Tuterako elizbarrutia
Tuterako elizbarrutia Dioecesis Tudelensis | |
---|---|
Tuterako katedrala | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Elizako probintzia | Burgos |
Apezpiku hiria | Tutera |
Informazioa | |
Sorrera | 1783ko martxoak 27 |
Desegitea | 1955eko irailak 2 |
Katedrala | Tuterako Santa Maria katedrala |
Tuterako elizbarrutia (latinez eta ofizialki: Dioecesis Tudelensis) antzinako Eliza Katoliko Erromatarraren Euskal Herriko elizbarrutietako bat izan zen, egun Iruñeko eta Tuterako artxidiozesiaren barruan dagoena. XII. eta XIII. mendeetan eraikitako Tuterako Santa Maria katedrala zuen egoitza.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pio VI.ak aita santuak sortu zuen Tuterako elizbarrutia, 1783an, hasieran Burgosko artxidiozesiaren menpean zegoena. Elizbarruti berriak ez zuen luzaro iraun, 1858tik aurrera Tarazonako apezpikuek bere gain hartu baitzuten administratzaile apostoliko gisa. 1955eko irailaren 2tik aurrera Iruñeko artxidiozesiak batera bildu zuen Tuterako elizbarrutia[1].
Apezpikuen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen apezpikuen zerrenda[2]:
- Francisco Ramon Larunbe (1784ko ekainaren 25a - 1796ko irailaren 1a)
- Simón Casaviella López (1797ko uztailaren 24a - 1816ko martxoaren 30a)
- Juan Raimundo Santos Larunbe Larraiotz (1817ko apirilaren 14a - 1818ko urriaren 3a)
- Ramón María Azpeitia Sáenz de Santamaría (1819ko martxoaren 1a - 1844ko urtarrilaren 31a)
1858 eta 1955 artean, Tarazonako apezpikuak izan ziren elizbarrutiaren administratzaile apostolikoak eta hortik aurrera Iruñeko artzapezpikuak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Historia de la Diocesis de Pamplona y Tudela, palaciodecanaldetudela.com
- ↑ www.catholic-hierarchy.org
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tuterako elizbarrutia |