Tomar
Tomar Tomar Thomar | |||
---|---|---|---|
Portugalgo hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Portugal | ||
Probintzia | Ribatejo | ||
Jatorrizko izena | Tomar | ||
Posta kodea | 2300-xxx | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 39°36′N 8°25′W / 39.6°N 8.42°W | ||
Azalera | 350,47 km² | ||
Altuera | 342 m | ||
Mugakideak | Abrantes (en) , Vila Nova da Barquinha (en) , Torres Novas, Ourém, Ferreira do Zêzere (en) eta Vila de Rei (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 40.677 (2011) −2.330 () | ||
Dentsitatea | 122,71 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1162 | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Hiri senidetuak | Vincennes | ||
cm-tomar.pt |
Tomar (antzina Thomar), Portugaleko hiri bat da, Santarem barrutian, Erdialdeko eskualdean eta Médio Tejo azpieskualdean kokatua dagoena. Ribatejo probintzia zaharrean dago. 2011eko erroldaren arabera 40.677 biztanle ditu. Kristoren Ordenaren komentua 1983an Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tomar concelhoko biztanleria (1801 – 2004) | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1801 | 1849 | 1900 | 1930 | 1960 | 1981 | 1991 | 2001 | 2004 |
16536 | 16786 | 31360 | 39179 | 44161 | 45672 | 43139 | 43007 | 42983 |
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]16 fregesiatan banatua dago. Udalerri mugakideak, Ferreira do Zêzere iparraldean, Abrantes ekialdean, Vila Nova da Barquinha hegoaldean, Torres Novas mendebaldean eta Ourém iparmendebaldean ditu.
Hiria, Nabão ibaiak zeharkatzen du. Ibai hau, Zêzere ibaiaren ibaiadarra da, eta, Zêzere, aldi berean, Tajorena. Portugaleko tokirik emankorrenetako batean dago.
Fregesiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri hau, honako 16 fregesia hauetan banatua dago:
- Além da Ribeira
- Alviobeira
- Asseiceira
- Beselga
- Carregueiros
- Casais
- Junceira
- Madalena
- Olalhas
- Paialvo
- Pedreira
- Sabacheira
- Santa Maria dos Olivais (Tomar)
- São João Baptista (Tomar)
- São Pedro de Tomar (Tomar) (lehen S. Pedro da Beberriqueira)
- Serra (Tomar)
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatarren Sellium hiriaren gainean eraikita dago Tomar. Ondoren bisigodoak eta mairuak izan ziren bertan, harik eta 1159an Tenpluko ordenak konkistatu zuen arte. Gualdim Pais maestre nagusiak fundatu zuen Tomar eta 1160an gazteluaren eta monasterioaren lehen harria ezarri zuen. Magiarekin lotzen du kondairak, izan ere zazpi muinoren erdian baitago, Erroma edo Jerusalem bezala. Ordenaren hiri nagusi bihurtu zen.
1314an Klemente V.a Aita Santuak Tenpluko ordena deuseztu zuen baina Portugalen Kristoren ordena izenarekin aurrera jarraitu zuen taldeak. XV mendean Henrike Nabigatzailea ordenaren gobernadore bihurtu zen eta tenplarioen jakintzez baliatuz Afrika eta Atlantiar Ozeanoan espedizioak burutu zituen. Espedizio horietan lortutako aberastasunekin Kristoren Ordenaren komentua berriztu zuen. 1492an Espainiak juduak kanporatu zituen eta asko Tomarrera etorri ziren. Honek hiriari bultzada berria eman zion. Orduko sinagogak zutik dirau oraindik. Hainbestekoa zen hiriaren ordenaren indarra Aita Santuak Henrike Nabigatzailea Portugalgo printze izendatu zuela.
XVI mendean, Espainiak presionatuta, Portugaldik ere juduak kanporatuko zuen ediktua plazaratu zuen Aita Santuak. Portugalgo inkisizioa sortu zen eta judu eta kristau berri asko atxilotu, torturatu eta erre zituzten. 1550 urtea bereziki beltza izan zen. Hirian biztanleria asko jeitsi zen. Hala ere bere garrantzia mantendu zuen eta honen adierazle 1581ean bertan koroatu zela Filipe II.a Espainiakoa Portugalgo errege.
XVIII mendean Tomar izan zen Portugalen industrializatu zen lehenengotako eskualdea, Kristoren ordenaren iritziaren aurka izan bazen ere. Jácome Ratton-en ehungintza lantegia ezarri zen aurrena, eta Nabão ibaiaren urarekin ekoizturiko energiak beste hainbat lantegi elikatu zituen, paper-lantegiak, fundizioak, beira, zeta eta xaboi lantegiak...
XIX mende hasieran tropa Napoleondarrek hartu zuten hiria eta Wellingtonen ingeles eta portugesen gudalosteak askatu zuen. 1834an ordena erlijiosoak debekatuak izan ziren.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kristoren Ordenaren komentua eta Tomarreko gaztelua
- Aqueduto dos Pegões
- Tomarreko sinagoga
- São João Baptista Eliza
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Herriaren erdigunearen ikuspegia.
-
São João Baptista Eliza.
-
Tomarreko sinagoga.
-
Udaletxea.