Zigarrokin
Zigarrokin bat, baita ere zigarro-punta eta zigarro-mutxikin,[1] kontsumitutako zigarro batetik geratzen dena da. Tabako-hondarrak ditu eta irazkia izan dezake. Ohikoa da zigarrokinak oraindik piztuta botatzea, eta horrek sutea eragin dezake. Gainera, ingurumena kutsatzeko iturri oso garrantzitsuak dira.
Eragindako kutsadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zigarrokina, hondakin txikia bada ere, oso toxikoa da: zigarroak 7.000 substantzia toxiko inguru ditu. Asko kutsatzen du: zigarrokin batek 50 eta mila litro artean kutsa ditzake, ikerketa batzuen arabera. Eta luzaroan kutsatzen du: zigarrokin batek hamabi bat urte behar ditu desegiteko. Hondartzetako, itsasoetako eta ozeanoetako kutsatzaile nagusienetakoa da. OMEk uste du 1980ko hamarkadatik kostaldean eta barnealdean egin diren zabor bilketetako zaborren %30-40 direla zigarrokinak. Jendeak hondarretan zein kaleetan (erretzaileek lurrera botatzen dituzte erretako hiru zigarrotik biren zigarrokinak, OMEren arabera. 4,5 bilioi zigarrokin inguru dira urtean. 680.388 tona.) utzitako zigarrokinetako asko, bestetik, itsasora eta ozeanora iristen dira. Itsasoko arrain eta ugaztunek jan egiten dituzte, eta ohikoa da haien urdailean zigarrokinak aurkitzea.
Zigarroetako irazkiak zelulosa azetatoz eginak daude. Kotoia ematen du, baina plastikoa da. Plastiko zuntzak. «Denbora luzez egon daitezke ingurumenean, mikroplastiko gisa», OMEren esanetan. Zaila da zelulosa azetatozko irazkiak desegitea. Oso konprimituta egoten dira, eta azetilo molekulak dituzte. Eguzkiak eta hezetasunak desegin ditzake, baina mikroplastikotan.
Zigarrokinek nikotina, metal astunak (merkurioa, beruna, kadmioa, artsenikoa), hidrokarburo aromatiko poliziklikoak eta bestelako substantzia kimikoak izaten dituzte. Erretzaileak zigarroa erretzean bertan geratzen dira substantzia horietako asko. Substantzia horiek guztiak zigarrokinetatik ingurumenera irazten dira, eta kaltegarriak dira bizidunentzat.[2]
Suteen eragileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguru desberdinetan zigarrokinek suteak eragin ditzakete. Ibilgailuek edo oinezkoek botatako zigarrokinek baso-suteak eragiten dituzte erregularki; ibilgailuek botatakoek beste ibilgailu batzuk edo horien karga ere piztu ditzakete. Hau bereziki tragikoa da tunel batean gertatzen bada. Erretzaileak ohean lo egiten badu, bestetik, erretzen edo zigarrokin bero bat botatzen badu zaborretara, sutea piztu daiteke etxebizitzan.[3]
Neurriak arazoa pairatzeko
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zigarrokinen hondakinek eragindako kutsadurari aurre egiteko araudiak onartzen ari dira 2022an Alemania, Zeelanda Berria, Kanada, Estatu Batuak eta Frantzia, besteak beste, baina konponbideak oso epe luzekoak dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- [1] Jakes Goikoetxea: "Zigarroa itzali, kutsadura piztu", Berria, 2022ko uztailak 26a.