Andrés Jaso
Itxura
Andrés Jaso | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Melida, 1912 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Cangues d'Onís, 1937 (24/25 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Andrés Jaso Garde (Melida, 1912 – Cangues d'Onís, Asturias, 1937) nafar futbolaria izan zen, Osasunan, Valencian eta Sporting de Gijónen jokatu zuena.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andrés Jaso Melidan jaio zen 1912an. Sporting Melidésen hasi zuen bere kirolari ibilbidea. 1930ean, 18 urte zituelarik, Osasunak kontratatu zuen. Ondoren, Zaragozan, Levanten, Valencian eta Sporting de Gijónen aritu zen. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Asturiasen zegoen. Cangues d'Onísen hil zen 1937an, hegazkin-bonbardaketa batean.[2]
2020ko abuztuan, haren gorpua aurkitzea helburu zuen kanpaina abiarazi zuten futbolariaren senide eta lagunek. Adierazi zutenez, Asturiasko Cangues d'Onísko hobi komun batean lurperaturik egon zitekeen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Andrés Jaso. ciberche.net (Noiz kontsultatua: 2020-8-9).
- ↑ a b Eizagirre, Mikel. 1937an desagertu zen Andrés Jaso Osasunako futbolaria topatzeko kanpaina jarri dute abian. Argia astekaria, 2020ko abuztuak 7, CC BY-SA 3.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-9).