Indiako ozeanoa

Afrika, Asia, Ozeania eta Antartikaren arteko ozeanoa
Indiar ozeano» orritik birbideratua)

Indiako ozeanoa[1] Ekialdeko Afrika, Ekialde Ertaina, Hegoaldeko Asia eta Australiako kostaldeak bustitzen dituen Munduko Ozeanoaren zatia da. Azaleraz, hirugarren ozeanorik handiena da, eta planetaren azaleraren % 20 inguru hartzen du. Atlantikoarekin mugakide da 20° ekialde meridianoarekin (Agulhas lurmuturra); Barearekin, 147° hegoaldetik, eta, Antartikoarekin, 60° hegoaldetik. Indiako Ozeanoko punturik iparraldekoena, Persiar golkoan dago, 30° latitudetik iparraldera, gutxi gorabehera. Ozeanoak 10.000 km inguru zabalera du Afrika eta Australiako hegoaldeko punten artean; ozeanoaren azalera 68.556.000 km² da, Itsaso Gorria eta Persiar golkoa[2] barne, eta bolumena 292.131.000 km³ dela kalkulatzen da[3].

Indiako ozeanoa
KontinenteaAfrika, Asia, Ozeania, Antartika
Koordenatuak20°S 80°E / 20°S 80°E / -20; 80
Azalera75.000.000 km²
Zabalera8.333 km
Sakonerabatez bestekoa: 4.210 m
handiena: 7.450 m

Ozeanoaren uharteak dira: Madagaskar (munduko laugarren uharterik handiena), Komoreak, Seychelleak, Maldivak, Maurizio eta Sri Lanka; Indonesia ertzean du. Asia eta Afrikaren arteko igarobide gisa erabiltzen da, eta horrek gatazka-gune bihurtu du. Hala ere, XIX. mendearen hasierara arte, ingelesek lur perimetralaren gehiengoa kolonizatu zuten arte, ez du inork arrakastaz menderatu. Indiako Ozeanoari, Indiako kostaldeak bustitzen dituelako deritzo horrela.

Etimologia

aldatu
1747ko Afrikako mapa, Indiako Ozeanoarekin, Ekialdeko Ozeanoa deitua.
Janssoniusen 1658ko itsas mapa, Indiako ozeanoa, India eta Arabia irudikatzen dituena.

Indiako ozeanoa gutxienez 1515etik ezagutzen da gaur egungo izenarekin, Oceanus Orientalis Indicus (Indiako Ekialdeko Ozeanoa) forma latindarra baieztatzen denean, horrela deitua India bertan proiektatzen delako. Lehen, Ekialdeko Ozeano izenez ezagutzen zen; izena XVIII. mendearen erdialdean erabiltzen zen oraindik (ikus mapa), Mendebaldeko Ozeanoari (Atlantikoa) kontrajarrita eta Ozeano Barea susmatu aurretik[4].

Aitzitik, XV. mendean, Indiako ozeanoko esploratzaile txinatarrek Mendebaldeko Ozeanoa deitzen zioten[5]. Ozeanoa Indiako Ozeanoa eta Indiar Ozeanoa izenez ere ezagutua izan da hainbat hizkuntzatan[erreferentzia behar].

Antzinako Greziako geografian, greziarrek ezagutzen zuten Indiako Ozeanoko eskualdeari Eritrear itsasoa deitzen zioten[6].

Historia

aldatu
 
Ekonomikoki garrantzitsuak ziren Zetaren bidea (gorria) eta espezien ibilbide komertzialak (urdina) blokeatu zituen Otomandar inperioak 1453. urtera arte, Bizantziar Inperioa erori zenean. Horrek esplorazioa leherrarazi zuen, eta Afrika inguruan itsas ibilbide berri bat aurkitu zen, Esplorazioen Aroa eragin zuena.
 
Eritrea itsasoan zeharreko bidaiaren mapa
 
XVII. mendeko Indiako ozeanoaren itsas-mapa

Munduko lehen zibilizazioak Indiako Ozeanoaren inguruan garatu ziren, Tigris, Eufrates, Nilo eta Indo ibaien haranetan zehar: Mesopotamian (Sumerez hasita), antzinako Egipton eta Indiako azpikontinentean (Indo haraneko kulturaz hasita). Beste zibilizazio batzuk ere sortu ziren Persian (Elametik aurrera), Armenian (Urartutik aurrera), eta, geroago, Asiako hego-ekialdean (Funanetik aurrera).

