Zenbaki uhindu
Itxura
Zenbaki uhindu bat ABABAB... forma duen edozein zenbaki da, zenbaki-sistema hamartarrean. Normalean, zenbaki uhindu ez-tribialak bilatzen dira, hau da, gutxienez 3 digito eta A ≠ B kondizioak dituztenak. Lehen zenbaki uhinduak hauek dira:
- 101, 121, 131, 141, 151, 161, 171, 181, 191, 202, 212, 232, 242, 252, 262, 272, 282, 292, 303, 313, 323, 343, 353, 363, 373, 383, 393, 404, 414, 424, 434, 454, 464, 474, 484, 494, ...[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zenbaki uhindu kopuru infinitu bat dago.
- Edozein n ≥ 3 kasuarentzat, 9 × 9 = 81 n-digitozko zenbaki uhindu ez tribial daude, lehen digitoak 9 balio izan ditzakeelako (ezin da 0 izan), eta bigarren digitoak ere 9 aukera dituelako lehenengo digitoarekiko desberdina dena.
- Edozein zenbaki uhindu digitu kopuru parearekin eta gutxienez lau digitu dituena zenbaki konposatu bat da, izan ere ABABAB...AB = 10101...01 × AB. Adibidez, 171717 = 10101 × 17.
- Digitu kopuru bakoitia duen edozein zenbaki uhindu zenbaki palindromo bat da.
- n errepikapen dituen edozein zenbaki uhinduk (ABAB...AB) AB errepikapena horrela adieraz daiteke: AB × (102n − 1)/99. Adibidez, 171717 = 17 × (106 − 1)/99.
- n errepikapen dituen edozein zenbaki uhinduk (ABAB...ABA) AB ostean A bat baldin badu, horrela adieraz daiteke: (AB × 102n+1 − BA)/99. Adibidez, 989898989 = (98 × 109 − 89)/99
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «A046075 - OEIS» oeis.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).