Tuar Mhic Éadaigh
Tuar Mhic Éadaigh Tourmakeady Tuar Mhic Éadaigh | |
---|---|
giza kokalekua | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria | Irlanda Connacht Galwayko konderria |
Izen ofiziala | Tuar Mhic Éadaigh |
Jatorrizko izena | Tuar Mhic Éadaigh |
Posta kodea | G |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°39′00″N 9°22′00″W / 53.65°N 9.3667°W |
Azalera | 172,26 km² |
Altuera | 58 |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
http://www.tourmakeady.com/ |
Tuar Mhic Éadaigh irlanderaz eta ofizialki eta Tourmakeady irlanderaz Irlandako Errepublikako mendebaldean dagoen Mayoko konderrian kokatzen den udalerria da. 1.500 biztanle inguruko populazioa du. Lough Mask lakuaren ertzean dago. Izatez Tourmakeady Galwayko konderrian zegoen baina 1898tik aurrera Mayoko konderriaren administranazioaren pean jarri zen. Tourmakeady udalerria Gaeltacht eremuan (irlandera hiztunen eremua) koktzen da.
1921ko maiatzaren 3an Irlandako Independentzia Gerran Mayoko hegoaldeko 30 gizonez eta Mayoko ekialdeko gizon kopuru txiki batez osaturiko IRAren talde mugikorrak Tourmakeady udalerrian britainiarren aurkako segada bat burutu zuen.
The Sting edo Jaws bezalako filmetan parte hartu zuen Robert Shaw aktore ingeles ezagunak bere bizitzako azken 7 urteetan Tourmakeady udalerriko Drimbawn House etxean bizi izan zen[1], 1978an bertan hil zelarik.
1840. hamarkadaren erdialdera Tourmakeady udalerriak Gosete Handia zeritzonak bertako hainbat herritarrei emigratzera behartuarazi zien. Urtero udalerri honetako emigratzaileen ondorengo asko Tourmakeadyra euren sustraien bila etorri ohi dira. Eskualde honetako datu eta erregistro genealogiko guztiak Ballinrobe udalerritik hurbil dagoen Hegoaldeko Mayoko Familia Bilaketaren Zentruan konputerizatu eta ordenagailuetan bildu dira, honela arbasoen bilaketa errazteko asmoz.