Edukira joan

Ainosko zaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainos
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Grezia
SinonimoakAinos ponia

Ainosko zaldia, (Grezieraz: Kefalonia Ainos), Greziako Zefalonia uharteko bertako zaldi arraza bat da[1][2]. Izena Ainos menditik datorkio. Bere tamaina zein beste hainbat ezaugarri kontuan hartuz, arraza ponien sailkapen taldean sartzen da.

Ainos Balkanetako zaldi arrazen artean kokatzen da. Bertan Albaniako ponia, Arravani, Bosniako ponia, Peneiako ponia, Skyros ponia, Krk-ko uharteko ponia, zein Pindoko ponia daude.

Adituen ustez arraza hau Pindo mendietako Pindoko poniaren ondorengoa da, eta poni hauen kasuan bezala, bertako nekazariek aspaldidanik erabiltzen omen dituzte Aenos poniak baserriko lanetan aritzeko.

Poni hauek basazaldiak bezala libre ibiltzen dira urtean zehar, baina hainbat negu gogorretan bazka jartzen diete. Garai batean mendialdean zama abere lanetarako erabiliak izan ziren.

Arraza ez dago ofizialki onartuta[3].

Gaur egun guztiz onartuta dago Ainos ponia Pindoko poniaren ondorengoa dela. Zefalonia irlara eramandako abereak egokituz joan ziren Aenos mendiaren ingurune basotsura. Biotopoaren ezaugarriek hautapen natural bat ezarri dute eta mendietan bizitzeko gai diren abereak moldatu dituzte[4]. Aenos mendia Greziako 10 Natura-parkeetako bat da 1962. urtetik aurrera.

Nekazaritzako lanetan erabiltzen dira oro har poni hauek. Baita garraiorako mendialdean[5]. Ainos mendiko baldintzak askotan gogorrak dira.

2001. urteko uda oso lehorra izan zen eta zaldi gehienak bertan akabatu ziren.

Poni arraza honen 50 buru baino ez dira gaur egun geratzen, 25 beste zenbait iturrien arabera[3], denak Zefalonia uhartean kokaturik. Haietatik 7 baino ez dira arrak. Arraza desagertzeko arrisku larrian dago beraz, eta bertako baserritarrek zaldi hauek beraien ahuntzen konpetentziatzat hartzen dute, larre berberetan bazkatzen direlako.

Arrazaren kontserbaziorako bertako administrazioaren konpromezu txikia dago[6].

Ingurumen naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ainos mendiak ingumen latza da zaldientzat. Lehen esan bezala, hainbat lehorteek zaldien populazioa murriztu dute. Arazo handi bat uraren falta da. Iturburu egonkorrenak 1.300 metrotan daude mendian.

Aenos mendiko poni tipikoa da.

  • Kolorea: arrea, beltza, urdinska edo gaztainkara iluna. Batzuetan zaldi arraza zaharretan ohikoak diren bizkarreko arraia iluna daukate.
  • Tamaina : 1,15-1,30 cm. soin gurutzera. Indartsuak eta ondo proporzionatuak.
  • Burua: astuna eta indartsua. Lepo luzea eta begirada argi eta adierazgarria.
  • Izaera: lasaia eta egokia baserriko lanentzat.
  • Hankak: motzak apatx txiki eta zailduekin, zenbait poni arrazak bezalaxe.

http://www.theequinest.com/breeds/ainos-pony/

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Artikulua "The equinest entziklopedian" [1]/
  2. https://web.archive.org/web/20191204133026/https://blog.ideales.gr/miscellaneous/the-wild-horses-of-kefalonia/
  3. a b http://www.save-foundation.net/images/projekte/mittelmeer/griechenland-3.pdf
  4. (Ingelesez) Kugler et Monitoring Institute 2009] (en) Waltraud Kugler et Monitoring Institute, Rare Breeds and Varieties of Greece : Atlas 2010, Montricher, Suisse, Institute for Rare Breeds and Seeds in Europe, 2009 [2]
  5. (Ingelesez) http://www.theequinest.com/breeds/ainos-pony/
  6. http://www.theequinest.com/breeds/ainos-pony/

Kanpoko estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]