Wilhelmdarrak
Wilhelmdarrak (alemanez: Wilhelminer) IX. mendeko bavariar jatorrizko familia noble bat ziren. Mende erdialdera, William II.a eta Engelschalk I.a anaien zuzenpean, hauek garrantzia lortu zuten. Biek William I.aren (Wilhelm alemanez) semeak ziren, leinuaren sortzailea. Familiak 871ra arte eutsi zion Panoniako Markari. Panoniako Markaren agintaritza gerra baten kausa izan zen 882 eta 884 artean, non Wilhelmdarrak Ariboniden aurka borrokatu zuten (momentuko beste familia garrantzitsu bat). Wilhelmdarrek Arnulfo Karintiakoaren laguntza izan bazuten ere, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren burua, amaieran Aribonidek irabazi zuten, Svatopluk Moraviako dukearen laguntzaz baliatuz. Azken honek hurrengo urtean bere burua errege koroatu zuen, Inperio Santua garaitu ostean. [1]
Wilhelmdarrak Arnulf 887an errege bihurtu ondoren galdutako garrantziaren zati bat berreskuratu zuten. 893an, ordea, Bavariako aristokraziaren gorrotoa sustaturik, hauek Engelschalk II.a erregearen onespenik gabe itsutu zuten. Hurrengo urteetan Wilhelmdar batzuk Moraviara ihes egin zuten, eta beste batzuk gortetik kanporatu zituzten. Gutxira Wilhelmdar leinua desagertzen da guztiz historiatik.[2]
Wilhelmdar leinuaren partaideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]William I.a, Traungauko kondea (ezezaguna - 835 eta gero) Leinuaren sortzailea.
- William II.a, Panoniako Markako ko-margravea (ezezaguna - 871, Moraviarren aurka kanpainian)
- Megingoz I.a, Wormsgauko kondea.
- Engelschalk I.a, Panoniako Markako ko-margravea (ezezaguna - 871, anaiarekin batera kanpainia berean hil zuten)
- Engelschalk II.a Panoniako Markako margravea Aribo Austriakoaren aurka (ezezaguna - 893 eta gero)
- Adalbert
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ MacLean, Simon. (2003-09-25). Kingship and Politics in the Late Ninth Century. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-81945-9. (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).
- ↑ Reuter, Timothy. (2014-06-06). Germany in the Early Middle Ages c. 800-1056. doi: . (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).