Vaal (ibaia)
Vaal Vaal | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.120 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 29°04′15″S 23°38′10″E / 29.0708°S 23.6361°E |
Estatu burujabe | Hegoafrika |
Hegoafrikako probintzia | Estatu Askea |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 196.438 km² |
Arro hidrografikoa | Orange River basin (en) |
Ur-emaria | 124,59 m³/s |
Lakuak | Bloemhof Reservoir (en) eta Vaal Dam Reservoir (en) |
Bokalea () | Orange |
Vaal Hegoafrikako ibaia da, Orangeren ibaiadar nagusia. 1.120 kilometroko luzera du.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vaal izena afrikaansetik dator eta "zurbila" esan nahi du: ibai horren uren kolore grisaxkari erreferentzia egiten dio, nagusiki goraldi-garaian nabaritzen baita, une horretan sedimentu ugari daramalako.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Drakensberg mendietan iturburua du, Johannesburgotik ekialdera, eta Transvaal eta Estatu Askea probintzien arteko muga egiten du, Kimberleytik hego-mendebaldera Orange ibaiarekin batu aurretik. 1.120 kilometro luze da. Klip, Wilge, Vals, Vet eta Riet haren adar nagusiak dira. Urtegi handi bat dago haren ibilguan.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Witwatersrandeko industriaren beharrak eta Estatu Askearen gehienak asetzeko adina ur hornitzen du. Vaal-Hartz planaren osagaitzat, ureztatzeko ura lortzeko iturri nagusietako bat da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.