Egiptoko lehen dinastian (K.a. 3000), espedizioak bidali zituzten Indiako Ozeanoan zehar nabigatzera, ustez egungo Somaliaren parte den Punt-eraino bidaiatuz. Itzultzen ziren ontziek urrea eta mirra zekarten. Mesopotamia eta Indo haranaren arteko merkataritzaren lehen adibide ezaguna (K.a. 2500) Indiako Ozeanoaren inguruan garatu zen. Litekeena da K.a. III. milurtekoaren amaierako, feniziarrak ere bertan jardutea, baina ez zuten lekukotzarik utzi.

Itsaso bare samarra da Indiakoa, eta, horri esker, Atlantikoa edo Barea baino lehenago ireki zen merkataritzara. Montzoien zikloak ezagutzea erabilgarria izan zen marinelentzat: mendebaldera montzoien garaian hasieran, eta, hilabete batzuek itxaron ondoren, ekialdera itzuliz; horrela, Indonesiatik Madagaskarraino joan ziren antzinako malgaxeak. I. eta II. mendean Erromatar inperio eta Indiako hegoaldeko artean merkataritza ezarri zen.

Eudoxo Knidokoa izan zen Indiako Ozeanoa zeharkatu eta Indiaraino nabigatu zuen lehen greziarra, K.a. II. mendean edo K.a. I. mendean. Hippaloz diote Arabiatik Indiarainoko bide zuzena aurkituko zuela garai hartan. K.a. II-I. mendeetan harreman komertzial ugariak garatu ziren Egipto erromatarraren eta India hegoaldeko Txera, Txola eta Pandyetako Tamil erresumen artean. Aurreko herri indonesiarrek bezala, mendebaldeko marinelek montzoia erabili zuten ozeanoa gurutzatzeko. Περίπλους τῆς Ἐρυθράς Θαλάσσης-ren (Eritrea Itsasoan zeharreko Periploa) egile ezezagunak, zeina I. eta II. mendeen artean idatzi zela uste den, ibilbide hori deskribatzen du, baita Afrikako eta Indiako kostetan zehar K.a. 70. urtearen inguruan dauden portu eta salgaiak ere.

1405etik 1433ra, Zheng He almirante txinatarrak Ming dinastiaren flota handiak gidatu zituen Mendebaldeko Ozeanoan (Indiako Ozeanoaren izen txinatarra) zehar egindako hainbat bidaiatan, eta Afrika ekialdeko kostaldeko herrialdeetara iritsi zen. (Ikus Zheng He erreferentzia gisa).

1497an, Vasco da Gama nabigatzaile portugaldarrak Esperantza Oneko lurmuturra gainditzea lortu zuen, eta Indiara eta, geroago, Ekialde Urrunera nabigatzen zuen lehen europarra izango zen. Europako ontziek, kanoi astunez armaturik, berehala menderatu zuten merkataritza. Portugal nagusitasuna lortzen saiatu zen, itsasarteetan eta portu garrantzitsuetan gotorlekuak ezarriz, eta merkataritza eta aurkikuntza menderatu zituen Afrikako eta Asiako kostaldeetan zehar XVII. mendearen erdialdera arte. Geroago, Europako beste potentzia batzuek kendu zituzten portugaldarrak. Ekialdeko Indietako Herbeheretar Indietako Konpainiak (1602-1798) Ekialdearekiko merkataritzaren kontrola bilatu zuen Indiako Ozeanoaren bitartez. Frantziak eta Britainia Handiak merkataritza konpainiak ezarri zituzten inguruan, eta Espainiak merkataritza operazio garrantzitsua ezarri zuen Filipinetan eta Barean. 1815 inguruan, Britainia Handia Indiako Ozeanoko potentzia nagusia bihurtu zen.

