Paleolitoa

Paleolito» orritik birbideratua)

Paleolitoa[1] (grezieratik παλαιός, paleos, zahar eta λίθος, lithos, harri edo Harri Aro Zaharra) giza teknologia garatzen hasi zen Harri Aroko lehen garaia da. Oso aldi luzea da: gizakiak sortutako lehen kulturarekin hasi (K.a. 2.500.000) eta K. a. 10.000. urte arte hartzen du. Denbora luze horretan gizaki mota ezberdinak sortu eta galdu egin ziren, gaur egun ezagutzen dugun "Homo sapiens" gizakiarenganaino iritsi arte. Mesolito garaia arte hedatzen da.

Paleolitoari harri landuaren garaia deitzen zaio. Antzinako gizaki mota bakoitzak modu berezi eta ezberdinez landu ohi baitu harria, gero eta trebezi handiago eta modu konplexuagoz alegia. Aro luze hori errazago aztertzeko hiru azpi-arotan banatu da Paleolitoa, eta horietako bakoitza, halaber, beste hainbatetan. Aro bakoitzean bizi izan zen gizaki mota eta harria lantzeko erabiltzen zituzten teknikak errazago ikertu izan dira horrela.

Hondokoak dira Paleolitoaren lehen hiru banaketak:

Paleolitoa Euskal Herrian

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko historiaurrea»

Behe-Paleolitoa

aldatu
 
Behe Paleolitoko bifazak. Uribe-Kosta, Bizkaia.

Behe-Paleolitoa orain dela 1.500.000tik 100.000 urtera luzatzen den aldia da. Garai honetan Euskal Herrian atxeliar kultura garatu zen eta Homo neanderthalensisa bizi zen. Ez da aurkitu garai honetako hezurrik[2] baina bai hainbat harri landu. Urbasako iturri batzuetatik gertu, Koskobilon eta Diman hainbat aztarna aurkitu dira.[3] Euskal Herrian orain dela 200.000tik hasten da kontatzen, lehenagoko aztarnarik ez baita aurkitu. Euskal Herrian, garai hartan, kobazuloak erabiltzen ziren babesteko. Kobazulo hauetatik gertu beharrezkoak ziren gauza guztiak egon behar ziren: janaria, ura, egurra...

Euskal Herritik gertuko lekuetan Homo antecessorren hezurrak aurkitu dira, batez ere Atapuercan. Bertan aurkitutako hezurrez gain bifazak eta antzeko tresnak aurkitu dira eta horiek Euskal Herrian ere badira.

Aurkitutako eta aztertutako aztarnategirik garrantzitsuenak Lezetxiki eta Irikaitz dira. 2019 urtean ere Praileatzeko koban indusketetan aurkitutako 200.000 urteko aztarnen berri eman zen.[4] Hala ere bestelako tresnak aurkitu izan dira Urrunagan[5], Sopelan[6], Gatzolatzen, Iruñeako arroan, Urbasan edota Jaizkibelen.[7]

Erdi-Paleolitoa

aldatu

Erdi-Paleolitoa orain dela 100.000 urtetik orain dela 45.000 urtera luzatzen den aldia da. Garai honetako aztarna ugari aurkitu dira, guztiak Neanderthalarekin lotutakoak. Garai hartako gizakiak biltzaileak eta ehiztariak ziren, eta euren hildakoak lurperatzen zituzten lehenengoak dira. Arrasateko Lezetxikin aurkitu dira Euskal Herriko hezurrik zaharrenak.

Garai honetan landarez eginiko jantziak erabiltzen zituzten[8], eta animalien tendoiak eta ileak aurreko garaia baino gehiago erabiltzen ziren. Horrek ehizaren gehikuntza egon zela adieraz dezake.

Aztarnategi gehienak ibaien inguruan daude, urak garrantzi handia baitu. Aurkitutako aztarnategi garrantzitsuenak hauek dira: Arrillor, Axlor, Olha eta Amalda. Garrantzi pixka bat txikiagoarekin garai honetan Isturitz, Koskobilo eta Lezetxiki daude.

Goi-Paleolitoa

aldatu
 
Txori baten grabatua, Madalein aldia (Altxerri, Aia)
 
Zonalde Franko-Kantauriarrean dauden labar-arteadun kobazuloak agertzen den mapa

Goi-Paleolitoa orain dela 35.000 urtetik 10.000 urtera luzatzen da mundu osoan, baina Euskal Herrian pixka bat luzatu daiteke, neolitoaren sarrera beranduago izan baitzen. Epe honetan Neanderthaleko gizakia Homo sapiensak ordezkatu zuen, gaur egungo gizakiak. Euskal Herrian 15-20 pertsonako taldez osatutako leinuak bizi ziren[8], kobazulo txikiagoetan eta askotan lautadatan ere.

Garai hau oso hotza izan zen, azken glaziazioarekin bat. Itsasoa gaur baino 100-120 metro beherago zegoen. Garai honetan hilobiratzeak eta musika bezalako portaera sinbolikoak agertu ziren.

