Edukira joan

Urdaburu

Koordenatuak: 43°14′17″N 1°53′58″W / 43.2381°N 1.8994°W / 43.2381; -1.8994
Wikipedia, Entziklopedia askea
Urdaburu/Urdao
Datu orokorrak
Garaiera598 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°14′17″N 1°53′58″W / 43.2381°N 1.8994°W / 43.2381; -1.8994
MendikateaUrdaburu-Aldura-Igoringo mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaListorretatik

Urdaburu edo Urdao Gipuzkoako ipar-ekialdeko mendi bat da, Oiartzualdean dagoena, Errenteriako udalerriko lurrez inguratua; hala ere, administratiboki Donostiaren 2,2 km2-ko barrendegi batean dago.

Urdaburu "Zilegiak" ("Montes francos del Urumea" gaztelaniaz) izeneko mendien barruan zegoen, Urumeako ibarraren erdian eta auzo-mendiak edo komunalak ziren. Izan ere, Erdi Arotik eskualdeko herrienak ziren, Donostia, Hernani eta Urnietarenak. XVII. mendean banatu eta Urdaburu Donostiarako geratu zen. Azkenik, lur horiek bi eremutan banatu ziren: Altzabaso, alde batetik, eta Donostibaso, bestetik. Gaur egun, Añarbeko urtegia mendiaren magalean dago.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa