Plastidio
Plastidioak edo plastoak landare-zeluletako zitoplasmako organulu esklusiboak dira[1]. Plastidio ezagunena kloroplastoa da, kolore berdea du eta fotosintesia bertan burutzen da.
Jatorria
aldatuKloroplastoek duela 1'5 milioi urte[2] zianobakterioen eta zelula eukariotikoen artean gertaturiko endosinbiosi prozesuan dute jatorria[3]. Zelula eukariotikoek fotosintesi oxigenikoa egineto ahalmena lortu zuten horrela[4].
Bigarren endosinbiosi prozesu batean zelula eukariotikoak alga berdeak (euglenaren ordenekoak) irentsi ondoren hauek gaitasun fotosintetikoa galdu zuten baina beren egiturak berrerabili ziren beste funtzio batzuk betetzeko[5]. Hirugarren endosinbiosi prozesu bat ere izan zen, plastidio sekundarioak zituen alga gorriak (dinoflagelatuak) hirugarren zelula batean sartu zenean[1].
Zianobakterioaren gene batzu ostalariaren genoman barneratu ziren ondoren, hasiera batean izango zituen 3.000 geneetatik 130ek irauten dute kloroplastoaren barnean esate baterako[6].
Plastidio motak
aldatuProzesu metaboliko garrantzitsuekin erlazionatuta daude, substantzia desberdinak sintetizatu eta metatzeko gai direlako. Inguruan mintz bat edo gehiago izan ditzake, eta barnean mintzak, pigmentuak, elikagaiak eta estroma ditu.
Itxuraren —pigmentuaren— eta funtzioaren arabera sailkatzen dira[2]:
Diferentziatu gabeko plastidioak
aldatu- Proplastoak: plastidio ez helduak dira. Beste plasto guztien oinarrizko egitura dira.
Diferentziatutako plastidioak:
aldatu- Kromoplastoak: koloredunak dira pigmentuak dituztelako (pigmentu karotenoideak). Landarearen atal koloretsuak (loreak, fruituak, hostoak...) koloreztatzen dituzte. Pigmentuak dituzten arren ez dute fotosintesirik egiten. Tomatean ugariak dira likopenoz betetako kromoplastoak.
- Leukoplastoak: funtzio garrantzitsuena substantzien metaketa dute. Kolore gabeak dira (inolako pigmenturik gabeak) eta beraz ez dute fotosintesirik egiten. Landareen erreserba ehunetan aurkitzen dira, argiak ematen ez duen ataletan[7]. Hainbat leukoplasto desberdin ezagutzen dira:
- Amiloplastoak: almidoia metatzen dute eta grabitatea detektatzen dute[8].
- Elaioplastoak: lipidoak metatzen dituzte. Hazietan ugariak dira[9].
- Proteinoplastoak: proteinak metatzen dituzte. Hazietan agertzen dira eta hauek ernatzeko behar dituzten entzimak gordetzen dituzte[10].
- Kloroplastoak: fotosintesia burutzen duten plastidio mota bereziak dira, argi energia erabiliz molekula organikoak sintetizatzea dute helburu. Klorofiladun pigmentu berdeak dituzte.
- Tanosomak: tanino eta polifenolak sintetizatzen eta pilatzen dituzte.
Algetan
aldatuAlgen zeluletan desberdinak diren plastidioak aurkitzen dira. Alga berdeetan kloroplastoak dira fotosintesia burutzen dutenak, alga gorrietan errodoplastoak agertzen dira, kloroplastoen aldaera gorria, sakonera handiagoko uretan (268 metro artekoak) fotosintesia egitea ahalbidetzen dutenak[2]. Ur gezatako Glaucophyta alga zelulabakarrek muroplastoak dituzte.
Algen zeluletan ez dira kromoplastoak eta leukoplastoak agertzen.
Diferentziazioa
aldatuArgi izpiak iristen diren zeluletan plastidioen barne mintza inbaginatu, pigmentuak kokatu eta kloroplasto bihurtzen dira. Argiak behar bezala ematen ez badu etioplasto bihurtzen dira, baina prozesua itzulgarria da.
Argiak ematen ez duen ehunetan (sustraietan adibidez) fotosintesiarik ez da behar eta sustantziak pilatzeko plastoak agertzen dira, leukoplastoak.
Ugalketa eta herentzia
aldatuPlastidioak erdibiketaz ugaltzen dira, prokariotoek egiten duten antzera, landare zelularen mitosia burutu aurreko fasean[2]. Landare eta algek guraso bakarretik heredatzen dituzte plastidioak. Angiospermoek gameto emetik eskuratzen dituzte eta gimnospermoek arren polenetik. Hibridazio kasuetan angiospermoen %80an guraso bakarretik heredatzen ditu, hau gertatzen ez den %20aren adibidea argi-belarra edo alpapa (Medicago sativa) da[11].
Historia
aldatuErnst Haeckel biologo alemaniarrak aurkitu zituen plastidioak XIX mendean eta berak izendatu zituen. "Plasto" izena grekerazko πλαστός (plastós) hitzetik dator eta "sortua" esan nahi du. Plastidioen deskribapen zehatza Andreas Schimperrek egin zuen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b (Ingelesez) Sato, Naoki. (2006). Wise, Robert R. ed. «Origin and Evolution of Plastids: Genomic View on the Unification and Diversity of Plastids» The Structure and Function of Plastids (Springer Netherlands): 75–102. doi: . ISBN 978-1-4020-4061-0. (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
- ↑ a b c d (Ingelesez) Wise, Robert R.. (2006). Wise, Robert R. ed. «The Diversity of Plastid Form and Function» The Structure and Function of Plastids (Springer Netherlands): 3–26. doi: . ISBN 978-1-4020-4061-0. (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
- ↑ (Ingelesez) Ochoa de Alda, Jesús A. G.; Esteban, Rocío; Diago, María Luz; Houmard, Jean. (2014-09-15). «The plastid ancestor originated among one of the major cyanobacterial lineages» Nature Communications 5 (1): 1–10. doi: . ISSN 2041-1723. (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
- ↑ (Ingelesez) Moore, Kelsey R.; Magnabosco, Cara; Momper, Lily; Gold, David A.; Bosak, Tanja; Fournier, Gregory P.. (2019). «An Expanded Ribosomal Phylogeny of Cyanobacteria Supports a Deep Placement of Plastids» Frontiers in Microbiology 10 doi: . ISSN 1664-302X. (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
- ↑ (Ingelesez) «The Origin of Plastids | Learn Science at Scitable» www.nature.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
- ↑ (Ingelesez) Philips, Ron Milo & Ron. » How big are chloroplasts?. (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Perez, Martin. (2017-07-27). «Leucoplastos: características, tipos y funciones» Lifeder (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ Morita, M.T.. (2010). Directional gravity sensing in gravitropism. Annual Review of Plant Biology. 61 (1):, 705-720 or..
- ↑ (Ingelesez) Zhu, Man; Lin, Jiajia; Ye, Junli; Wang, Rui; Yang, Chao; Gong, Jinli; Liu, Yun; Deng, Chongling et al.. (2018-02-07). «A comprehensive proteomic analysis of elaioplasts from citrus fruits reveals insights into elaioplast biogenesis and function» Horticulture Research 5 (1): 1–11. doi: . ISSN 2052-7276. (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Perez, Martin. (2017-07-27). «Leucoplastos: características, tipos y funciones» Lifeder (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Ingelesez) Zhang, Quan; Sodmergen. (2010-03-01). «Why does biparental plastid inheritance revive in angiosperms?» Journal of Plant Research 123 (2): 201–206. doi: . ISSN 1618-0860. (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).