Nektanebo I.a
Kheperkara-Nakhtnebef (izen egiptoarra) edo Nektanebo I.a (izen greziarra), Egiptoko aro berantiarreko XXX. dinastiako lehen faraoia izan zen.
Nektanebo I.a | |||
---|---|---|---|
Nektanebo I.aren granitozko estatua bat, ofrenda taula bat eusten. Espainiako Arkeologia Museo Nazionala, Madril Irudi gehiago | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. V. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | K.a. 362 ( urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko XXX. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria |
K.a. 378tik K.a. 361 arte iraun zuen bere erregealdiak, eta Egiptoko tronuan egon zen azken faraoi egiptoarretako bat izan zen.
Kronika Demotikoan Nakhtnebef bezala aipatzen da, 16 urteko erregealdiarekin.
K.a. 378an, Nektanebo I.ak tronutik kendu zuen Neferites II.a eta egiptoar erregeen azken dinastia abiarazi zuen. Dirudienez, bere erregealdiaren zati handi bat, bere erresuma, garai batean Egipto probintzia bezala izan zuten pertsiarren inbasioetatik defendatzen eman zuen, noiz behinka, Esparta edo Atenaseko mertzenarioen laguntza jasoz.
K.a. 363tik, bere seme Teosekin elkargobernaria izan zen. K.a. 361ean hil zen.
Bere erregealdiak, herrialdearentzat, oparotasun garai berri bat adierazten du, baita Ekialdeko herrialdeekin eta Greziarekin merkataritzaren berrabiatzea ere.
Lan legegilea
aldatuLegeak eta xedapenak erreformatzen ditu, Egiptoko hiri handietako bakoitzean jarritako granitozko hilarri handietan idatzitako dekretuen bidez informatuz. Honela, Naukratiseko dekretu ospetsuak, Deltako merkatari atzerritar bakoitzak, Saiseko Neiten tenpluari ordaindu behar zizkion zergak zehazten ditu. Berriki, hilarri berri bat aurkitu da Abukirren kostalde parean, Alexandriatik ez oso urruti.
Bere garaiko eraikinak
aldatuAzken aldiz bertako erregeek berbateratutako Egiptoko tenplu nagusien zaharberritzaile eta eraikitzaile handi bat izan zen. Saisek eraiki zuen, eta Bubastisen, bere erliebe jubilarrak aurkitu ziren, baita bere izena zuten eseritako lehoiak ere, Erroman aurkitzen direnak, nora Inperioko hiriburuko Isisen tenplurako eraman ziren, eta, hasiera batean, Heliopoliseko tenplu batean sagaratu zena. Hondakinetan zeuden tenpluak zaharberritu zituen herrialde osoan, Luxor eta Filekoak kasu.
Hibisen, Jargako oasian, mendebaldean, Amon jainkoari sagaraturiko tenplu bat eraikiarazi zuen, bere ondorengoek etengabe edertu zutena, beste egiptoar tenplu batzuetan gertatzen zen lez. Gaur egun Louvreko Museoan dagoen naos baten txatalak aurkitu ziren tokia den tenplu bat sortu zuen Abidosen.
Bere garaikoa da, baita ere, Denderako lehen mammisia, honen arkitekturak, herrialdeko santutegi handietan garapen sistematiko bat izan zuen monumentu mota bat abiarazten duelarik. Karnakeko tenplua handitu zuen lehen pilonoa eraikiz, eta tenplu hau berau babestu ere egin zuen, adobezko harresiekin barruti handi bat sortuz.
Beste hainbeste egin zuen Luxorren, eta Amon-Minen tenpluaren aurrean dagoen dromosa egokitu zuen, dromos honetako esfinge guztiek, bere titulatura daramatelarik. Bere garaikoa da Fileko tenpluko Isisen lehen santutegia, Asuandik gertu, baita antzinako uharte sagaratua bisitatzen zuten bisitariak hartzen zituen kioskoa ere.
Bere garaiko testigutzak
aldatu- Eraikuntza lan zabala Tebasen (Arnold)
- Zenbait tenplu Menfisen eta Saqqaran (Arnold)
- Tenplu berria Hermopolis Magnan (Arnold)
- Khonsu-Neferhotep I.aren tenplua Tanisen (Arnold)
- Tenplua Qantir inguruan (Arnold)
- Tenpluaren eraikin bat Naukratisen (Arnold)
- Eraikina Sopduren tenpluan, Saft El-Hennan (Arnold)
- Eraikina Thoten tenpluan Hermopolis Parvan (Arnold)
- Harrizko kioskoa El Kaben (Arnold)
- Fileko Isisen santutegiaren handitzea (Arnold)
- Denderako Hathor jainkosaren tenpluaren handitzea (Arnold)
- Tenpluaren handitzea Hibisen (El-Jarga) (Arnold)
- Eraikuntza lanak Saiseko Neiten tenpluan (Arnold)
- Eraikuntza lanak Abidoseko Osirisen tenpluan (Arnold)
- Tell El-Balamuneko eraikuntzaren zaharberritzea (Arnold)
- Erliebedun bloke eta naosak Mendesen (Arnold)
- Munagat el-Kuban aurkitutako baxuerliebedun blokea (Arnold)
- Atribisen aurkitutako hiru granitozko lauza (Arnold)
- Elefantinan aurkitutako idazkun bat (Junge)
Tradizio herrikoia
aldatuAlexandro Handiak Egipto konkistatu ondoren, tradizio herrikoiak Nektaneboren seme deklaratu zuen. "Bera ez zen Egipton hil, baizik eta Greziara ihes egin zuela, non Olinpia, Alexandroren amaren maitale sekretua izatera iritsi zen (Mary Renault Alexanderren Liburua).
Tradizioak, Nektanebo, jatorri egiptoarreko azken erregea zela eta aztien artean handiena ere bazela igorri zuen, botere hau bere etsaien aurka erabiliz, eta herensuge bezala mozorrotu zela, Zeus-Amon jainkoa bezala, Olinpia liluratzeko, honek, Alexandro Zeusen semea zela ustez. Nektanebok, Alexandro gazteari astrologia erakutsi zion. Eta, esaten denez, Alexandrok, istripuz, Nektanebo bultzatu zuen, zulo handi batean erortzean hil zena.
Aurrekoa Neferites II.a |
Egiptoko faraoia Egiptoko XXX. dinastia |
Ondorengoa Teos |