1869an, Suezko kanala irekitzeak Europaren ekialdearenganako interesa berpiztu zuen, baina nazio bakar batek ere ez zuen arrakastarik izan merkataritzaren domeinua ezartzean. Bigarren Mundu Gerraz geroztik, Erresuma Batuak alde egin behar izan zuen eskualdetik, eta Indiak, Sobietar Batasunak eta Ameriketako Estatu Batuek ordezkatu zuten. Azken biak beren hegemonia ezartzen saiatu ziren, lekuak negoziatuz beren itsas baseetarako. Garapen bidean zeuden eta ozeanoa inguratzen zuten herrialdeak, ordea, «bake eremu»[erreferentzia behar] bat izan zedin saiatu ziren, nabigazio bideak libreki erabili ahal izateko. Erresuma Batuak eta AEBk base militar bat mantentzen dute Diego Garciaren atoloian, Indiako Ozeanoaren erdian.

2004ko abenduaren 26an tsunami handi batek 226.000 lagun hil zituen, eta beste milioi bat etxe gabe utzi zituen.

Esplorazioen kronologia laburra

aldatu

Indiako Ozeanoaren esplorazioan eta nabigazioan, batez ere mendebaldekoentzat, hauek dira gertakari aipagarrienak:

Geografia

aldatu
 
Indiako ozeanoaren mapa batimetrikoa

Ozeano gaztea izateagatik (lehen Madagaskar, India eta Australia lotuta zeuden), urpeko mendilerroak daude; haien artean: berrogeita hamar gradukoa (90° E meridianoan iparraldetik hegoalderantz), edota Chagos-Laccadivekoa (Lakshadweep, Maldivak eta Chagos uhartek lotzen); gainera, Maskareinak lautadaMadagaskar ekialdetik Rodrigues uharteraino (2.000 km), eta hegoaldean Kerguelen uharteak nolabaiteko azpikontinentea.

Azalera eta mugak

aldatu

Indiako ozeanoaren mugek, Nazioarteko Erakunde Hidrografikoak (IHO ingelesez) 1953an marraztu zituen gisa, Antartikoko ozeanoa barne hartzen zuten, baina ez iparraldeko ertzeko bazterreko itsasoak; 2000. urtean, IHOk Antartikoko ozeanoa bereizita mugatu zuen, eta horrek Indiako ozeanoaren hegoaldeko 60º S-ko urak ez zituen barne hartu, baina bai iparraldeko bazterreko itsasoak[7][8].​​ Hegoaldetik, Indiako ozeanoa 20° E meridianoak mugatzen du Atlantikotik, zeina Agulhas lurmuturretik hegoalderantz doan; Ozeano Baretik, berriz, hegoalderantz doan 146° 49' E meridianoak, Tasmaniako punturik hegoaldekoenetik. Indiako ozeanoaren iparralderen dagoen eremua (bazterreko itsasoak barne) 30° N-ra dago, gutxi gorabehera, Persiar golkoan[8].

Indiako ozeanoak 68.556.000 km² estaltzen ditu, Itsaso Gorria eta Persiar Golkoa barne, baina Antartikoko ozeanoa edo munduko ozeanoen % 19,5 alde batera utzita. Bolumena 292.131.000 km³ da edo munduko ozeanoen bolumenaren % 19,8; sakonera, batez beste, 3.741 metro da, eta gehienezko sakonera 7.258 metro[2]

Indiako Ozeano guztia ekialdeko hemisferioan dago, eta bere erdigunea (90° E meridianoa) 90° E meridianoaren dortsaletik igarotzen da.

Zenbakiak

aldatu
Kosta lerroa
66.526 km[2]
Gehienezko altuerak
Punturik baxuena: Javako lubakia, 7.258 m[2]
Punturik garaiena: Itsas maila, 0 m[2]
Porturik garrantzitsuenak
Kalkuta, Chennai eta Mumbai Indian
Kolonbo Sri Lankan
Durban eta Richards Bay Hegoafrikan
Jakarta Indonesian
Fremantle Australian

Herrialdeak eta itsasbazterrak

aldatu

Kostaldea ordu-noranzkoari jarraiki, Indiako Ozeanoan kostaldea duten estatuak eta lurraldeak (etzanez) (Itsaso Gorria eta Persiar golkoa barne) hauek dira:

Afrika

aldatu

Ozeania

aldatu

India ozeanoko hegoaldea

aldatu

Uharteak

aldatu

Kostak eta plataformak

aldatu

Atlantikoa eta Ozeano Barea ez bezala, Indiako ozeanoa lur-masa handiek eta artxipelago batek inguratzen dute hiru aldetan, eta ez da polotik polora hedatzen; beraz, «urtegi-ozeano» batekin aldera daiteke. Indiako penintsula du ardatz. Azpikontinente horrek, bere historian zeregin garrantzitsua izan duen arren, Indiako ozeanoa eszenatoki kosmopolita izan da batez ere, gizateriaren historiaren hastapenetatik hainbat eskualde elkarlotu baititu berrikuntzen, merkataritzaren eta erlijioaren bidez[9].

