Yakuza (filma)
Yakuza (filma) | |
---|---|
Dave Grusinen filma | |
Egilea(k) | Dave Grusin |
Argitaratze-data | 1975 |
Izenburua | The Yakuza |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, ekintza-filma eta krimenezko filma |
Iraupena | 107 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Malibu eta Japonia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sydney Pollack |
Gidoigilea(k) | Paul Schrader Robert Towne |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Sydney Pollack |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Toei Company (en) |
Edizioa | Don Guidice (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Dave Grusin |
Argazki-zuzendaria | Kôzô Okazaki (en) |
Jantzi-diseinatzailea | Dorothy Jeakins |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Tokio |
Yakuza 1974ko Sydney Pollack estatubatuar zinema zuzendariaren zinema beltzeko filma da. Robert Mitchum, Ken Takakura, Kishi Keiko eta Richard Jordan aktoreek antzeztu zuten.
Izenburuak ongi adierazten duen gisa, Japoniako Yakuzari buruzko filma da, baina Bigarren Mundu Gerra ondorengo Japonia AEBen okupazioa menpe egotean, japoniar usadiozko baloreak eta mendebaldeko baloreen arteko talka eta 1970eko hamarkadaren hasierako Japoniaren arraskata ekonomikoa ere ukitzen ditu. Honako gaiak jorratzen ditu: zordun izatearen kontzeptua eta betebehar morala, familia eta lagunekiko leialtasuna eta norberaren sakrifizioa, bai eta oraindik gaur egun Japonian jazo ohi den ekialdeko eta mendebaldeko kultura edota japoniar kultura klasikoa eta mendebaldeko kultura modernoaren talka edo kontrastea ere.
Nahiz eta filmak hasiera batean komertzialki porrot egin, denbora igaro ahala, kultuzko film bilakatu zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harry Kilmer (Robert Mitchum) Japoniatik at denbora luzez egon ondoren, herrialde hartara itzuli eta George Tanner (Brian Keith) adiskideari bahitu dioten alaba erreskatatzen lagundu dio. Bertan bere emaztea izan zen Eiko-rekin (Keiko Kishiuna) berrelkartu da, emaztearen anaia Ken-ek (Ken Takakura) hala eskatuta han laga behar izan zuen japoniar emakumea. Kenek Kilmer estatubatuarra izan eta bere arrebarekin batera bizi izanagatik gorrotatzen du baina, era berean, Bigarren Mundu Gerra ondorenean Kilmerrek Ken salbatu zuenez, harekiko zorra du. Kilmer Keni zor hura bere adiskidearen alaba topatzen lagunduz kita dezan eskatu dio.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Robert Mitchum - Harry Kilmer
- Ken Takakura - Ken Tanaka
- Brian Keith - George Tanner
- Herb Edelman - Oliver Wheat
- Richard Jordan - Dusty
- Keiko Kishi - Eiko Tanaka
- Eiji Okada - Toshiro Tono
- James Shigeta - Goro
- Kyosuke Mashida - Jiro Kato
- Christina Kokubo - Hanako
- Eiji Go - Spider
- Lee Chirillo - Louise
- M. Hisaka - Novio
- William Ross – Tannerren zaindaria
- Akiyama – Tonoren zaindaria
- Harada – Goroko atezaina
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Yakuza filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1975eko filmak
- Sydney Pollackek zuzendutako filmak
- Paul Schraderrek idatzitako filmak
- Robert Townek idatzitako filmak
- Robert Mitchumek antzeztutako filmak
- Ken Takakurak antzeztutako filmak
- Brian Keithek antzeztutako filmak
- Herb Edelmanek antzeztutako filmak
- Eiji Okadak antzeztutako filmak
- Christina Kokubok antzeztutako filmak
- James Shigetak antzeztutako filmak
- Sydney Pollackek ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Japoniako filmak
- Neo-noir
- Yakuzari buruzko filmak
- Kyoton girotutako filmak
- Tokion girotutako filmak
- Kultuzko filmak
- Ingelesezko filmak
- Japonierazko filmak
- 1974ko filmak