Alazne Aiestaran
Alazne Aiestaran | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ermua, 1972 (51/52 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Mondragon Unibertsitatea Drogetenitturri Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea |
Lan nabarmenak | |
Alazne Aiestaran Yarza (Ermua, 1972) kazetaria eta UPV/EHUko irakasle eta ikerlaria da. Doktorea da komunikazio zientzietan eta irakaslea ere bada Euskal Herriko Unibertsitatean. Hedabide lokalen esparrua ondo baino hobeto ezagutzen du: Ermua eta Mallabiko Drogeteniturri aldizkariko zuzendaria izan da urte luzez eta egun kolaboratzaile gisa ari da bertan. Bestetik, tokiko hedabideen irakasgaiko irakaslea da Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean. Bere doktorego tesia Deba-barreneko sei herri aldizkari aztertuta egin zuen.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zazpi urtez eman zituen AEKn euskara-eskolak. Zazpi urtez ere aritu zen Ermuko eta Mallabiako Drogetenitturri herri aldizkarian lanean, zuzendari gisa, eta gero urtebetez irakatsi zuen Mondragon Unibertsitatean.
EHUko doktorea da Komunikazio Zientzietan 2007tik. Urte berean hasi zen lanean irakasle gisa UPV/EHUko Kazetaritza Sailean. 2014ko apiriletik Kazetaritza Saileko Idazkari Akademikoa da.
Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean irakaslea da. Jose Inazio Basterretxearen zuzendaritzapean egin zuen doktorego-tesian Deba Barreneko euskarazko komunikazio sistema aztertu zuen. Tokian tokiko aldizkarien kazetaritza-geneo eta gaien analisia 2000-2004 bitartean izenburupean, bailarako 6 aldizkari aztertu zituen: Eibarko eta kitto, Soraluzeko Pil-pilean, Elgoibarko Barren, Debako Berriketan, Mutrikuko Kalaputxi eta Ermuko eta Mallabiko Drogetenitturri.[2][3][4][5]
2011ko urtarriletik ZER Komunikazio Ikasketen Aldizkariko Kontseilu editorialeko kidea da.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argitaratu dituen liburuen artean hauek daude:
- Berrien Idazkera. Albistea lantzeko oinarrizko eskuliburua Jose Mari Pastor Gonzalez, Alazne Aiestaran Yarza. 2021. UEU eta UPV/EHU
- Kalitatezko kazetaritza: Ba al dago etorkizunik? Erreferentziazko prentsaren eboluzioa Euskal Herrian eta Europan (2001-2014). (UPV/EHU, 2016) Txema Ramirez de la Piscina Martinez, Alazne Aiestaran Yarza, Antxoka Agirre Maiora, Beatriz Zabalondo Loidi
- Kazeta-idazkera: arauak eta estiloa hitzen jokoan (UEU eta UPV/EHU, 2013) Jose Inazio Basterretxea Polo, Jose Mari Pastor Gonzalez, Alazne Aiestaran Yarza
- Kazeta-idazkera: arauak eta estiloa hitzen jokoan Jose Inazio Basterretxea Polo, JJose Mari Pastor Gonzalez, Alazne Aiestaran Yarza. 2013. UEU eta UPV/EHU
- Kazetari aditua unibertso digitalean Jose Inazio Armentia Vizuete, Joseba Barandiaran Andueza, Arantxa Iturbe Maiz, Beñardo Kortabarria Olabarria, Imanol Murua Uria, Jose Mari Pastor Gonzalez, Txema Ramirez de la Piscina Martinez, Alazne Aiestaran Yarza, Andoni Basabe Kortabarria, Bego Zubia Gallastegi. 2009. UEU
Uztaro eta ZER aldizkarian ere hainbat artikulu idatzi ditu kazetaritza, komunikabideez, lanaz edo ekonomiaz:
- Katzetaritzaren garabideak: Kalitatea, berrikuntza eta prestakuntza (Uztaro, 2015)
- Euskal Herriko eta Europako kazetari eta prentsa irakurleak lanbidearen geroari begira. Adostasun eta desadostasunen bilduma (ZER ,2015)
- Kalitate-indizeak euskarazko kazetaritzan (Uztaro, 2014)
- Emakume gazteen estereotipoak Disney Channel kateko telesailetan (Uzato, 2011)
- Euskarazko tokian tokiko prentsaren eduki analisi konparatiboa: Debabarreneko azterketa (ZER, 2011)
- Euskarazko herri-prentsaren irakurleen profila aztergai (Uztaro, 2010)
- Euskarazko hedabideetako profesionalen lan-baldintzen analisia (Uztaro, 2009)
- Debabarreneko euskarazko komunikazio-sistema. Tokian tokiko kazetaritza-genero eta gaien analisia 2000-2004 bitartean (Uztaro, 2007)
- Euskarazko prentsa elkarlanerako estrategien bila (Uztaro, 2004)
Errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rikardo Arregi Kazetaritza Sariko epaimahaikide izan da bost urtez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Sarria, Etxahun Gonzalez. (2019-07-08). «Alazne Aiestaran: "Euskarazko kazetaritza produkzioaren zatirik handiena tokikoetan dago"» Geuria (Noiz kontsultatua: 2020-10-03).
- ↑ Aiestaran Yarza, Alazne. (2007). Deba Barreneko euskarazko komunikazio sistema: tokian tokiko aldizkarien kazetaritza-genero eta gaien analisia 2000-2004 bitartean (eta Kitto, Pil-pilean, Barren, Berriketan, Kalaputxi eta Drogetenitturri). UPV/EHU ISBN 978-84-8438-182-2..[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) AYESTARAN YARZA, ALAZNE. (2007). BASQUE COMMUNICATION SYSTEM IN BAJO DEBA. TESEO, TESIS.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ González, Estibalitz. (2007). Drogetenitturri (Tesiari esker herri aldizkarixen esentziara aillegau naz) 148 zk: 12-13. ISSN 1133-973X..
- ↑ «Ermuko Emakumeak | Ayuntamiento de Ermua» www.ermua.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-27).
- ↑ «Uztaro aldizkariko egilekideen grafoa (2020-10)» query.wikidata.org (Wikidata Query Service) (Noiz kontsultatua: 2020-10-11).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Entrevista a la profesora Alazne Aiestaran (Youtube)