Indiako ozeanoaren ertz aktiboen batez besteko sakonera (lurretik plataformara) 19 ± 0,61 km da, eta, gehieneko sakonera, 175 km. Ertz pasiboen batez besteko sakonera 47,6 ± 0,8 km da[10]. Ertz aktibo eta pasiboetarako, plataforma kontinentaletako ezponden batez besteko zabalera 50,4-52,4 km da, hurrenez hurren, eta, gehieneko sakonera, 205,3-255,2 km da[11].

Australia, Indonesia eta India dira kostalde eta eremu ekonomiko esklusibo luzeenak dituzten hiru herrialdeak. Plataforma kontinentala Indiako ozeanoaren % 15 da. 2.000 milioi pertsona baino gehiago bizi dira Indiako Ozeanoaren inguruko herrialdeetan; Atlantikoan, berriz, 1.700 milioi bizi dira, eta, Pazifikoan, 2.700 milioi (zenbait herrialdek ozeano bat baino gehiago inguratzen dute)[12].

Hidrologia

aldatu
 
Ozeanoaren hondoko batimetria.

Indiako Ozeanora isurtzen duten ibai nagusiak hauek dira: Zambezi (2.693 km), Limpopo (1.800 km), Juba-Xebeli (2.011 km), Xatt al-Arab (3.596 km), Indus (3.180 km), Ganges (2.510 km), Brahmaputra (2.948 km), Irawadi (2.170 km) eta Murray-Darling (2.500 km). Itsas korronteek montzoien eragin handia jasaten dute. Korronte nagusiak bi dira: bata, ipar hemisferioan, erlojuaren orratzen noranzkoan mugitzen dena, eta bestea, ekuatorearen hegoaldean, kontrako noranzkoan biratzen duena.

Neguko montzoian, dena den, iparraldeko korronteak norabidez aldatzen dira. Ur sakonetako zirkulazioa, izan ere, Atlantikoko, Itsaso Gorriko eta Antartikako korronteen fluxuek kontrolatzen dute, batez ere. Hego latitudeko 20 graduetatik iparraldera, gainazaleko gutxieneko tenperatura 22 °C da, eta 28 °C-tik gora, ekialdera. Hego latitudeko 40 graduetatik hegoaldera, tenperaturak azkar jaisten dira. Gainazaleko uraren gazitasuna 1000ko 32-37 partekoa da; altuena, Arabiako itsasoan eta Afrikako hegoaldearen eta Australiako hego-mendebaldearen arteko gerrikoan gertatzen da. Hego-latitudeko 65 gradu ingurura, Izozmendiak aurki daitezke urte osoan zehar, Izozmendien iparraldeko muga hego latitudeko 45 gradu inguruan dago.

Indiako Ozeanoan, itsaso mugakide edo perimetral batzuetako urak sartzen dira, hala nola Andaman, Arabia, Bali, Flores, Java, Lakedivak, Gorria, Savu eta Timor, Mozambikeko kanala eta Aden, Aqaba, Bengala, Oman eta Persiakoa eta Australiako Badia Handia.

Geologia

aldatu
 
Indiako Ozeanoan kokatuta dauden Seychelleetako kostaldearen ikuspegia.

Afrikako, Australiako eta Antartikako plakak Indiako ozeanoan elkartzen dira. Bere kontaktuak Y alderantzikatu bat osatzen duen erdiko dortsal ozeanikoaren adarrek markatzen dituzte, plataforma kontinentalaren mugatik hegoalderantz doan erroarekin, Mumbaitik (India) gertu. Ekialdeko, mendebaldeko eta hegoaldeko arroak mendikateek banatzen dituzte arro txikiagoetan.

2004ko abenduaren 26an, 2004ko Indiako Ozeanoko lurrikarak eragindako tsunami batek kalte egin zien Indiako Ozeanoaren inguruko herrialdeei: 226.000 hildako baino gehiago eragin zituzten olatuek, eta milioi bat pertsona baino gehiago etxerik gabe geratu ziren.

