Ziaur Rahman
Ziaur Rahman (bengaleraz: জিয়াউর রহমান, Jiẏāur Rôhômān, dʒijau̯r ˈɾɔɦoman ahoskatua; Bagbari, 1936ko urtarrilaren 19a – Chittagong, 1981eko maiatzaren 30a) bangladeshtar militar, askatasunaren aldrko borrokalari eta politikaria izan zen. Bangladeshko presidentea izan zen 1977tik hil zen arte.
Pakistango Akademia Militarrean ikasi zuen eta 1965eko India-Pakistan gerran Pakistango armadako komandante mailarekin borrokatu zuen. Bangladeshko gerrillaren eta Bangladeshko Askapen Gerraren buruzagi garrantzitsua izan zen 1971n, eta independentzia aldarrikapena martxoaren 27an eman zuen. Gerra amaitu ondoren, Bangladeshko armadako Estatu Nagusiko buru izendatu zuten.
1975ean Sheikh Mujibur Rahman presidentearen hilketak eragindako krisiaren eta ondorengo bi estatu-kolpeen ondorioz, Ziaur herrialdeko presidente izatera iritsi zen 1977an. Bangladeshko Alderdi Nazionalista sortu zuen eta alderdi anitzeko demokrazia, prentsa-askatasuna eta iritzi-askatasuna berrezarri zituen. Elikagaiak ureztatzeko eta ekoizteko programak eta programa sozialak ere hasi zituen. Mendebaldearekiko eta Txinarekiko harremanak hobetu zituen, eta Indiatik ausaz atera zen. Hogeita bat kolpe militar saiakera jasan zituen eta 200 militarren exekuzioa agindu zuen. 1981ean hil zuen militar talde batek.
1960an Khaleda Ziarekin ezkondu zen. Senarraren hilketaren ondoren, Khaledak BNP zuzendu zuen eta hainbat aldiz lehen ministroa izan zen.