Edukira joan

Arrosa Limakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrosa Limakoa

Bizitza
JaiotzaLima1586ko apirilaren 20a
Herrialdeaezezaguna
HeriotzaLima1617ko abuztuaren 24a (31 urte)
Hobiratze lekuaBasilica and Convent of Santo Domingo (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaGaspar Flores
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakerlijiosoa
Santutegia
Abuztuaren 30
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
Erlijio-ordenaThird Order of Saint Dominic (en) Itzuli

Arrosa Limakoa[1], jaiotzeko izenez Isabel Flores de Oliva (Lima, 1586ko apirilaren 20a - Lima, 1617ko abuztuaren 24a), Peruko domingotar hirugarrendarra eta mistikoa izan zen. 1668an dohatsu egin zuten, eta Klemente X.ak kanonizatu ondoren 1671n, Limako, Amerikako, Filipinetako eta Ekialdeko Indietako zaindari izendatu zuen. Ameriketan kanonizatutako lehen santua izan zen.[2]

Kreolea zen, eta Arrosa izenaz deitu zioten txikitandik (jaiotzaz Isabel baitzen), haren edertasuna zela-eta. Dohain mistiko nabarmenak erakutsi omen zituen gaztetandik; betiko garbitasunezko botoa egin zuen, eta Santa Katalina Sienakoa hartu zuen eredutzat. Domingotar hirugarrendarraren ordenako lekaime egin zen Limako Domingo Santuaren elizan (1606), eta etxetik atera gabe bizi izan zen, otoitzari eta etxeko lanei emana.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak
  2. a b Saila, Kultur. (2011-07-18). «Rosa Limakoa, santa» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]