Mendes (grezieraz Μένδης) Niloren deltan zegoen antzinako hiri egiptoar bat izan zen, gaur egungo Tell el-Ruba-rekin bat datorrena.

Antzinako Egiptoko nomoak

Bere izen egiptoarra, Per-Banebdyedet zen "Ahariaren domeinua, Dyedeten jauna" esan nahi duena, eta Ba ahariaren gurtza gunea zen, Herodotok aipatua. Aurretik, hiria Dyedet deitzen zen, eta, gurtza nagusia, Hatmehyt jainkosa arrainarenganakoa zen.

Mendesen sortu zen Egiptoko XXIX. dinastia eta Behe Egiptoko XVI. nomoaren hiriburua izan zen Vespasiano erromatar enperadorearen garaian.

Hiriak, bi muino behintzat hartzen zituen, baina tenplu eta monumentu ugari, ziuraski, Pi-Ramsesera eraman ziren.

Erromatarren mende egon zen garaian, hiriaren erdigunea, Anpet hiria zegoen ondoko muinora pasa zen, grezieraz Thmuis deitzen zena, eta gaur egungo Tell al-Timai dena, Tell el-Rubatik gertu, Al-Simbellaweinetik iparmendebaldera.

Hondar arkeologikoak

aldatu

Egiptoko Antzinako Inperioaren garaiko mastabak, Ramses II.a, Merenptah eta Ramses III.aren garaietako zenbait monumentu, eta Ahmose II.ak, aurreko beste tenplu baten gainean eraikitako tenplu bat, Ra, Osiris, Shu eta Geb jainkoei sagaratutakoa. Tenplu hau, lau bloke monolitikoz osatuta zegoen, eta, bloke horietatik, bakarra baino ez da geratzen, ia zortzi metrokoa, Shu jainkoari dagokiona, hegomendebaldean kokatua. Tenplua, Ptolomeo II.a Filadelfoak zaharberritu zuen.

Sarkofago beltzetan lurperatutako aharien nekropoli bat ere aurkitu da.

Kanpo estekak

aldatu