Wikipedia:Txokoa/2010eko apirila
Nazioarteko Euskal-Aragoiar Topagunea / Trobada Internacional Euskoaragonesa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Ni Willtron Aragoierazko Wikipediaren Administratzailea naiz. Badira hilabete batzuk Wiki aragoiarran Wikipedia aragoiarra eta euskaldunaren arteko nazioarteko topagune bat burutzea pentsatzen ari garela. Hizkuntza mugakide hauen bi proiektuak harremanean jarri eta euren arteko elkarlana izatea oso interesgarria iruditzen zaigu. Gure hizkuntzen egoera eta gure proiektuak azken finean antzekoak dira, baita gure interes komunak ere: hain mehatxaturik dauden gure hizkuntzen alde borrokatu. Horregatik pertsonalki ezagutu gaitezen beharrezko dela uste dugu, gure arteko elkarlanaz mintzatzeko eta denon artean gure Wikipediak bultzatuz, horrekin batera gure hizkuntzak geure herrialdeetan ezagutarazteko. Honela topagunean izena eman dezazuen Biquipedian orrialdea sortu dugu, denon artean datak eta lekuak pentsa ditzagun. Denok sartu eta iritzia emateko gonbidatuak zaudete (eta nahi izan ezkero aragoiar bertsioarekin koordinatuz hemen ere euskaraz beste orrialde bat gauzatu liteke). Pentsatu dugun balizko leku bat Iruñea izan daitekela, geure artean erdibidean baitago, baina beste lekuren bat nahiago ezkero berdin zaigu. Goraintziak! --Willtron 15:25, 2010ko martxoaren 15a (UTC)
- Interesgarria izan liteke? Zer iruditzen?Josu 21:05, 16 Martxoa 2010 (UTC)
- Kaixo Josu! Beno, geuk aragoiar Wikian topaketak maiz burutzen ditugu, besteak ezagutu eta "aurpegia jartzeko" modu bat baita, gisa honetan harremanak ordenagailuko pantaila hotzaren bidez baino hurbilagoak direlarik. Noski interesgarria dela! Han gure wikipediaren gaurkotasunaz mintzatu daiteke, hobetzeko dauden gauzei buruz hitz egin eta denok gauzak proposatu ditzakegu, azkenean wikitopaketa egun bat Wikipedian 200 e-posta edota 200 mezu bidaltzea baino probetxugarriagoa izan liteke. Zehazki, zer izan dezake interesgarri euskal-aragoiar topaketa batek? Ba soilik elkar ezagutzea, elkarren antzeko ditugun gauzak ikustea, geure wikien funtzionamenduaz solastatzea... guzti horrek hobetzen lagun dezake. Eta bestaldetik elkarlaneko proiektuei buruz jardutea... ez dakit... adibidez aragoiar wikian Euskal Herriari buruzko ataria eta euskal wikian Aragoiri buruzko ataria gauzatzea, bai wiki batekoek zein bestekoek beste wikian beharrezkoak eta faltan dauden artikuluak proposatuko lituzketenak (geuk jada okzitaniarrekin egin genuen, baina eurekin biltzea zailagoa da, zeuokin errazagoa da hurbilago baikaude ;-))... edo geure hizkuntzak eta kulturak sustatzeko ekitaldiak burutzeari buruz mintzatzea, ez dakit, aragoiar nahiz euskal kultura elkarteetan euskara eta aragoiera sustatzeko ekitaldiak... etab... Aragoiar wikipedialariei behinik-behin interesatzen zaigu... izan ere "I. nazioarteko topaketa" burutzea preseski zuekin burutzea hautatu dugu, okzitaniarrekin batera gure ezaugarrietatik hurbilen dagoen wikia baitzarete :-). Gero arte!
