Suge gorbataduna (Natrix natrix), uretako sugea bezala ere ezaguna, suge ez pozoitsu bat da. [1]
Nolakoak dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suge gorbatadunek luzera ezberdina dute sexuaren arabera. Ar helduek metro bateko luzera izatera irits daitezke, emeek berriz, bi metroko luzera lor dezakete.[2]
Suge honen gorputza lodia da, isatsa oso zorrotza dauka eta buruaren alboetan begiak ditu. Kolorea askotarikoa izan daiteke: berde iluna, urdina, grisa, beltza… Behealdeko kolorea argiagoa izaten da eta alboetan orban beltzak izan ditzake. Suge batzuek, orban beltzaren atzealdean, lepoko hori edo laranja izaten dute.
Non aurkitu ditzakegu?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suge gorbataduna Europako edozein lekutan aurki dezakegu, iparraldeko herrialdeetan izan ezik. Beste kontinente batzuetan ere aurki dezakegu, Afrikako ipar-mendebaldean eta Asiako mendebaldean, adibidez.
Iberiar penintsulan berriz, ohikoena da ipar-erdialdean aurkitzea, ibaien alboetan, putzu eta laku txikietan, leku lehor eta harritsuetan, kostaldeko dunetan eta basoetan.
Nola ugaltzen dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere izena, lepoko horixka edo laranja orban beltz baten atzean izateagatik dator, hala ere, nagusiagoak izaten direnean, lepoko hori desagertzen joaten da.
Suge hauek, neguan hibernatu egiten dute eta hortik irten eta gutxira, udaberrian, ugaltzen hasten dira. Udan, arrautzak jartzen dituzte, 8 eta 40 bitarte. Arrautzak, beroa eta hezetasuna behar dute eta 2 hilabete igaro eta gero, irailean, sugeak jaiotzen dira.
Zer jaten dute?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suge gorbatadunak, gehienbat anfibioak jaten ditu, hala nola, igelak eta arrabioak. Hala ere, ugaztun txikiak, arrainak eta txoritxoak ere ehiza ditzake.
Suge gorbatadunak desberdintzeko
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1-2 metroko luzera dute.
- Normalean, ur gezetan, hau da, ibai edo erreketan aurki ditzakegu.
- Lepoko hori edo laranja izaten dute.
- Ez dira pozoitsuak.
- Begi gorriak dituzte.
Suge hauetako bederatzi azpiespezieetatik bi, desagertzeko zorian daude. Hau gizakiaren eraginarengatik, uraren kontaminazioarekin batera ematen da
Bizirauteko mehatxua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suge mota honen populazioa oso txikia ez izan arren, leku zehatz batzuetan oso mehatxatuta daude. Arazo larriena, habitaten suntsitzea da, zehazki, mendiguneko ur-inguruneen aldaketa. Beste aldetik, gure gizartean gainerako sugeek bezala, ospe txarra dute eta askok hil egiten dituzte. Honez gain, kotxearekin ere nahi gabe harrapatzen dira.
Zer egin dezakegu?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mendigune aldeko ibai eta errekak zaindu, kutsadura ekiditeko.
- Uretako sugeek gure ekosisteman duten garrantziari buruz kontzientziatu.
- Nekazal guneetan erabiltzen diren pestizida kantitateak kontrolatu.
- Beldurrarengatik sugeak hil beharrean, lekutik alde egin eta lasai utzi.
Arriskutsuak dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi metroko luzera izan dezakeen arren, suge gorbataduna ez da arriskutsua gizakiarentzat, pozoia sortzeko gai ez delako. Beste defentsa-metodo batzuk ditu. Honekin batera, ohikoena uzkitik usain nazkagarria botatzea da edo hilik dagoela antzeztea. Hala ere, inguratuta dagoenean erasotzeko itxura egiten du baina ez da kosk egitera heltzen.
Gehiago jakiteko:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- https://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/suge-gorbataduna-antzezlari-aparta/
- http://naturzalia.blogspot.com/2015/12/suge-gorbataduna-natrix-natrix.html
- Suge gorbatadunari buruzko artikulua (Gaztelania) https://digital.csic.es/handle/10261/109373
- Suge gorbatadunari buruzko informazio orokorra (Gaztelania) https://www.inaturalist.org/guide_taxa/386067
- Suge gorbatadunari buruzko informazio orokorra (Gaztelania) https://www.faunaiberica.org/culebra-collar
- ↑ Suge gorbatadun. 2020-08-27 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Natrix natrix. 2021-01-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).