Misaki poni
Misaki ponia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Japonia |
Egoera FAOren arabera | critical-maintained (en) |
Sinonimoak | Misaki zaldia. Misaki-uma |
Misaki ponia, (japonieraz: 御崎馬), Japoniako bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere banapen eremua Miyazaki prefekturan dago. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.
Japoniako bertako zortzi zaldi arrazetatik gehienak poniak dira, Misaki poniaz gain: Hokkaidoko ponia, Kiso ponia, Tokara ponia, Miyako ponia, Noma ponia, Taishuh eta Yonaguni ponia.
Arrazaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Japongo gainontzeko beste bertako zaldien arrazetan bezala, misaki ponien jatorria duela 2.000 urte inguru Txinatik Japoniara eramango zaldietan dago. Zaldi hauek garapen ezberdina izan zuten ezarritako uharteeen zein inguru klimatiko eta naturalen arabera. Gaur egun misaki poni gehienak basazaldiak dira eta egun Monumentu nazionala izendaturik dagoen Toi lurmuturrean bizi omen dira.
Kopurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | 1991[2] | 1998[2] | 2006[2] | 2007[2] | 2008[2] | 2016[3] |
---|---|---|---|---|---|---|
Zentzatutako abereen kopurua | 84 | 100 | 117 | 113 | 115 | 120 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.theequinest.com/breeds/misaki-pony/
- ↑ a b c d e DAD-IS.
- ↑ Porter et al. 2016, 486 orr. .