Zygmunt Krasiński
Zygmunt Krasiński | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Napoleon Stanisław Adam Feliks Zygmunt Krasiński |
Jaiotza | Paris, 1812ko otsailaren 19a |
Herrialdea | Frantzia Errusiar Inperioa |
Heriotza | Paris, 1859ko otsailaren 23a (47 urte) |
Hobiratze lekua | Opinogóra Górna (en) Church of the Assumption in Opinogóra Górna (en) |
Familia | |
Aita | Wincenty Krasiński |
Ama | Maria Urszula Krasińska |
Ezkontidea(k) | Eliza Krasińska (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Leinua | House of Krasiński (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Varsoviako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | poloniera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, antzerkigilea eta filosofoa |
Influentziak | Georg Wilhelm Friedrich Hegel, Walter Scott, Friedrich Schelling, Lord Byron, Bronisław Trentowski eta August Cieszkowski |
Kidetza | Towarzystwo Naukowe Krakowskie (en) |
Izengoitia(k) | Le poète anonyme de la Pologne |
Napoleon Stanisław Adam Feliks Zygmunt Krasiński (Paris, Frantzia, 1812ko otsailaren 19a - ib, 1859ko otsailaren 23a) poloniar idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poloniako idazle erromantiko handiena izan zen, Juliusz Słowacki eta Adam Mickiewiczekin batera. Aristokraziako familia batean sortu zen, eta Varsovian eta Genevan egin zituen ikasketak. 1833an lehen nobela (Agaj-Han, 1833) argitara eman zuen, Poloniako poeta izengabe baten izenpean, eta bi urte geroago, lan onena idatzi: Nie-Boska Komedia (1835, "Komedia ez jainkozkoa"). Drama horrek Lyongo ehundegietako langileen borroka du gai eta klase-borroka adiera modernoan agertzen duen lehen idazlantzat hartzen da. Irydion drama eman zuen 1836an, Erromako kristauen gainbehera ardatz zuena.
Obra batzuk frantsesez idatzi zituen: La confession de Napoléon (1830, "Napoleonen aitorpena") eta Vision des esprits des siècles (1831-1833, "Izpirituen ikuspegia mendeetan zehar"). Urte askotan, Delfina Potocka kondesa musa izan zuen, eta Frédéric Chopin adiskide halaber.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zygmunt Krasiński |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Poloniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |