San Joan bataiotegia (Florentzia)
San Joan bataiotegia (italieraz: battistero di San Giovanni) Florentziako Santa Maria del Fiore katedralaren mendebaldean kokatua dagoen bataiategia da.
San Joan bataiotegia (Florentzia) | |
---|---|
Battistero di San Giovanni | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Toscana |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Florence |
Italiako udalerri | Florentzia |
Koordenatuak | 43°46′24″N 11°15′19″E / 43.773197°N 11.255194°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1059 |
Izenaren jatorria | Joanes Bataiatzailea |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Florence (en) |
Izena | Joanes Bataiatzailea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
- Artikulu hau Florentziako eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Joan bataiotegia».
Dante Alighieri poeta eta italiar Pizkundeko hainbat pertsona gailen, Medici familiako kide ugari, hemen bataiatu zituzten. Berez, XIX. mende arte florentziar guztiak bertan bataiatzen zituzten.
Eraikuntza
aldatuOinplano oktogonala du, eta Katedraleko plazan (Piazza del Duomo) eta San Joan plazen artean (Piazza di San Giovanni) dago. Hiriko eraikin zaharrenetakoa da, 1059 eta 1128 artean eraikia, Florentziako arkitektura erromanikoan.
Barrualdean, kupulako sabaia mosaikoz egina dago. 13. eta 14. mendeen artean egin zen lana bertan, eta besteak beste azken auziaren irudiak erakusten ditu.
Zenbait ate ikusgarri ditu, ezagunena ekialdera ematen duen Paradisuko Atea deritzona.
Iruditegia
aldatu-
Paradisuko Atea
-
Bataiotegiko kupula, barrutik ikusia.
-
Ponte-harria.