- --Willtron 14:34, 2010ko martxoaren 17a (UTC)
Badirudi gaiak ez duela bereziki interesik sortzen, baina polita izan daiteke. Nire ustez data ona izan daiteke apirilaren 24a, larunbata. Eta bai, Iruñean egin daiteke, baina lekua bilatu beharko genuke horretarako. Ni larunbata horretan bada, ondo. -Theklan · · 23:47, 8 Apirila 2010 (UTC)
- Jendea biltzen baldin bagara apirilaren 24an egingo genuke Iruñean. Lekurik bururatzen? -Theklan · · 12:52, 11 Apirila 2010 (UTC)
- Gustura joango nintzateke, baina 24an ezin dut. Hurrengo batean izanen da!- Josu 19:47, 19 Apirila 2010 (UTC)
Edittools
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldaketatxo batzuk egin ditut eta edizio orrialdearen azpian agertzen den ikurren eta abarren kutxatxoa aldatu dut (beste wikipedietan begiratu dut...). Honela kutxatxoa sinpleagoa da eta errazagoa da erabiltzen.--An13sa ✎ 17:59, 21 Apirila 2010 (UTC)
- Ba al dakizu posiblea ote den botoi bat gehitzea honakoa jartzen duena: == Erreferentziak == eta gero (azpian) {{erreferentzia zerrenda}} ? --Unai (esan) 22:21, 22 Apirila 2010 (UTC)
Euskarazko Wikipediaren Azal Nagusiko irudi orokorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arratsaldeon. Beste Wikipedietako artikuluetan euren Azal Nagusien irudiak zintzilik daudela ikusirik (gehinbat hizkuntza nagusien Wikipediak), Euskarazko Wikipediaren Azal Nagusiko irudi orokorra dagokion artikuluan itsasteko helburuz burutu dut. Hau da emaitza:
--Euskalduna esaidak hemen 15:26, 2010ko apirilaren 26a (UTC)
Gogoeta egiteko datu batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gabon guztioi.
Wikipediako estatistikak errepasatuz, datu arras interesgarri batzuk topatu ditut. Zuekin komentatu nahi nituzke, uste baitut lagungarriak izan litezkeela gogoeta bat egiteko, jakiteko non gauden eta nora joan nahi dugun. Beste erreferentzia batzuk ere hartu ditut, konparatzekotan. Zenbait kasutan, gurekin antza handia dutenak (galizierazko, grezierazko eta georgierazko wikipediak) eta beste batzutan gu baino askoz garatuagoak dauden wikipediarenak (gaztelaniazkoa, katalanezkoa edota danierazkoa).
Datu gehienak 2010eko martxoarenak dira, baina zenbait kasutan aurtengo datuak ez daude, eta 2009ko martxoarenak jarri ditut. Horra hor datuak:
Artikuluen kopurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- spanish: 591.773
- catalan: 238.935
- danish: 127.875
- galician: 58.205
- basque: 56.175
- greek: 50.907
- georgian: 38.068
- aragonese: 20.671
"Articles over 0,5 Kb (%-tan)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- spanish: %91 (2009ko martxoan)
- catalan: %81 (2009ko martxoan)
- danish: %75
- galician: %68 (2009ko martxoan)
- basque: %70-%80 artean ibili gara azken hilabeteotan
- greek: %82
- georgian: %65
- aragonese: %83
"Active wikipedians"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira azken hilabetean 5 aldiz gutxienez idatzi duten kolaboratzaileak
- spanish: 4.095 (2009ko martxoan)
- catalan: 416 (2009ko martxoan)
- danish: 319
- galician: 74 (2009ko martxoan)
- basque: 60-80 lagun ibili gara azken hilabeteotan
- greek: 181 (2009ko martxoan)
- georgian: 70
- aragonese: 21
Esan behar da 2010eko martxoan guk inoizko markarik handiena lortu dugula: 160 wikipediazle aktiboak (??)
Very active wikipedians
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira hilabete batean 100 aldiz baino gehiago idatzi dutenak
- spanish: 504 (2009ko martxoan)
- catalan: 87 (2009ko martxoan)
- danish: 44
- galician: 19 (2009ko martxoan)
- basque: 15-20 lagun ibili dira azken hilabeteotan
- greek: 30 (2009ko martxoan)
- georgian: 13
- aragonese: 7
Datu guztiak dira adierazgarriak, baina ene ustez "Active wikipedians" edo wikipediazle aktiboarena izaten da azpimagarriena. Guk 60-80 lagun arteko multzoa dugu (Galiziako edo Georgiako wikipedien antzekoa), baina oso urruti gaude katalanengandik (416). Euskarazko wikipediaren garapena, nire iritziz, kopuru hori handituz lortuko da.
