Edukira joan

Usapal turkiar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Usapal turkiar
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaColumbiformes
FamiliaColumbidae
GeneroaStreptopelia
Espeziea Streptopelia decaocto
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa9,2 g
193 g
Zabalera30 cm
Eguneko zikloaeguneko
Arrautza

Usapal turkiarra (Streptopelia decaocto) columbidae familiako hegaztia da[1].

Eurasia osoan eta iparraldeko Afrikan bizi den hegazti honek azken mendeetan eskualde asko kolonizatu ditu.

Usapal turkiarra ornitologoen arreta erakartzen ari da, bizi duen hedapen ikusgarriagatik. Bere jatorriko eremutik, Ekialde Hurbiletik eta Hego Asiatik, Europa inbaditu du eta dagoeneko gure eremura iritsi da.

Erraz identifikatzen den espeziea da. 28 cm-ko tamaina du, usapal arruntaren antzeko tamainaz eta itxuraz, baina oso desberdina kolorez. Goiko eta beheko aldeak krema kolorekoak dira, beheko aldea apur bat arrosa eta tonu homogeneo horren barruan nabarmentzen diren gauza bakarrak lepoaren atze aldean duen erdi-lepoko beltza eta begi gorriak dira. Usapal arruntak eta espezie oso antzekoa den etxeko usapalak, ez bezala, primarioak beltzaxkak dira deskribatzen dugun espeziean. Isatsa, behetik ikusita oso ezaugarri bereizgarria da, batez ere hegaldian, oinarri beltza duelako eta gainerakoa zuria, kontraste bizian.

Biologia eta ohiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familiako gainerako espezieekin gertatzen den bezala, bi sexuak berdinak dira eta ez dituzte lumajeak aldatzen negutik ugalketa garaira igarotzean. Haien oinarrizko dieta haziek eta fruituek osatzen dute.

Ugalketa-zikloa martxotik irailera irauten du, oso gutxitan hasten da neguko hilabeteetan. Epe luze horretan hiru errunaldi edo gehiago egin ditzake. Normalean zuhaitzetan egiten du habia, nahiz eta ez den arraroa eraikinen erlaitzetan egitea ere. Habia usapal arruntaren oso antzekoa da, oso sinplea, zurtoin eta sustraiez egina. Errunaldia bi arrautza zurik osatzen dute, bi gurasoek inkubatzen dituztenak, lehenengo arrautza erruten denetik 14 eta 16 egun bitarteko epean. Denbora hori igaro ondoren, nidikolak, lumatxa horixka eta moko arrosa duten txitak jaiotzen dira. 18 eta 21 egun bitartean egoten dira habian, bi helduek zainduta. Behin habiatik atera ondoren arrak zaintzen ditu kumeak, emeak, berriz, errunaldi berri bat hasten du.[2]

Banaketa, habitata eta egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran adierazi dugu bere jatorri asiarra. Turkiatik sartu zen Europan, Bosforotik, Erdialdeko Europa inbaditu zuen eta mendebalderantz hedatzen jarraitu zuen. Dagoeneko Islandiara eta, Frantziatik barrena, Iberiar penintsularen iparraldera iritsi da.

Euskal Herrira 60ko hamarkadaren lehen aldi aldera iritsiko zen, Irunen finkatuz, non kolonia txiki batek hazten jarraitzen duen. Areeta-Algorta eremuan beste kolonia bat dago eta beharbada beste puntu batzuetan ere finkatu da jada.

Normalean, parkeak lorategiak edo hiri-bide edo laborantza soroen arteko zuhaiztiak kolonizatzen ditu. Hemen, momentuz, hiri inguruetara mugatuta dagoela dirudi.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gibbs, David; Eustace Barnes; John Cox. Pigeons and Doves: A Guide to the Pigeons and Doves of the World. Pica Press, 624 or. ISBN 1873403607..
  2. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 192 or. ISBN 84-7542-639-5..


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.