Edukira joan

Zala (konderria)

Koordenatuak: 46°40′N 16°50′E / 46.67°N 16.83°E / 46.67; 16.83
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zala (Hungaria)» orritik birbideratua)
Zala
 Hungaria
Administrazioa
Estatua Hungaria
Izen ofizialaZala vármegye
ISO 3166-2HU-ZA
HiriburuaZalaegerszeg
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak46°40′N 16°50′E / 46.67°N 16.83°E / 46.67; 16.83
Azalera3,783,89 km²
MugakideakVas konderria, Veszprém, Somogy eta Mura eskualde estatistikoa
Demografia
Biztanleria260.800 (2022ko urriaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea75,9 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaMendebaldeko Transdanubia
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua eta UTC+01:00
http://www.zala.hu/

Zala (eslovenieraz: Zalska županija edo županija Zala) Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen hego-mendebaldean dago, Hegoaldeko Transdanubia eskualdean, Eslovenia eta Kroaziako mugen ondoan. Horiez gain, Hungariako Veszprém, Vas eta Somogy konderriak ere mugakide ditu. 3.783 km²ko azalera du, eta 2011n 287.043 biztanle zituen[1]. Hiriburua Zalaegerszeg da.

Hiru dira Zalako paisaiaren elementu nagusiak: Transdanubiako mendiguneak mendebaldean; Keszthely mendiak ipar-ekialdean; eta Zala muinoak hegoalde eta ekialdean. Keszthely badia deitutako Balaton aintziraren zati txiki batek konderriaren ipar-ekialdeko izkin bat hartzen du. Ibai nagusiak Mura, Hungariaren hegoaldeko muga egiten duena, Kerka, mendebaldeko muinoen artetik dabilena, eta Zala, Balaton aintzirara isurtzen dena, dira. Landarediari dagokionez, oso pagadi zabalak daude, pinudiak Göcsej muinoetan, eta belardi hezeak eta larreak Zala muinoen arteko haranetan[2].

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko erreformaren ondoan, konderria 6 barrutitan (járás) banaturik dago:

Barrutia Hiriburua Eremua (km²) Biztanleria (2013) Udalerriak (település)
Keszthely Keszthely 535,91 49.969 30
Lenti Lenti 624,13 19.579 18
Letenye Letenye 388,69 16.265 27
Nagykanizsa Nagykanizsa 907,90 78.513 49
Zalaegerszeg Zalaegerszeg 1.044,70 105.485 85
Zalaszentgrót Zalaszentgrót 282,55 15.343 20

Hiri eta herriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zalaegerszeg, hiriburua.

Konderri eskumenak dituzten hiriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri eta herri handiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(2015eko biztanleria[3])

Lurzoruak eta baldintza naturalak egokiak ez izan arren, mende luzetan nekazaritza izan zen ekonomiaren oinarria. Gaur egun, abeltzaintzak eta fruitu hazkuntzak, basogintzarekin batera, pisu handia dute. Industrializazioa XIX. mendearen erdialdera hasi zen, burdinbidearen eraikuntzarekin, eta bulkada handia izan zuen petrolioa aurkitu zelarik. 1960ko hamarkadan beste alor batzuetako industriak kokatu ziren. 1990eko hamarkadan, petrolio gehiena agortu bazen ere, konderriaren balio ekonomikoa handitu zen, mendebaldeko Europatik gertu izateagatik[2].

Zalaegerszegen petrolio findegiak, ehungintza eta industria elektroniko zein kimikoak daude. Nagykanizsa, Lenti eta Gellénházan petrolio eta gas industriak garrantzi handia du; elikagai industriaren gune nagusiak, berriz, Zalaegerszeg (haragia eta esnea) eta Nagykanizsa (garagardoa) dira. Jende gehien biltzen duen turismogunea Balaton da[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman errolda izeneko erreferentziarako
  2. a b c Zala. 2015 Encyclopædia Britannica, Inc, global.britannica (Noiz kontsultatua: 2015-12-08).
  3. a b c Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1.. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu (Noiz kontsultatua: 2015-12-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]