Hori nola lortu beste kupelako sagardoa da... Hurrengoan ideia batzuk azalduko ditut, baina bien bitartean hor daude datuak gogoeta egiteko. -Josu 20:38, 26 Apirila 2010 (UTC)
Aurrikuspena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo, Txokoan behin baino gehiagotan proposatu izan da beste wiki batzuetan bezala IP helbide anonimoentzako 'orrialdea gorde' botoia ezgaitzea, lehenengo 'aurreikuspena erakutsi' botoia sakatu dezaten. Honela, bandalismo gutxiago egoteko aukera dugu. Jarriko dugu aukera hori?--An13sa ✎ 10:14, 10 Apirila 2010 (UTC)
- Ikusi dudanez (zuk ekarritako aukera horrekin) ez da oso zaila. Niregatik jarriko nuke. -Theklan · · 10:28, 10 Apirila 2010 (UTC)
- Niri ere bai ideia ona iruditzen zait. --josugoni (erantzun hemen) 22:01, 10 Apirila 2010 (UTC)
Bai mesedez, eraginkortasun piska bat izan dezakeelako bandalismoa jaisterako orduan Miriku 18:49, 12 Apirila 2010 (UTC)
Beste wikipedietako administratzaileei laguntza eskatzerik badago? Miriku 17:15, 21 Apirila 2010 (UTC)
Ikasleen proiektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eztabaida bat abiarazi nahi nuke, wikipedia ikasleen proiektuak garatzeko plataforma gisa erabili behar den erabakitzeko. Ezagutza kooperatiboa eta denak balio du gauza ezberdinak dira nire iritziz.--Joxemai; (erantzunak) 17:14, 21 Apirila 2010 (UTC)
Gaineratuz proiektu horiek antolatzen dituzten irakasleak arduragabekeriaz jokatzen ari direla kasu batzuetan (ez beti).--Joxemai; (erantzunak) 17:17, 21 Apirila 2010 (UTC)
- Beno, ados nagoen arren, erabakitzekoa ez dut uste "proiektuak garatzeko plataforma gisa erabili" daitekeen, baizik eta hori egin nahi badute, gutxienez bete beharreko baldintzak zeintzuk izan behar diren erabakitzea. Niri oinarrizko batzuk otu zaizkit:
- wikipediako administratzaileei edo txokoaren bitartez egingo den proiektuaz abisatzea (bereziki, zenbat izango diren eta zer egingo duten)
- erabiltzaile orrietan irakasle edo antolatzailearen helbide edo erabiltzaile izen bat agertzea
- txantiloi moduko bat prestatu (kategoria berezi batekin) artikulu guztiak "jarraitu" ahal izateko
- antolatzailea edo irakasleak wikiformatuaren oinarriak azalduko dituela konprometitzea, baita zirriborro eta definizio arteko ezberdintasuna
- Beti behar da laguntza, baina azkenean askotan bandalismoa dirudi Miriku 17:23, 21 Apirila 2010 (UTC)
- Ados nago eta horrelako zerbait pentsatu dut, baina proiektuaz abisatu behar dela jakinaraztea ez da hain erraza. Horretarako, azalean bertan lotura bat jarri beharko litzateke irakasleentzako ohar gisa eta hala ere ez da ziurtatzen proiektua abisatu egingo dela. Baina hori lortuko bagenu, beste guztia aise egingo genuke (txantiloi, ...). Konpromezuarena gauzatzea zailagoa iruditzen zait. Garbi dagoena da ezin dugula derrigortu ere egin proiektuaren berri ematera, baina bai eska daitekeela kalitate minimo bat. Labur, azaleko loturarena, irakasleentzako oharra modura, ezinbestekoa iruditzen zait (eta ondoren txantiloia). Eta abisatzen ez bada, zorrotz jokatzea eztabaidatua, wikitu, ezabatzeko proposatu eta horrelakoekin eta noski oso gaizki badago zuzenean ezabatzeko berehalako eskumena izatea (administratzaileok badaukagu, baina askotan diplomaziaz, luzeegi eztabaidatu ere egiten dugu eta kasu hauetan arinago jokatu behar dugula iruditzen zait).---Joxemai; (erantzunak) 05:56, 22 Apirila 2010 (UTC)
