Zengi
Zengi | |||
---|---|---|---|
1127 - 1146 ← Mahmud II of Great Seljuq (en) - Nur al-Din Mahmud → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Alepo, 1087 | ||
Herrialdea | Zengid leinua | ||
Heriotza | Qal'at Ja'bar (en) , 1146ko irailaren 14a (58/59 urte) | ||
Heriotza modua | giza hilketa: labankada | ||
Hiltzailea | Yarankash (en) | ||
Familia | |||
Aita | Aq Sunqur al-Hajib | ||
Ezkontidea(k) | Zamarud Khatun (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | arabiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | buruzagi militarra eta subiranoa | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Siege of Hama (1130) (en) Battle of al-Atharib (en) Battle of Rafaniyya (en) Zengid campaign against Antioch (en) Battle of Qinnasrin (en) Battle of Ba'rin (en) Siege of Aleppo (en) Siege of Shaizar (en) Siege of Baalbek (en) Siege of Edessa (en) Fall of Saruj (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama |
Imad ad-Din Zengi (arabieraz: عماد الدین زنكي; turkieraz: İmadeddin Zengi; 1085 – Damasko, 1146ko irailaren 14a); eskuarki Zengi edo Zangi deitua, turkiar atabega izan zen, 1127-1146 bitartean Mosul, Alepo, Hama eta Edesan agindu zuena. Zengid leinuaren sortzailea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aq Sunqur al-Hajib Alepoko gobernadorearen semea zen. 1094an, Malik Shah I.a sultanak burua ebakiarazi zion Aq Sunqur-i, saldukeria egotzirik; ordudanik, Zengi Kerbogharekin, Mosulgo atabegarekin, hazi zen[1]. 1127an, Mosulgo atabeg izendatu zuten, eta 1128an Alepokoa. 1130 hasieran Hama bereganatu zuen arren, hiru urte geroago Damaskoko emirrak kendu zion[2].
1137ko maiatzean, Homs, damaskoarren eskuetan zegoena, setiatu zuen, baina hiriak eutsi zuen; abuztuan, Hamako Montferrand, gurutzatuen gotorlekua, hartu zuen. 1138an, Joan II.a Komneno bizantziar enperadoreak, frankoekin elkar harturik, Shaizar setiatu zuen; Zengiren armada askoz txikiagoa bazen ere, bizantziarren eta frankoen arteko tirabirez baliatu zen setioa bertan behera utz zezaten. Urte bereko abuztuan, Zomorrod printzesarekin ezkondu eta Homs jaso zuen ezkonsaritzat[2].
1144 amaieran, Edesa eraso eta hartu zuen. Hau izan zen gurutzatuen estatuetako lehenbiziko hiriburua musulmanen eskuetara igaro zena. Ondoren, Edesako Konderria konkistatu zuen Eufrates ibairaino. 1146an, bere erresuma sendotzeko, Qal'at Ja'bar hartzea erabaki zuen; irailaren 14an, hiria setiatua zuela, esklabo franko batek hil zuen[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zangī. in: 2016 Encyclopædia Britannica, Inc. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-06-25).
- ↑ a b c Mikaberidze, Alexander. Conflict and Conquest in the Islamic World: A Historical Encyclopedia, Volume 1. in: 2016 Encyclopædia Britannica, Inc. books.google.es (Noiz kontsultatua: 2016-06-25).