Tomas Akinokoa

Akinoko Tomas» orritik birbideratua)

Tomas Akinokoa[1][2] (Roccasecca, Siziliako Erresuma, 1224 edo 1225 - Fossanova abadia, Aita Santuen Lurraldea, 1274ko martxoaren 7a) filosofoa, teologoa, latinezko idazlea eta domingotar fraidea izan zen. Erromatar Eliza Katolikoko doktore eta santua da.

Tomas Akinokoa

katedradun

Bizitza
JaiotzaRoccasecca, 1225 (egutegi gregorianoa)
BizilekuaAquino
HeriotzaFossanova abadia1274ko martxoaren 7a (48/49 urte)
Hobiratze lekuaChurch of the Jacobins (en) Itzuli
Familia
AitaLandulphe d'Aquino
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaNapoli Federiko II.a Unibertsitatea
(1239 - 1245)
Parisko Unibertsitatea
(1245 - 1248)
HizkuntzakMedieval Latin (en) Itzuli
Medieval Italian (en) Itzuli
latina
Irakaslea(k)Alberto Handia
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakteologoa, katedraduna, apaiz katoliko latindarra, filosofoa, idazlea, Catholic theologian (en) Itzuli, fraidea eta theology teacher (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Parisko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
InfluentziakSeverino Boezio, Maimonides, Zizeron, Al-Kindi, Joan Eskoto Erigena, Averroes, Anselmo Canterburykoa, Alberto Handia, Avizena, Agustin Hiponakoa, Platon, Aristoteles, Paulo Tartsokoa, Al-Ghazali eta Gregorio I.a
MugimenduaTomismoa
just war theory (en) Itzuli
Eskolastika
Santutegia
Urtarrilaren 28, Martxoaren 7 eta katolizismo
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenadomingotar

Musicbrainz: ea7f0f74-18fc-409c-ba6c-ed1cae12cddc IMSLP: Category:Aquinas,_Thomas Find a Grave: 21372374 Edit the value on Wikidata

Errealitate birtuala gure mundu fisikoa baino errealagoa bilakatzen ari da? Mundu digitala berezko errealitate berri bat al da?

Super Physicam Aristotelis, 1595

Aristotelesen filosofian oinarri harturik, Tomas Akinokoak eskolastikaren kristau pentsamendura egokitu zuen hura. Haren pentsamenduak, beraz, kristautasunaren dogmetan, Erdi Aroko tradizio kristauan eta Aristotelesen filosofian ditu erroak. Aristotelesen testuei iruzkinak egin zizkien eta haren kontzeptu asko argitzen saiatu zen; horregatik, puntu askotan, Aristotelesen pentsamendua San Tomasen adierazpenen argitan interpretatzen da. San Tomas, lehenik eta behin, Jainkoa bazela erakusten eta haren izatea frogatzen saiatu zen; hala, dogmak (Hirutasuna, munduaren sorrera eta Eukaristia, besteak beste) arrazoiaren bidez interpretatzen ahalegindu zen.[3]

Bizitza

aldatu

Bere gurasoek botere feudal txikia zuten Frederiko II.aren botere lurtarraren eta Aita Santuaren botere espiritual zein lurtarraren arteko gatazka eragiten zuen mugako zona batean. Montecassinoko abadian ikasi zuen aurrena eta 1239an Napolira joan zen zazpi arte liberalak ikastera (gramatika, erretorika, dialektika, aritmetika, geometria, astronomia eta musika). 1244an domingotar sartzeko asmoa agertu zuen, baina bere familiak, kargu erlijioso hobea izan zezan (apezpiku izan zedin, adibidez), urtebetez jaioterriko gazteluan bahiturik eduki zuen.[4]

1245ean askatasuna lortu zuenean Parisko Saint-Jacques komentura joan zen ikasketak osatzera, eta orduko maisu ospetsuena zen Alberto Handiaren ikasle izan zen. Honek eman zion neoplatonismoari buruzko oinarri mardula. Albertok Kolonian domingotarren unibertsitatea (Studium generale) sortu nahi izan zuenean, gazteak maisuari lagundu zion eta lau urte egin zituen haren gidaritzapean.[5] 1252an Parisera itzuli zen, hasieran batxiler bibliko (Bibliaren irakurle eta iruzkingile) eta gero Pedro Lombardoren Libri quatuor sententiarum («Sententzien lau liburu») lanaren irakurle eta iruzkingile gisa.

