Ergavica
Itxura
Ergavica erromatar hiria izan zen. Hiria antzinako baskoi herrixka batean sortu zuten.[1]
Klaudio Ptolomeok aipatu egin zuen, baina bere kokapen zehatza ezezaguna da.[2] Horren arabera, Segia eta Alabonatik ipar-mendebaldera zegoen. Izena Arga ibaiarekin loturik badago, litekeena da Arguedasen edo Berbintzanan egotea, herri bietan erromatar aztarnak topatu baitituzte.
Tiberio Sempronio Grakoren garaian, K.a. 181. urtean erromatarrek konkistatuta, erromatar zuzenbidepean geratu zen.
Cuenca probintzian izen bereko hiri zeltiberiarra egon zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Schulten, Adolf. (1927). Las referencias sobre los Vascones hasta el año 810 después de J.C.. , 230-232 or..
- ↑ Ramírez Sádaba, José Luís. (2006). «Las ciudades vasconas según las fuentes literarias y su evolución en la Tardoantigüedad» Antig. crist. in: Espacio y tiempo en la percepción de la Antigüedad Tardía. (Murtzia) XXIII: 185-199..