Edukira joan

Transaktinido

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elementu transaktinidoen kokapena taula periodikoan.

Kimikan, elementu transaktinidoak edo elementu superpisutsuak elementu kimiko jakin batzuk dira, zeintzuen zenbaki atomikoa aktinido pisutsuenarena (lawrentzioa, Z = 103) baino altuagoa den. Elementu hauek aldi berean transuranikoak dira, hau da, uranioaren zenbaki atomikoa (Z = 92) baino altuagoa dute.[1]

Glenn T. Seaborgek proposatu zuen lehen aldiz aktinido kontzeptu eta hari esker dago gaur egun onartua kimikarien artean. Horretaz gain, transaktinido seriea ere proposatu zuen, zeina 104 eta 121 zenbaki atomikoen arteko elementuek osatu beharko luketen haren arabera. Gainera, superaktinidoen seriea ere proposatu zuen, zeina 122. elementutik hasi eta 153. elementura bitartekoek osatu beharko luketen (nahiz eta azken lanek adierazi duten multzo horri amaiera 157. elementuak eman beharko liokeela). Beste hainbat lanen artean, serie horiek proposatu zituenez gaur egun seaborgio elementu transaktinidoak izena Seaborg kimikariari zor dio.[2]

Gaur arte, elementu superpisutsuak soilik laborategietan sintetizatuz lortu dira. Izan ere, elementu superpisutsuak erradioaktiboak dira. Elementu mota horietako bakar bat ere ez da lortu maila makroskopikoan sintetizatzea. Elementu superpisutsuek haren aurkikuntzari loturik egon diren fisikari eta kimikarien edo haren aurkikuntza lekuaren izena jasotzen dute. IUPACen arabera, elementu kimiko bat existitzen da baldin eta 10-14 segundoko tartean egonkor iraunarazi bada, izan ere, denbora hori behar du atomoaren nukleoak bere inguruan elektroi hodeia eratzeko.

Elementu transaktinidoak multzo bereizi gisa sailkatzea erabilgarria da ondorengo ezaugarriak partekatzen dituztelako:

  • Elementu transaktinido guztiek 6d azpigeruzan elektroiak dituzte, egoera neutroan daudenean. Hori dela eta, taula periodikoan d blokean kokatzen dira.
  • Dubnioak izan ezik, transaktinido guztien isotopoek erdibizitza oso baxua dute, segundoetan edo unitate txikiagoetan neurtzen direnak.[3][4]
  • Lehenengo sei elementu transaktinidoen izenek eztabaidak piztu zituzten komunitate zientifikoan, eta horregatik batzuetan haien hiru letrako izen sistemikoak erabiltzen jarraitu zen haien aurkikuntza gauzatu eta zenbait urte beranduago arte.
  • Transaktinido guztiak erradioaktiboak dira eta soilik laborategietako baldintzei esker sintetizatu dira. Gaur gaurkoz, ez da lortu euren lagin makroskopikorik.
  • Haien izenek haien aurkikuntza parte hartu edo lagundu zuten kimikari eta fisikarien izenetan dute jatorria, edo haien aurkikuntza burutu zen tokiaren izenean.

Transaktinidoen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. RECOMMENDATIONS FOR THE NAMINGOF ELEMENTS OF ATOMIC NUMBERSGREATER THAN 100. IUPAC.
  2. «Names and symbols of transfermium elements (IUPAC Recommendations 1997)» Pure and Applied Chemistry 69 (12): 2471–2474. 1997-01-01  doi:10.1351/pac199769122471. ISSN 1365-3075. (Noiz kontsultatua: 2020-10-24).
  3. (Ingelesez) Chowdhury, P. Roy; Samanta, C.; Basu, D. N.. (2006-01-26). «α decay half-lives of new superheavy elements» Physical Review C 73 (1): 014612.  doi:10.1103/PhysRevC.73.014612. ISSN 0556-2813. (Noiz kontsultatua: 2020-10-24).
  4. (Ingelesez) Samanta, C.; Chowdhury, P. Roy; Basu, D.N.. (2007-06). «Predictions of alpha decay half lives of heavy and superheavy elements» Nuclear Physics A 789 (1-4): 142–154.  doi:10.1016/j.nuclphysa.2007.04.001. (Noiz kontsultatua: 2020-10-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]