Javako itsasoa
Javako itsasoa[1] Ozeano Bareko hegoaldean dagoen itsasoa da. Indonesiako uhartediaren erdian dago: iparraldean Borneo du, hegoaldean Java, mendebaldean Sumatra eta ekialdean Sulawesi. Hego Txinako itsasoarekin lotzen du Karimata itsasarteak, Celebeskoarekin Makassar itsasarteak eta Indiako ozeanoarekin Sondako itsasarteak.
Javako itsasoa Laut Jawa | |
---|---|
Ozeanoa | Barea |
Eskualdea | Indonesia |
Kontinentea | Hego-ekialdeko Asia |
Koordenatuak | 5°S 110°E / 5°S 110°E |
Azalera | 320.000 km² |
Luzera | 1.500 km |
Zabalera | 420 km |
Sakonera | batez bestekoa: 46 m |
310.000 kilometro koadroko hedadura du, baina ez da oso sakona, 46 metro batez beste. Arrantzarekin batera, turismoa da eskualdetako ekonomi ituru nagusia, batez ere Bali inguruan.
Historia
aldatu1883ko abuztuaren 26an, Krakatoa sumendiaren erupzioa bertan izan zen.
Javako itsasoko gudua, 1942ko otsailean eta martxoan, Bigarren Mundu Gerrako batailarik latzenetako bat izan zen. Japoniar erasoak ia osorik txikitu zuen Herbehereak, Erresuma Batua, Australia eta Estatu Batuetako ontzidia.
2014ko abenduaren 28an, Indonesia AirAsia konpainiako hegazkin bat erori zen Javako itsasora, Surabayatik Singapurrera bidean; hegazkinean zihoazen 162 lagunak hil ziren[2].
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/9/13 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
- ↑ «Eroritako hegazkinean zihoazen 40 bat bidaiariren gorpuak erreskatatu dituzte», Berria, 2014-12-30