Plataforma kontinentalak estuak dira, batez beste, 200 km inguruko zabalerakoak. Australiako mendebaldeko kostaldea salbuespena da, plataformaren zabalera 1.000 km-tik gorakoa baita. Ozeanoaren batez besteko sakonera itsas mailatik 3.741 m-ra dago[2]. Punturik baxuena Javako hobia da; 7.258 metroko sakoneran dago[2]. Hegoaldean, 50 graduko latitudeko iparraldean, arroaren % 86 sedimentu pelagikoz estalita dago. Gainerako % 14a sedimentu terrigenoen geruzekin estalita dago. Glaziar-sedimentuak dira nagusi hegoaldeko latitudeetan (hegoalderantz).

Sakontzeko, irakurri: «Indiako ozeanoko dipolo»

Ekuatorearen iparraldean montzoikoa da, urritik apiril arte ipar-ekialdeko haizea dabil; maiatzetik urri arte haizeak hego eta mendebaldekoak dira. Aldaketaren aroan zikloiak agertzen dira noizean behin Arabiako itsasoan eta Bengalako golkoan. Ekuatorearen hegoaldean haizeak oro har ez dira hain zakarrak, hala ere udan zikloi batzuk agertzen dira Maurizio aldean.

Indiako ozeanoa beroena da iparraldean; baina hegoaldean icebergak hegoko 45° graduraino hel daitezke; 65° gradutik hegoalderantz icebergak ikustea arrunta da.

Azaleko salinitatea 1.000ko 32tik 37ra izaten da.

Ekonomia

aldatu

Indiako ozeanoko beroak plankton-ekoizpena baxua mantentzen du, iparraldeko mugetan eta beste puntu zehatz batzuetan izan ezik; itsasoko bizitza, beraz, nahiko mugatua da. Arrantza iraupen mailetara dago mugatuta. Funtzio ekonomiko garrantzitsuena merkantzien garraioa da. Europarrak, antzinako esploratzaileei jarraituz, ekialdera iritsi eta zeta, estore, te eta espeziekin itzultzen ziren. Indiako Ozeanoa ere garrantzitsua da Asiako hego-ekialdetik mendebaldeko herrialdeetara petrolioa garraiatzen delako. Petrolioa da eremuko baliabiderik esanguratsuena, batez ere Pertsiar golkotik ateratakoa.

Antzinako zibilizazioak, Nilo, Eufrates, Tigris haranekoak eta Indus ibaia Asia hego-ekialdean, Indiako Ozeanotik gertu garatu dira. Egiptoko lehen dinastian (gutxi gorabehera, K.a. 3000), marinel batzuk bidali zituzten ur horietara, Punt-erantz. Itzultzen ziren ontziek urrea eta esklaboak zekartzaten. Litekeena da Kristo aurreko hirugarren milurtekoko feniziarrak eremu horretara iritsi izana, baina ez zuten inolako kokalekurik ezarri. Greziarrek eta erromatarrek bazekiten zerbait ozeanoaz; Περίπλους τῆς Ἐρυθράς Θαλάσσης-ren (Eritrea Itsasoan zeharreko Periploa) egile ezezagunak portuak eta Afrikako eta Indiako kostaldeak deskribatzen ditu Kristo ondorengo bigarren mendearen inguruan.

Indonesiarrek Indiako Ozeanoa zeharkatu zuten Madagaskarren kokatzeko. Marco Polo (1254-1324) Ekialde Urrunetik Indiako Ozeanotik itzuli zela uste da. Txinako esplorazio-espedizioak, XV. mendean, iritsi ziren Afrikako ekialdera, baina arabiar merkatariek Indiako merkataritza menderatu zuten, Vasco da Gamak, 1497an, Esperantza Oneko lurmuturra gainditu zuen, eta, gero, Indiara nabigatu zuen. Hori egin zuen lehen europarra izan zen.

Ozeanoan bizi ziren antzinako herriak beren merkataritza-bideak kontrolatzen saiatu ziren, baina alferrik. Portugal mende bat baino gehiagoz saiatu zen nagusitasuna lortzen, XVII. mendearen erdialdean galdu zuen arte. Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiak (1602-1798), Indiako Ozeanoaren bidez, ekialdearekiko merkataritzaren kontrola bilatu zuen. Frantziak eta Ingalaterrak merkataritza konpainiak ezarri zituzten eremu horietan, eta Britainiar Inperioak eremu osoa menderatu zuen 1815 inguruan.

