Didaktika

ikaskuntzan eta irakaskuntzan erabiltzen diren prozesuak ikertzen dituen jakintza arloa; irakaskuntzaren teoria eta metodologia
Didaktiko» orritik birbideratua)

Didaktika hezkuntzaren teknikak eta praktikak aztertu eta garatu egiten dituen pedagogiaren arlo aplikatua da, pedagogiak emandako teoria eta helburuei jarraiki. Didaktiko izenondoak ikaskuntzarako egokia den prozedura edo materialari egiten dio erreferentzia. Pedagogiak hezkuntza sistema osotu moduan aztertzen duen arlo teorikoa izanik, didaktikak zehaztu egiten ditu ikasketa- eta irakaskuntza-prozesurako egokienak diren metodoak eta baliabideak.

Didaktika ikasketa-prozesuan erabiltzen diren praktiken multzoa da. Irudian, haur batzuek geometria ikasteko darabilten jostailu didaktikoak agertzen dira.

Didaktikak bi ikuspegietatik azter daiteke: ikuspegi estatiko eta deskribatzaile batetik, aztertu soilik egiten ditu ikasketa-irakaskuntza praktika zehatzak; ikuspegi dinamiko, aktibo eta eragile batetik, berriz, didaktikak garatu egiten ditu praktika horiek, ikasketa-prozesurako proposamenak eginez eta erabakiak hartuz, pedagogia-sistemak ezarritakoari jarraiki.

Bere baitan hainbat arlo biltzen ditu didaktikak, ikaslea nor den eta irakatsi beharrekoa zer den. Horrela, didaktika orokorrak ikasketa- irakaskuntza-prozesu orotan jarraitu beharreko metodoak biltzen ditu. Didaktika diferentzialak ikasleen ezaugarriei eta egoerei buruz aztertzen du hezkuntzaren praktika. Didaktika bereziak ikasi beharreko gaiari buruz ikertzen ditu praktika zehatzak (matematikaren didaktika, esaterako). Azkenik, didaktika teknologikoak ikasketan erabilitako baliabide teknologikoak aztertzen ditu.

Didaktikaren historia

aldatu
 
Irakasle eta ikaslearen arteko elkarrizketa, hezkuntza praktika klasiko bat.
 
Pedagogiatik teknika didaktikoetara

Sokrates filosofoak didaktika asmatu zuen lehena izan zela esan daiteke. Galdera eta erantzunen bitartez burutzen zuen metodo dialektikoaz ikasleak berak heldu beharreko ondorioetara heltzen zen. Sokratesentzat solasaldi hauen helburua guztiz didaktikoa bazen ere, historian zehar filosofian maiz erabilitako metodoa izan da. Platonek ere metodo bera erabili zuen Errepublika lanean. Erdi Aroan zehar, monasterioek, gremioek eta unibertsitateek euren metodo didaktikoak garatu zituzten. Comeniusi zor zaio, ordea, didaktikaren lehenengo lan sistematikoa 1657 urtean plazaratu zuen Opera didactica omnia ("Ikasketa-prozesu orori buruzko idazlana") lanarekin.

Ikus, gainera

aldatu



Kanpo estekak

aldatu