1256an teologia fakultatean irakasteko lizentzia lortu zuen eta 1257an Parisko unibertsitateko irakasle egin zen[6]. 1259ko ekainean Valenciennesen egindako domingotarren kapitulu orokorrean parte hartu zuen. Ikasturtea amaitu ostean, berriz, Italiara joan zen, eta han igaro zituen ondoko hamar urteak. 1261-1265 bitartean, batez ere, Orvietoko komentuan egon zen, eta 1265etik 1268ra Erroman. Hamarkada horretan irakasle, aholku-emaile eta predikari jarduteaz gain, bere izkribu garrantzitsuenetako batzuk idatzi zituen, hala nola, Summa contra gentiles.[6]

1268 eta 1272 bitartean Parisko Unibertsitateko teologia katedraren ardura izan zuen. Garai hartan eztabaida handia zegoen bertan: batetik Siger Brabantekoa buru zuten averroista eta filosofoak (artistak) zeuden, eta bestetik teologia fakultateko teologoak. Tomas Akinokoak averroisten tesien aurkako De unitate intellectus, contra Averroistas lana idatzi zuen. Hala ere, teologo kontserbatzaileenek ez zituzten onartu haren ikuspuntuetako batzuk.[6]

1272ko udaberrian Paris utzi eta Napolin kokatu zen. Bertan domingotarren studium generale berriaren kargua hartu zuen. 1273ko abenduaren 6an, meza ematen ari zela, arront aztoraturik utzi zuen esperientziaren bat izan omen zuen. Harrezkero, ez zuen gehiago idazteko interesik erakutsi.[6] 1274an Gregorio X.a aita santuak aditu moduan Lyongo kontziliora bidali zuen eta bidean hil zen, Fuossanovan.

Tomas Akinokoaren pentsaera

aldatu

Filosofia eta teologia bateratzea

aldatu

Oxford eta Parisko unibertsitateak sortzeak, eskeko ordenak azaltzeak eta Aristotelesen zein filosofo musulmanen —esaterako, Avizenaren eta Averroesenfilosofia hedatzeak, XIII. mendeaz gero gogor astindu zuten San Agustinen teologiaren inguruan antolaturiko pentsamendu kristaua. Munduaren betierekotasunaz Aristotelesek eta filosofo arabiarrek zituzten tesiak nola bateratu Sorkuntzaz Bibliak zioen ideiarekin? Nola ulertu behar zen dohatsutasuna? Filosofoak hemen lortzen al du pentsamenduaren objektuak kontenplatuz edo teologiak prestatzen gaituen hil ondoko geroko bizitza espiritualaren zain egon behar da? Eztabaida horiek unibertsitatearen barnean elkarren kontra jartzen zituen arte-fakultatekoak (artistak, hots, filosofoak) eta teologia fakultatekoak.

Aristotelesen Analitikak zorroztasun edo demostraziorako eredu hartzen ziren eta gauza guztiak aurkitzeko tresna ziren. Filosofia horretatik sortzen zen munduari buruzko ikuspegi intelektualistak fedea iritziaren edo nekez sinesteko egien mailan uzten zuen. Aristoteles irakurri eta iruzkinak leial egiten zizkion Averroesek ere, egia arrazionalen ahalmena defendatzen zuen. Filosofo horren baitan egia bikoitzaren teoria dago. Fedearen egiak eta arrazoimenarenak aurrez aurre ipintzen zituen eta azken hauei ematen zien lehentasuna. Horregatik, Martsilio Paduakoa (1275-1360) bezala, filosofoak eszeptizismora bultza zitezkeen. Ordu arte kristautasuneko Agerkundearen zati ziren tesi teologikoak (munduaren sorrerari buruzkoak edo arimaren hilezkortasunari buruzkoak, adibidez) arrazoiketa filosofikoaz ezin ziren frogatu eta ondorioz ez ziren zientifikoak.

