Tinariwen
Tinariwen | |
---|---|
Tinariwen taldea 2010ean Nurembergen | |
Datuak | |
Musika mota | Assouf, blues tuareg |
Urteak | 1982 - gaur egun arte |
Produkzioa | |
Taldekideak | |
Ibrahim ag Alhabib, Alhousseini ag Abdoulahi, Mohamed ag Itlal, Mina wallet Oumar | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
http://www.tinariwen.com/ | |
Tinariwen (tamasheq-amazigeraz: ⵜⵏⵔⵓⵏ, ⵜⵉⵏⵉⵔⵉ, tinariwén, «basamortuak») musika talde tuarega da. Haren musika estiloa, assouf deitua (tamasheqez, "bakardadea, oroimena"), blues, rock eta doinu tuareg tradizionalen arteko sintesia da.
Taldea 1980ko hamarkadan sortu zen, Tessaliteko (Mali) eta Tamanrasseteko (Aljeria) oasien arteko lurraldean. Ondoren, taldekideek zenbait urte igaro zituzten Libiako entrenamendu-esparru batean. Haien abestiak kaseteetan grabatuta hedatu ziren: 1990eko hamarkadako Tuareg matxinadan ospe handia lortu zuten[1]. 1994an tuaregek bakea sinatu zuten Maliko gobernuarekin eta Tinariwen taldeak haien musika eta kultura jendarteratzeari ekin zion. Mundu osoko musika jaialdietan aritu dira, hala nola, Belforteko Les Eurockéennes-en (Frantzia), Glastonbury-koan (Erresuma Batua) eta Coachella-koan (Kalifornia)[1]. 2012an Tassili albumak World Music kategorian[2] Grammy saria irabazi zuen.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Radio Tisdas Sessions (2001)
- Amassakoul (2004)
- Aman Iman (2007)
- Imidiwan: Companions[3] (2009)
- Tassili[4] (2011)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Tinariwen-Biography Tinariwen.com
- ↑ Sonidos tuareg en los Grammy Mundonegro.com
- ↑ Diskoaren aipamena[Betiko hautsitako esteka] Gaztezulo.com
- ↑ Diskoaren aipamena Thebalde.net
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Tinariwen, el 'blues' de los señores del desierto Elpais.com