Goi paleolitoa bost garai desberdinetan sailkatu daiteke kulturaren arabera:

Chatelperron kultura Frantziako Grotte des Fées aztarnategia kokatuta dagoen Chatelperron herriaren izena jaso zuen. Kultura hau lehen Homo sapiensak Europara iritsi ziren momentuan gauzatu zen, hortaz, garai honetan lurralde berean Homo sapiensak zein Neandertalak bizi ziren. Ikerlarien artean oraindik ez dago adostasunik kultura eta lanabes hauen egilea bietako zein espezie izan zen inguruan. Ez baita aurkitu oraindik inolako froga ziurrik bata edo bestearen jatorria baieztatzeko. Hala ere, Neandertalei egokitutako Musteriar tresneriaren eta Chatelperron garaiko aztarnen artean 1000-2000 urte inguruko hutsunea dago aztarnategietako maila arkeologikoetan.
Kultura honen adierazgarri dira Chatelperron puntak; kantauriar aldeko aztarnategietan,ordea, Frantziako garai berdineko beste aztarnategietan baino mota hauetako punta gutxiago ageri dira. Ezaugarri hau, kulturaren bertako aldaera baten adierazletzat jo izan da.[9] Aldi labur honen aztarnategi gutxi daude Europan, gehienak kontinentearen hegoaldean, Euskal herrian garai honetako aztarnak Labeko koba (Arrasate), Aranbaltza (Barrika), Ekain (Zestoa).[10]


  • Solutre aldia (23.000-19.000):Solutre aldiko lehen zantzuak kantauriar aldean duela 23.000 urte ingurukoak dira, iberiar penintsulako berantiarrenak, alegia.[15] Euskal Herrian Solutre aldiko lehen data Antoliñako kobakoa da. Garai honetako lanabesen ezaugarririk esanguratsuenetakoa hauen ukitu laua da, adierazgarriak dira suharriz eginiko gezi puntak.[16] Solutre garaia Würm izoztaldiaren unerik latzenetan gauzatu zen klimaren aldetik, Europako iparralde osoa itzotz geruza batez estalita zegoenean. Ondorioz, gizakien arrastoak Europa hegoaldeko zenbait inguru zehatzetan baino ez dira aurkitu, klima jasangarriagoa zen tokietan alegia. Solutre aldiko aztarnategi nagusiak Euskal Herrian Antoliñako koba, Atxeta, Santimamiñe, Atxuri eta Bolinkoba Bizkaian, Ermittia, Amalda eta Aitzbitarte Gipuzkoan, Xabiaga Lapurdin, Isturitz Benabarren Haregi Zuberoan eta Koskobilo Nafarroa garaian.

Isturitze: Nafarroa Behereko Donamartirin kokatuta aztarnategirik garrantzitsuena da, hainbat aztarnaz gain munduan aurkitutako txirularik zaharrena dago bertan.:Gatzarria: Zuberoako Züharan kokatuta Chatelperroniar kulturatik Gravette kulturara doazen teknikak aurkitu dira.:Koskobilo: Nafarroako Olaztin, hainbat aztarna, baina gaur egun apurtua dago harrobiaren eraginez.:Bolinkoba: Bizkaiko Abadiñon, Gravette, Solutre eta Madeleine kulturaren hainbat aztarna aurkitu dira.:Labeko Koba: Arrasaten, Gipuzkoa. Gaur egun apurtua dagoen arren 1987tik 1989ra hainbat aurkikuntza egin ziren bertan.:Ekain: Deban (Gipuzkoa), labar aldeko hainbat margo oso interesgarri aurkitu dira bertan, Madeleine kulturaren aldikoak.:Aizpitarte: Gipuzkoan, Errenterian. Bost kobazulo dira guztira eta horietatik hirutan hainbat aurkikuntza garrantzitsu egin dira.

Epipaleolitoa

aldatu

Azil aldia: (12.000

Epipaleolitoa Euskal Herrian orain dela 10.000 urtetik 6.500 urtera doan epea da. Epe honetan hobekuntza klimatiko handia egon zen eta horregatik kobazuloetatik lautadetara bizitzera joateko aukera zabaldu zen. Garai honetan jantziak animalia larruekin eta landareekin egiten ziren, jada botoi eta joskurekin.

Garai honetan labar-artea galdu zen eta arte eroangarria ia-ia desagertu. Hala ere hilobiratze sinbolikoak geroz eta ugariagoak dira eta honek beste mundu baten sineskera egon daitekeela esan nahi dezake.[8].