Arrazoimena fedearen zerbitzura

aldatu

Testuinguru teoriko horretan garatu zen Tomas Akinokoaren gogoeta, honen fruitu nagusia Summa Theologiae delarik. Filosofoaren arrazionaltasuna eta teologoaren fedea elkartu beharra zegoela ohartu zen kristautasuneko Agerkundea aberastu nahi bazen. Jainkoaren hitzaren giza-arrazionalitatea azaldu nahi zuen, Aristotelesen filosofiako baliabide guztiak erabiliz. Filosofia horrek beti lagundu egiten dio teologiari, honen morroi bihurtu gabe. Baina, aldi berean, gizakia kristautasuneko Hirutasun Santuaren misteriora, Jainkoaren gizon egitearena eta Erredentzioarenera bideratu behar zen. Horregatik teologiaren argia ezinbestekoa zen Jainkoaren esentzia ikusi ahal izateko. Horrek argitzen du inola ere Summa Theologiae obrak duen ordena. Jainkoa edo Hasieratik abiatzen da eta guztia hortik sortua da. Gero izakiak hedatzeko eta itzultzeko mugimenduaren funtsezko lotura den Kristoren (Jainkoa haragi bihurtutako Hitzaren) meditazioaren bidez izakiak Jainkoarengana itzultzen da.

Erreala batasuna da

aldatu

Izakia da gure adimenak bereganatzen duen lehen objektua. Hau da zalantzarik gabe Tomas Akinokoaren filosofiaren erdigunea, hasi errealitate konkretuaren analisitik eta Jainkoaren existentziaraino gidatzen dute bideetaraino. Hark dioenez, izakiak mugatu nahi dituguneko genero guztiak gainditu egiten ditu. Ez dago, ez objektuaren aldean eta ez adimen edo subjektuaren aldean. Gehiago da harremana eta harreman guztien oinarria. Labur esanda, batasunaren eta aniztasunaren printzipioa da. Bata da, substantzia indibidual guztiena delako. Substantzia oro izaki bat da, baina inor ez da izakia. Substantzia ez bezalakoa izanik, anitza ere bada.

Izakiaren aniztasuna gainera gure sentimenak ere jasotzen dute, baina gure adimenak beti batasuna bilatzen du sentigarriaren barne-egituran. Izakiaren barneko batasun eta aniztasunaren arteko korrelazio horri esker Tomas Akinokoak izaki gauzen eta gure adimenaren ekitearen berri emate hutsa zela esan ahal izan zuen. Neurri batean ulergarritasun ororen baldintza dena jakinda, izakia gauza guztiak elkartzen diren gunea dela esan daiteke.

Izakia esentziaz eta existentziaz osaturiko konposatua da

aldatu

Izakiaren traszendentzi jarrera horrek pentsamenduari galdera-multzoa plazaratzen dio. Galdera batzuk gauza baten errealitateari buruzkoak dira, hau da, bere izateari buruzkoak (hori ba al da?). Beste batzuk, berriz, zer denari buruzkoak edo bere esentziari buruzkoak (hori zer da? latinez: quid sit?). Tomas Aquinokoarentzat bi galdera hauek bereiztezinak dira. Ekintza hutsak esanahirik ez du bere esentziak (hau da, bere arrazoi edo kausak) argitzen ez badu. Sentigarriaren izateaz galde egiteak ere nahitaez bere existentzia ete bere zertasuna (quidditas) ikustea esan nahi du. Ezagutzan esentziari lehentasuna eman diezaiogun, zeren ezagutzea gauzen zertasuna bilatzea baita. Hala ere, existentziak esentziari buruz badu lehentasun ontologikoa; aktuak potentziarekiko duena, hain zuzen. Izatea, existitzearen ekintza gauzatzea da. Hori gabe gaurkotasunik ezerk ez duen delako ekintza perfekzioa eta ekintza ororen baldintza da. Horrela ulertu behar da gaur egun Jainkoak Moisesi Exodoan (111, 14) bere buruari emandako izena: «Ni naizena naiz». Jainkoa izatearen Aktua hutsa da (ipsum esse) eta beste ezer ez da. Esse subsistens da, berez irauten duen izaki bakarra. Gainerako izaki finitu eta anitzek existentzia dute eta izakiak dira.

Existitze-egintza hutsaren transzendentzia

aldatu
 
San Tomasen garaipena, Tomas Akinokoa Platon eta Aristotelesen artean, Benozzo Gozzoli, 1471. Louvre, Paris
 
San Tomas Akinokoaren garaipena, Doctor Angelicus santu eta aingeruekin, Andrea di Bonaiuto, 1366. Santa Maria Novella basilikako freskoa.