Arazoa handitu egingo zaigu, gainera, "Eskola 2.0" delako ekimen instituzionalarekin. Ikasle guztiek edukiko dute ordenagailu bat, eta errazena irakaslearentzat ikasle guztiak Wikipedian saltseatzen jartzea da, inolako filosofiarik eta erabiltzeko argibiderik eman gabe. Lotsagarria da, eta erabat ados nago zuokin. Nire ustez, artikuluen luzeran dago gakoetako bat. Hau ez da Wikiztegia, eta horrelako ikasle askok definizio labur bat idazten dute, eta ondoren, ospa. Horiek zuzen-zuzenean ezabatu daitezke, Joxemaik esan bezala, batez ere akats ortografikoak dituztenean (eta hala izan ohi da). Mirikuk ematen dituen lau betebeharrak ez daude gaizki; garrantzitsuenak, nire ustez, 2.a eta 4.a dira: irakasleek erabiltzaile-kontu bat sortu beharko lukete, eta Wikipedia zer den eta nola erabiltzen den irakatsi. Bestela, gu geu prest egon beharko ginateke klase teoriko batzuk eskoletan emateko...--Unai (esan) 07:58, 22 Apirila 2010 (UTC)
- Guztiz ados Unaigaz. Bandalismoa biderkatu egingo zaigu, ikasleak "saltseatzen" dauden bitartean, informazio bilketa egiten ari direlakoan. Oso arazo zaila da eta ez dut uste oharrak nahikoak direnik. Dena den, jendea enteratzeko, hobe litzateke adostasunera helduz gero, kanpora begira publikatzea (zabaldu, sustatu...) --Janfri; bai esan? 08:26, 22 Apirila 2010 (UTC)
- Ideia ona, Janfri. Zer egiten dugu, idazki bat, edo, besterik gabe, eztabaida hau zabaldu-sustatu-zuzeutu? Agian idazkiarena txukunagoa izan daiteke...--Unai (esan) 08:47, 22 Apirila 2010 (UTC)
- Idazkiarena ideia ona da, baina agian ez nahikoa. Ohar bat edo jar daiteke goian, edo nonbaiten "irakasleentzat laguntza". -Theklan · · 09:38, 22 Apirila 2010 (UTC)
- Ideia ona, Janfri. Zer egiten dugu, idazki bat, edo, besterik gabe, eztabaida hau zabaldu-sustatu-zuzeutu? Agian idazkiarena txukunagoa izan daiteke...--Unai (esan) 08:47, 22 Apirila 2010 (UTC)
- Ados guztiarekin (txantiloia, oharra, idazkia). Finean, Wikipedia irakaskuntzan erabiltzen hastea ona izan daiteke eta horretarako bitartekoak ere sortu beharko ditugu. Aurrera begira, bandalismoa izugarri handitzen bada, pentsatu beharko genuke zer egin horrekin (editatzeko logeatzera behartu, etab.). --Orereta (erantzunak) 11:17, 22 Apirila 2010 (UTC)
Uhm...Theklan-ekin eta beste guztiekin ados: ohar (eta laguntza edo tutorial) batzuk jarri behar dira irakasle-ikasleentzako, nik are gehiago, oinarrizko arau batzuk jarriko nizkieke; eta era berean, baina ZuZeu, Sustatu, etab.-erako idazki bat prestatu.
Bi ideiak guztiz beharrezkoak dira eta aurreko batean aipatutako bat aplikatzea garrantzizkoa da: anonimoentzako derrigorrezko aurreikuspena.
Oinarrizko arauei beste bat gehitu nieke:
- wikipediako administratzaileei edo txokoaren bitartez egingo den proiektuaz abisatzea (bereziki, zenbat izango diren eta zer egingo duten)
- erabiltzaile orrietan irakasle edo antolatzailearen helbide edo erabiltzaile izen bat agertzea
- txantiloi moduko bat prestatu (kategoria berezi batekin) artikulu guztiak "jarraitu" ahal izateko
- antolatzailea edo irakasleak wikiformatuaren oinarriak azalduko dituela konprometitzea, baita zirriborro eta definizio arteko ezberdintasuna
- ikasleek bandalismorik egingo ez dutela zaindu beharko du antolatzaileak
Nik medikuntzako fakultatean eskatu didan jendeari azaldu diot wikipedia nondik nora dihoan, bereziki Ugarteburu txapelketagatik. Aholkatu eta lagundu dezakegu, baina abisatzen edo eskatzen baldin badute, bestela ez dago zer egin. Miriku 13:25, 22 Apirila 2010 (UTC)
- Ematen du badela adostasuna. Ekimenaren berri ematea (hobe txokoan) eta gero, lankideen jarraipenei kasu egitea. Saiatuko naiz zerbait zirriborratzen eta horren gainean hasiko gara lanean. --21:23, 22 Apirila 2010 (UTC)
- Hasi dut zirriborroa: Lankide:Janfri/Ikasleak_idazkia --Janfri; bai esan? 21:36, 22 Apirila 2010 (UTC)
Azal berrian asteko irudiak beste letra-tipo bat erabiltzen du
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikusi dut azal berriak beste letra-tipo bat erabiltzen duela. "Asteko irudia" atalaren letra-tipoa ez dator bat horrekin. Alda al dezake norbaitek?--Assar; (erantzun hemen) 16:50, 20 Apirila 2010 (UTC)
Auzo infotaula
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konpondu dut auzo infotaulan sorturiko arazoa. Orain herria erabili daiteke edo udalerria, biak ala biak. Baina jakin nahiko nuke zergatik egin den aldaketa hori. Hau da, Algorta Getxo udalerriko auzoa da... Getxo ez da herri bat, udalerri baizik. Eta aldaketa egin da nik dakidala inon galdetu gabe. Zein da arrazoia? -Theklan · · 11:54, 12 Apirila 2010 (UTC)
- Imajinatzen dut izango dela, hainbat herriz osaturiko udalerrietan dauden auzoetarako. Esate baterako Apaioa moduko auzoetarako, Azpilkuetako auzoa da, baina udalerria Baztan da. Era honetan, Arizkungo eta Azpilkuetako auzoak zeintzuk diren desberdindu ditzakegu, nahiz eta denak udalerri berekoak (Baztan), izan.
- Bai, ondo dago hori txertatzea, baina kuriosoa egiten zait horrela bat-batean, sortu ahal dituen arazoak kontuan hartu gabe aldaketa egitea. Adibidez orain Apaioa auzoan kokapenmapaEH jarri beharrean kokapenmapa jarriko bagenu ez luke Baztango mapa jarriko, baizik eta Azpilkuetakoa. Ez dakit ulertzen den ezberdintasuna. Ziur hau konpondu daitekeela, baina orduan ezin dugu jarri kasu guztietarako herria kontzeptua, baizik eta gutxi batzuetarako. -Theklan · · 12:08, 12 Apirila 2010 (UTC)
- Atzo (edo herenegun ez naiz gogoratzen) aldaketa ikusi nuen eta bot-arekin herria-k udalerria bihurtu nituen, baina badirudi denetan ez zela aldatu. Dena den, nik uste dut infotaula motako txantiloi garrantzitsu batzuk babestu egin beharko genitu, era honetako bat-bateko aldaketa garrantzitsuak ez gertatzeko.--An13sa ✎ 13:28, 12 Apirila 2010 (UTC)
- Mea culpa, Erratzu eta Arizkun herrietako auzoen infotaula hobetzearren auzoen infotaula eraldatu nuen, horregatik sortu zen kaka-nahaste hori. Barkatu eta hurrengoan aurrez galdetuko dut.
- -Euskalduna 22:15, 2010eko Apirilaren 13a (UTC)
- Mea culpa, Erratzu eta Arizkun herrietako auzoen infotaula hobetzearren auzoen infotaula eraldatu nuen, horregatik sortu zen kaka-nahaste hori. Barkatu eta hurrengoan aurrez galdetuko dut.
- Beno, orain dagoen bezala ondo dago. Herria jartzen bada herria agertuko da, udalerria jartzen bada udalerria eta biak jarrita ba biak. Eta kokapenmapan udalerria jarriko du herriaren aurretik, baina bietako edozein jarrita mapa agertuko da. -Theklan · · 20:44, 13 Apirila 2010 (UTC)
Software infotaula laguntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arazo bat daukat infotaula honekin, edo agian ez dago eginda. Falta zait edo ez dakit nola jarri azken bertsioa edo egungo bertsioa. Norbait lagundu ahal dit?? Hemen uzten dizuet artikulu bat non jarri nahi dut hori.[[1]]