Suezko kanala ireki zenean, 1869an, Europak ekialdearekiko zuen interesa berpiztu zen, baina nazio bakar batek ere ez zuen lortu merkataritzaren nagusitasuna. Bigarren Mundu Gerraz geroztik, Britainiar Inperioa eremutik erretiratuko da, eta Indiak, Sobietar Batasunak eta Ameriketako Estatu Batuek ordezkatuko dute partzialki. Dena den, ozeanoa inguratzen duten garapen bidean dauden herrialdeek erabilera libreko nabigazio bideak dituen «bake eremua» izatea nahi dute.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindiaren 52. araua: Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak). euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2016-7-25).
  2. a b c d e f g CIA (ed.). «Océano Índico - Geografía». Libro Mundial de Hechos. Archivado desde el original el 5 de julio de 2020. Consultado el 23 de febrero de 2017.
  3. (Ingelesez) Gotthold, Julia J.; Gotthold, Donald W.. (1988). Indian Ocean. Clio Press ISBN 978-1-85109-034-1. (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  4. (Ingelesez) «Indian Ocean | Etymology of the name Indian Ocean by etymonline» www.etymonline.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-12).
  5. (Gaztelaniaz) Océano Índico. 2024-08-05 (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).
  6. Anonymous. (1912). Periplus of the Erythraean Sea. .
  7. (Gaztelaniaz) Océano Índico. 2024-08-05 (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).
  8. a b (Gaztelaniaz) Océano Índico. 2024-08-05 (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).
  9. (Gaztelaniaz) Océano Índico. 2024-08-05 (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).
  10. (Gaztelaniaz) Océano Índico. 2024-08-05 (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).
  11. (Gaztelaniaz) Océano Índico. 2024-08-05 (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).
  12. (Gaztelaniaz) Océano Índico. 2024-08-05 (Noiz kontsultatua: 2024-08-13).

Bibliografia

aldatu
  • Braun, D., The Indian Ocean (1983)
  • Chandra, S., ed., The Indian Ocean (1987)
  • Chaudhuri, K. N., Trade and Civilization in the Indian Ocean (1985)
  • Cousteau, Jacques-Yves y Diolé, Philippe, La vie et la mort des coraux / Life and Death in a Coral Sea (1971)
  • Cubitt, Gerald, Islands of the Indian Ocean (1975)
  • Das Gupta, A. y Pearson, M.N., India and the Indian Ocean (1987)
  • Dowdy, W. L. y Trood, R., eds., The Indian Ocean (1985)
  • Kerr, A., ed., Resources and Development in the Indian Ocean Region (1981)
  • Nairn, A. E. y Stehli, F. G., eds., The Ocean Basins and Margins, Vol. 6: The Indian Ocean (1982)
  • Ostheimer, John M. ed., The Politics of the Western Indian Ocean Islands (1975)
  • Toussaint, Auguste, The History of the Indian Ocean, traducido del francés al inglés por June Guicharnaud (1966)
  • Bahl, Christopher D. "Transoceanic Arabic historiography: sharing the past of the sixteenth-century western Indian Ocean." Journal of Global History 15.2 (2020): 203–223.
  • Palat, Ravi. The Making of an Indian Ocean World-Economy, 1250–1650: Princes, Paddy fields, and Bazaars (2015)
  • Pearson, Michael. Trade, Circulation, and Flow in the Indian Ocean World (2015_0(Palgrave Series in Indian Ocean World Studies)
  • Schnepel, Burkhard and Edward A. Alpers, eds. Connectivity in Motion: Island Hubs in the Indian Ocean World (2017).
  • Schottenhammer, Angela, ed. Early Global Interconnectivity across the Indian Ocean World, Volume I: Commercial Structures and Exchanges (2019)
  • Schottenhammer, Angela, ed. Early Global Interconnectivity across the Indian Ocean World, Volume II: Exchange of Ideas, Religions, and Technologies (2019)
  • Serels, Steven, ed. The Impoverishment of the African Red Sea Littoral, 1640–1945 (2018)


Kanpo estekak

aldatu