Izakiaren eta existentziaren arteko bereizkuntza hori da Tomas Akinokoaren ustetan Jainkoaren existentziaren froga guztien giltza. Izaki finitu guztietan dago, baina esentzia arabiarrarekin bat datorren Izaki gorenaren errealitatea eskatzen du. Avizenas filosofo arabiarraren eraginez Tomas Aquinokoak honela azaldu zuen: «existentzia esentzia ez bezalakoa duen gauza beste gauza batek sortu behar du. Eta bestearen bidez den oro bere buruaz den lehen kausara eraman behar den bezalaxe, beharrezkoa da gainerako gauza guztientzat existitzeko kausa den errealitatea egotea, bere existitze-egintza hutsa delarik. Bestela kausetan infinituraino joango litzateke, existetze hutsa ez den orok existitzeko kausa baitu». Labur esanda, izaki finituaren existentzia, existentzia eta esentzia bat datozeneko kanpotiko kausatik baino ezin da etorri. Den guztiaren Izaki hori, esentziaz (hau da, derrigorrez) den hori, Izaki ez-finitua eta iraunkorra da; Moisesi Esse subsistens gisa (Exodoa, 111, 14) azaldu zitzaiona eta gure unibertsoaren Sortzailea.

Horregatik Jainkoarengana garamatzaten bost bideak (edo metodoak) izakira mugatzen dira eta ez dira Anselmo Canterburykoaren froga ontologikoaren analogoak. Antselmoren argudioa baliozkoa litzateke, Tomas Akinokoaren arabera, Jainkoaren esentzia ezagutuko bagenu. Baina horren berri ez dugunez gero, hobe da gertuago dugunetik abiatzea; izaki konkretuaren errealitate finitutik. Aldi oro kontua izaki finitua izatea duena edo jasotzen duena dela ulertzea da. Ondorioz, nahitaez erreferentzia absolutua behar dute eta erreferentzia horrek izatea ez du edukiko. Bera izango da Izate gorena, berez irauten duena.

Horregatik, higiduraren lehen bideak bere argudioa Aristotelesen Fisika-ri hartzen dio. Higidura orotan bereizi egin behar da higitzen dena eta higiarazten duena. Aldatzen den izaki oro, beraz, beste batek higiarazten du, baina eragile eta eraginen katean infinituraino ezin gara joan, bestela higiduraren hasierarik egon ez litzatekeelako. Beraz, higitzen ez den lehen eragileak, Jainkoak, egon behar du.

Bigarren bidea kausa erazleen ordenean oinarritzen da. Hemen ere kausa eta efektuen katean infinituraino ezin da joan. Onartu beharra dago kausa erazle guztien jatorrian kausarik gabeko lehen Kausa zegoela.

Hirugarren bidea izan daitezkeen izaki kontingenteak (ez beharrezkoak) egotetik abiatzen da. Izaki finituen jaiotzak eta heriotzak adierazten dute hori. Izaki guztiak kontingenteak balira, denak hasiko ziratekeen existitzen eta ezereza izatea baino lehenagokoa zatekeen. Baina ezerezetik ez litzateke ezer sortuko. Izaki finitu kontingenteak badirenez gero, onartu beharra dago dena ez dela kontingentea eta errealaren beharrezkoa dagoela. Beharrezko hori kausaduna edo kausarik gabea izan daiteke. Baina kausen ordenean infinituraino atzera jotzerik ez dagoenez, onartu beharra dago berez beharrezkoa edo kausarik gabekoa den izakia badela.

Laugarren bidea izaki finituen gradu koalitatiboetan (gehiago eta gutxiago esanda juzgatzen direnetan) oinarriturik dago. Hori, ordea, ezin da egin perfekziorik handiena den Jainkoak duen neurria ez badago.

Azkenik, unibertsoan argi eta garbi helbururik badago, espiriturik gabeko izaki naturalak ere barne. Helburu horrek bitartekoen eta helburuaren arteko harremana ezagutzen duen adimena dagoela adierazten du. Beraz, adimen batek izakiak bideratu egiten ditu, horiek dituzten helburuak bete ditzaten, horretarako sortu dira eta. Horretan datza Tomas Akinokoak aukeratutako bosgarren bidea.