Aztarnategi garrantzitsuenak hauek dira:

Antton Koba
Oñatin dagoen kobazulo honetan Azil aldiko aztarnak aurkitu dira.
Santimamiñe
Kortezubin. Urte askotan garrantzi handiko aztarnategia izan zen, bertan aurkitutako material kopuruagatik eta labar-arteagatik. Bertako IV eta V mailetan aurkitu dira Epipaleolitoko aztarnak.
Fuente Hoz
Anuzitan dago gaur egun gauza gehien aurkitu diren aztarnategia, epipaleolitotik neolitora doana.
Zatoia
Abaurregainan kokatua Pirinioaldeko aztarnategi garrantzitsua da, Azil aldiko aztarnategi zaharrak aurkitu dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. Prehistoria Euskal Herrian - hiru.com
  3. PEÑALVER, XAVIER. "Orígenes". Txalaparta, 2005. Orrega. ISBN 84-8136-328-6
  4. Gizakiak Behe Paleolitoan Praileaitzen izan zirela frogatu dute. .
  5. El tecno-complejo del Embalse de Urrúnaga (Álava). Nuevas aportaciones al conocimiento de las sociedades del Paleolítico inferior en el norte de la Península Ibérica. .
  6. Paleolítico Inferior entre la Ría del Nervión y la Ría de Butrón. .
  7. Arrizabalaga, Alvaro. (1994). Hallazgo de un bifaz y otros restos líticos en el monte Jaizkibel (Hondarribia, Gipuzkoa). Munibe Antropologia-Arkeologia. 46.. .
  8. a b c Historiaurrea Euskal Herrian - hiru.com
  9. El Chatelperroniense en la región cantábrica. Estado de la cuestión.. .
  10. (Ingelesez) Ocio, David; Mariezkurrena, Koro; Altuna, Jesús; Richards, Michael; Morales, Manuel R. González; Rasilla, Marco de la; Jones, Jennifer R.; Straus, Lawrence G. et al.. (2018-04-18). «Chronological reassessment of the Middle to Upper Paleolithic transition and Early Upper Paleolithic cultures in Cantabrian Spain» PLOS ONE 13 (4): e0194708.  doi:10.1371/journal.pone.0194708. ISSN 1932-6203. PMID 29668700. PMC PMC5905894. (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
  11. El campamento gravetiense de Ametzagaina (Donostia, País Vasco). Un avance a su estudio arqueológico.. .
  12. El yacimiento gravetiense al aire libre de Ametzagaina (Donostia, País Vasco). Los tecnocomplejos líticos del Conjunto Oeste. .
  13. [El Gravetiense de Bolinkoba (Bizkaia) a la luz de las excavaciones antiguas y recientes https://www.researchgate.net/publication/273026581_El_Gravetiense_de_Bolinkoba_Bizkaia_a_la_luz_de_las_excavaciones_antiguas_y_recientes_The_Gravettian_of_Bolinkoba_Bizkaia_in_light_of_the_old_and_recent_archaeological_seasons. ].
  14. [https://gredos.usal.es/jspui/bitstream/10366/71634/1/El_taller_gravetiense_de_Mugarduia_sur_%28.pdf EL TALLER GRAVETIENSE DE MUGARDUIA SUR (NAVARRA): IDENTIFICACIÓN Y CRONOLOGÍA. ].
  15. Calvo, Aitor; Prieto, Alejandro. (2013-11-16). «El final del Gravetiense y el comienzo del Solutrense en la Península Ibérica. Un estado de la cuestión acerca de la cronología radiocarbónica en 2012» Espacio Tiempo y Forma. Serie I, Prehistoria y Arqueología 1 (5)  doi:10.5944/etfi.5.2012.5377. ISSN 2340-1354. (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
  16. SOLUTRENSE- Auñamendi entziklopedia. .

Bibliografía

aldatu
  • Brézillon, Michel (1969). Dictionnaire de la Préhistoire. París: Librairie Larousse. {{ISBN|2-03-075437-4}}.
  • Burillo, Francisco (coordinador) (1994). Arqueología espacial. Tomo 2. Estudio diacrónico y Paleolítico. Teruel: Colegio Universitario. {{ISBN|84-600-3657-X}} para toda la obra; {{ISBN|978-84-600-3657-9}} para el tomo 2.
  • Chaline, Jean (1982). El Cuaternario. La historia humana y su entorno. Madrid: Akal Editor. {{ISBN|84-7339-624-3}}.
  • Gómez-Tabanera, J. M. (1988). Las Culturas Africanas. Madrid: Historia 16. {{ISBN|84-7679-101-1}}.
  • González Echegaray, Joaquín y Freeman, Leslie G. (1998). Le Paléolithique inférieur et moyen en Espagne. Aubenas d'Ardèche: Imprimerie Lienhart. ISBN X640721183 |isbn= incorrecto (ayuda).
  • Grageb, Abdelrrazak y Mtimet, Alí (1989). La Préhistoire en Tunisie et au Magreb. Túnez: Les Guides Alif. {{ISBN|9973-716-10-8}}.
  • Inizan, Marie-Louise; Reduron, Michèle; Roche, Hélène; Tixier, Jacques (1995). Technologie de la pierre taillée. Meudon: CREP. {{ISBN|2-903516-04-9}}.
  • Ki-Zerbo, et al, J. (1982). Unesco, ed. Historia general de África. [Vol.] I, Metodología y prehistoria africana. Madrid, España: Tecnos. {{ISBN|9789233017078}}. OCLC 644355452.
  • Leroi-Gourhan, Adré (1980). La Prehistoria. Barcelona: Editorial Labor. {{ISBN|84-335-9309-9}}.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu