Edukira joan

Vixegrad

Koordenatuak: 43°46′57″N 19°17′33″E / 43.7825°N 19.2925°E / 43.7825; 19.2925
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vixegrad
Višegrad
Вишеград / Višegrad
Višegrad
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Bosnia-Herzegovina
Bosnia-Herzegovinaren banaketa administratiboaBosniako Serbiar Errepublika
Municipality of the Republika SrpskaVišegrad Municipality
Izen ofizialaVišegrad
Вишеград / Višegrad
Višegrad
Jatorrizko izenaVišegrad
Вишеград / Višegrad
Višegrad
Posta kodea73240
Geografia
Koordenatuak43°46′57″N 19°17′33″E / 43.7825°N 19.2925°E / 43.7825; 19.2925
Map
Azalera1,91 km²
Altuera389 m
Demografia
Biztanleria5.869 (2013)
Dentsitatea3.073 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1407 (egutegi gregorianoa)
Ordu eremuaUTC+01:00
visegradturizam.com

Vixegrad (Alfabeto zirilikoz: Вишеград) Bosnia-Herzegovinako ekialdeko hiri eta udalerria da, Drina ibaiak zeharkatzen duena. Administratiboki Bosniako Serbiar Errepublikaren barnean dago. Hiri estrategikoa da, Bosniako Goražde eta Novo Goražde Serbiako Užicerekin lotzen dituen errepidea hemendik igarotzen delako. 1991ko erroldaren arabera hiriak 11.828 biztanle zituen eta udalerriak 21.199[1]

Vixegrad oso ezaguna da bere zubiarengatik, Ivo Andritx Literaturako Nobel Saridunak Zubi bat Drinaren gainean eleberrian agertu zuena. Vixegradetik hurbil dagoen Sokolovići herrixkan jaio zen Mehmed Paxa Sokolovitx, Otomandar Inperioko hiru sultanekin Bisir Handia izan zena, eraikuntza honen sustatzailea izan zen. 2007tik Mehmed Paxa Sokolovitx zubia UNESCOren Gizateriaren Ondarea da[2].

Vixegrad Bosniako Serbiar Errepublikako ekialdean dago, Drina ibaiaren bazterrean, Serbiako mugatik 16 kmra. Udalerriak 448 km²-ko azalera du eta batez besteko garaiera 324 metrokoa da. Klima kontinentala du, lau urtarorekin. Uda luze eta beroak izaten dira (tenperatura altuenak 40 °C-tik gorakoak) eta negu hotzak (tenperatura apalenak -15 °C-tik beherakoak)[3].

1991ko erroldaren arabera hiriak 11.828 biztanle zituen[1]:

Biztanleak %
Musulmanak 7.413 62,7
Serbiarrak 3.512 29,7
Jugoslaviarrak 300 2,5
Kroaziarrak 28 0,2
Beste 575 4,9

Errolda beraren arabera udalerriak 21.199 biztanle zituen 1991n[1]:

Biztanleak %
Musulmanak 13.471 63,5
Serbiarrak 6.743 31,8
Jugoslaviarrak 319 1,5
Kroaziarrak 32 0,1
Beste 634 3,0

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]