Natura guztiak goresten du Jainkoaren loria, Existitze-egintza hutsari esker baitaude gauzak. Baina Jainkoa gauza guztietan bertan badago eta horiek Jainkoagatik badira ere, horrek ez du esan nahi kontzeptuen bidez defini eta froga daitekeenik. Jainkoaren esentziaz gure adimenak ezin du jabetu. Horregatik Tomas Akinokoak onartzen du Jainkoa bide negatibotik baino ezin dugula atzeman. Jainkoaren esentzia ez dena azalduz definitzea da bide hori. Horregatik guk izakietatik abiatuz egozten dizkiogun atributu guztiek analogiazko esanahia dute. Analogiak ezin digu Jainkoaren esentziaren berri eman, guk pentsa dezakegun edozertatik kanpo dagoelako. Horregatik, «zuhurtasun» hitzak, gizakiari aplikatuta, adierazten duen errealitatea muga dezake: filosofoa, adibidez. Jainkoagan, ordea, zentzuaren errealitatea guk hitz horri eman diezaiokegun esanahia gainditu egiten du. Analogia, beraz, guretzat beti ezkutatzen eta kentzen zaigun presentziaz jabetzeko bidea da, guk ezagutzen ditugun harreman guztien azken hitz ezezaguna den neurrian.

Analogiak eta bide negatiboak bost bideei egiten dieten ekarpena, Existitze-egintza hutsa izaki finitu oro gainditzen duena dela eta gainditze gisa ulertu behar dela dioen ideia da.

Gizakiaren eta munduaren egoera

aldatu
 
Super libros de generatione et corruptione

Tomas Akinokoaren ikusmoldean unibertsoa salbazio-historiaren, Kristo salbatzailearen etorreraren, berpizkundearen eta gizadi osoa berrerosteko promesaren historian kokatzen da. Baina, gainerako izaki natural finitu guztiak bezala beren esentziaren determinazioan mugatuak izan ordez, gizakiak espiritu hutsen (aingeruen) eta gorputzen behe-mailako munduaren arteko harremana segurtatzen du. Giza izaera, beraz, gure ezagutzarako irrika erakusten duen egoera ontologiko partikularraren lekuko da. Izan ere, gure arrazoimenaren bidez gorputzeko unibertsoa gainditu egiten dugu eta neurri batean materia orotik bereizitako espirituen unibertsora dei egiten zaigu.

Koadro teoriko honen baitan aztertu behar dira orain morala eta zuzenbidea. Giza-jardueraren arloan, adibidez, helburu jakin bat lortzeko ekintza askea gobernatzen duten arauak finkatzen ditu filosofiak. Baina filosofiarentzat, helburu partikular guztiez gain, Aristotelesez gero bada goren bat. Izan ere, giza-asmo guztiak betetzen ditu eta zorion perfektua sortzen du: jarduera teoretiko edo kontenplaziozkoa da. Hala ere, Tomas Akinokoa teologoarentzat helburu eskuzabal eskatzen du, hori (eskuzabala da kontenplaziozkoa delako), goragoko dohatasunaren menpe zegoen: Bibliako Agerkundean agindutako geroko bizitzan arimak gorputzetik bananduta izango duenean. Horregatik gizakien munduan egoera historikoen eta kulturen arabera zuzenbidea aldatzen baldin bada, arrazoimena ez du berez aski. Zuzenbide positiboa (hau da, gizakiek ezarritako zuzenbidea) neurri batean zuzenbide naturalaren ordenean oinarrituta ezartzen da.

Lege naturalaren lehen oinarria, adibidez, ongia egin eta gaizkia alde batera uztea da. Hala ere, lege natural hori dohatsutasun filosofikoaren antzekoa da; Jainkoaren legearen edo betiereko legearen adierazpena, unibertsoko ordenaren egilea Jainkoa delako.

Gizakia natural, sozial, politiko, arrazional… bezala definitua izan da. Gizaki mota berri baten aurrean al gaude? Gizaki birtuala edo "homo digitalis", alegia?

Horrek azaltzen du agintaritza politikoa nahitaezko bitartekoa dela; interes partikular anitzetan zatitzen den giza munduaren eta arrazoimenak sumatu besterik egin ezin duen unibertsalaren arteko bitartekoa, hain zuzen. Beste era batera esanda, lege naturalari esker giza komunitatearen barnean munduaren egitura ontologikoa posible da, azkenean helburu partikular guztiak helburu goragokoaren menpe jarriaz: berrerosketaz agindutako zorion aurrean gizadia zoriontsu izatea da goi-mailako helburu hori.

