Xabier Aranburu Sagarzazu
Xabier Aranburu Sagarzazu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hondarribia, 1931ko irailaren 4a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2014ko uztailaren 10a (82 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta kazetaria |
Kidetza | Eusko Ikaskuntza Euskalerriaren Adiskideen Elkartea |
Xabier Aranburu Sagarzazu (gaztelaniaz: Javier de Aramburu Sagarzazu; Hondarribia, 1931ko irailaren 4a - ib., 2014ko uztailaren 10a)[1][2] euskal idazle eta kazetari bat izan zen.
Euskal kulturari buruzko hainbat liburu idatzi zituen, tartean "Terranova", "Juan Ignacio de Iztueta", "Personajes Guipuzcoanos", "Sitio de Fuenterrabía" edo "Euskadi", gainera "Euskal-Herria. Realidad y Proyecto" eta "Euskal-Herria" liburu kolektiboan ere parte hartu zuen.
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza eta Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteko kide ere bazen, bai eta Euskal Dantzarien Biltzarreko sustatzailea ere.
Bestalde, Gipuzkoar Kazetarien Elkarteko presidentea ere ian zen, bai eta La Voz de España eta Deia egunkarietako zuzendaritzako kidea ere, gainera Euskal Herria osoan barna kultur hitzaldiak ematen diardun zuen.
Halaber, bere jaioterrian hainbat ekimenetan ohiko partehartzailea zen, tartean Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketako epaimahaikidea hasiera-hasieratik izan zen, hainbat liburuetn argitalpenean jarduteaz gain Euskal Jaien 50. urteurrenan ere buru-belarri aritu zelarik.
Aranburu Hondrribiko historiari buruzko aditu nagusienen artean zegoen, bere jaioterriari buruzko hainbat liburu argitaratu zituelarik, nabarmenena "Hondarribia, paseos por la ciudad" zelarik, honetan Javier Sagarzazu hondarribiar margolariarekin elkarlanean udalerri honetako historia, kultura, ohiturak eta gizarteari buruzko gaiak jorratu zituztelarik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Javier de Aramburu hondarribiar kazetari eta idazlea zendu da. Hondarribia.org
- ↑ Xabier Aranburu kazetari eta euskaltzain urgazlea hil da. Berria.eus