XIV. mendean, dena den, Tomas Akinokoaren ikusmoldeari kritika gogorrak egin zizkioten. Zorion filosofikoaren independentzia (ikerketarena) baieztatzeaz gain, filosofo eta averroistek ordena politikoa eta erlijosoa erabat bereiztea exigitu zuten. Dantek (1265-1321) hori egin zuen Monarkia lanean, zeruko dohatsutasuna eta lurrean politikaz gauzaturiko zoriona independenteak direla azalduz. Gilen Ockhamgoarekin, azkenik, ezinezkoa da lege naturala edo jainkotiarra asmatu edo adieraztea, gai orokor edo abstraktuetatik abiatuta ondorio arauemaileak ateratzeko. Konkretura itzultzea gonbidatzen zaigu; ordena guztion produkziogunera hau da, gizaki indibidualera.

Munduari buruzko ikusmolde kristaua

aldatu

Tomas Akinokoaren lan filosofiko eta teologikoa jakintzaren arloan fedea eta arrazoimena bateratzeko arkitektura azpimarragarria da. Izan ere, filosofoen (batez ere aristotelismoaren) unibertso arrazionala azalpen-sistema batean txertatzen da. Sistema horretan haragi bihurtutako Hitza aldi berean teologia horretako funtsezko lotura, zimendua eta giltzarria da. Izakia izaki denez, Aristotelesen Metafisikaren helburu, izaki absolutu eta lehen gisa (den ororen kausa gisa) azaltzen da, den oro gainditu egiten duelako. Hala ere, Tomas Akinokoaren berezitasuna ez da Aristotelesen filosofiari iruzkinak egitea edo filosofia horren jarraitzaile izatea, lehen irakurraldian hori badirudi ere. Aristotelesen arrazionalismoak ez zuen pentsalari kristau hau asetzen. Horregatik neoplatonikoen intuizioetara jo zuen erlijio kristauko egiei adierazpen filosofikoa ematearren. Munduari buruzko ikusmolde kristaua antolatu zuen horrela eta filosofia paganoko eta kultura judu-arabiarren kanpoko korronteen kontra eraiki zen.

Baina Tomas Akinokoaren lan teorikoari biziki kontra egin zioten hil ondoren. Bere obra 1277. urtean kondenatu zuen Parisen teologo-talde batek. Tomismoa Averroesen aristotelismotik hurbil zegoela zioten, nahiz eta San Tomasek «Jentilen kontrako Summa» lanean hura kritikatu. Gilen La Marekoak, anai txikerretakoak (frantziskotarra eta anaia predikarien lehiakideak), 1277 eta 1279 bitartean lan bat argitaratu zuen, San Tomasen idazkietan ehun eta hamazazpi akats aurkitu zituela eta.

XIV. mendean, ikusia dugunez, Tomas Akinokoaren filosofia eta teologia berriz ere kritikatu egin zituzten; Gilen Ockhamgoak batez ere. Orduan eztabaidatzen zena, ordea, tomismoaren doktrina-edukia baino gehiago giza-arrazoimenak hitz edo kontzeptu abstraktuetatik abiatuta ondorioak ateratzeko zeukan aukera zen.

Tomas Akinokoa 1323. urtean kanonizatu zutenean eraso teologikoei amaiera eman zitzaien, eta 1879an Leon XIII.ak Aeterni Patris Unigenituni entziklikaren bidez Elizako doktore izendatu zuen. Tomismoa, berriz ere, pentsamendu kristauko korronte garrantzitsua izan zen, kantismoarekin eta batera ere existentzialismo garaikidearekin harremanetan edo eztabaidan. Kantismoarekin, froga ontologikoari Kantek egindako kritikak Anselmo Canterburykoaren frogari eragin baitzion, baina ez bide tomistei; eta existentzialismo garaikidearekin, gizakiaren existentzia Existitze-egintza hutsetik edo Esse subsistensis-etik abiatuta kontsideratzen alde batera uzten duelako.

Erreferentziak

aldatu
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Irati ICIAR, Jaione AGIRRE: «Euskal forma onomastiko baten proposamena pertsona izen historikoen azterketan oinarrituta», Euskalgintza XXI. mendeari buruz: Euskaltzaindiaren nazioarteko XV. biltzarra, 2008, ISBN 978-84-95438-26-3, 379-397. orrialdeak.
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. Santo Tomás de Aquino Biografiasyvidas.com
  5. José EGIDO SERRANO (2006): «Tomás de Aquino a la luz de su tiempo: Una biografía» Ediciones Encuentro, Madrid. Books.google.es
  6. a b c d Stephen L. BROCK: Tomás de Aquino Philosophica.info

Kanpo estekak

aldatu