Tilikum
Tilikum | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Islandia, 1981eko azaroa |
Heriotza | SeaWorld Orlando (en) ![]() |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Tilikum (1981[1] - SeaWorld Orlando, 2017ko urtarrilaren 6a), [2] gatibu bizi izan zen orka arra izan zen. Bere bizitzaren zatirik handiena Floridako SeaWorld Orlandon eman zuen. Tilikum izenak, Pazifikoko Ipar-mendebaldeko Chinook hizkeran, esanahi zabal bat du:"lagunak, harremanak, tribua, nazioa, jende arrunta". [3]
Bizialdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1983an Islandian harrapatu zuten; handik urtebetera, Columbia Britainiarreko Victoriako Sealand of the Pacific itsas-parkera eraman zuten. [4] Ondoren, 1992an Orlando-ko (Florida) SeaWorld-era egon zen zuten, non 21 kume hazi zituen bere bizitzan zehar (eta horiek beste hainbat ondorengo izan dituzte). [4]
Tilikum 2013ko Blackfish dokumentalean agertzen da nabarmen, non salaketa egiten gatibu dauden orkak kalte psikologikoak jasaten dituztela eta erasokor bihurtzen direla dioena. [5] Gatibu dauden bitartean orkek egindako eraso hilgarrietan, Tilikumek hirutan parte hartu du: Keltie Byrne [6], orain desagertua dagoen Sealand of the Pacificeko entrenatzailea; Daniel P. Dukes, SeaWorld Orlandon baimenik gabe sartu zen gizon bat; [7] eta Dawn Brancheau SeaWorld-eko entrenatzailea. [8] Jendea hil arren, ez zuten sakrifikatu edo askatu, balio handia zuelako: kumeak egiteko baliagarria zen, eta hortxe zegoen itsas-parkeetarako negozioa, gatibu dagoen orka bakoitza milioika dolarreko inbertsio bat da.[1]
Tilikum gatibu egon izan den orkarik handiena izan da, [9] 6.9 metro luzea eta 5.7 tonako pisuarekin . [10] Bularreko hegatsak 2.1 metro luze ziren, eta 2 metroko bizkar-hegatsa zuen, ezkerraldera erabat erorita zegoena, naturan orken %1ari baino gutxiagori gertatzen zaiona, baina gatibu direnen artean ohikoa. [11]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Blackfish (2013), dokumentala
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Tilikum (orca)» artikulutik itzulia izan da, 2023-07-04 data duen 1163410108 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-07-04 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ a b Blackfish (2013) dokumentala
- ↑ Cave, Damien. (February 26, 2010). «Intentions of Whale in Killing Are Debated» The New York Times.
- ↑ Watson, Kenneth (Greg). (July 2002). «Chinook Jargon» White River Journal (White River Valley Museum).
- ↑ a b Zimmermann, Tim. (July 30, 2010). «The Killer in the Pool» Outside Online.
- ↑ «Tilikum, the orca featured in Blackfish doc and blamed for deaths of 3 people, has died» CBC January 6, 2017.
- ↑ «The Trio of Deaths – Keltie Byrne» Dolphin Project February 21, 2017.
- ↑ Savino, Lenny. (July 8, 1999). «Man In Whale Tank Was Drifter» Orlando Sentinel.
- ↑ Howard, Brian Clark. (January 6, 2017). «Why Tilikum, SeaWorld's Killer Orca, Was Infamous» National Geographic News.
- ↑ Zimmermann, Tim. (March 10, 2016). «Tilikum, SeaWorld's Killer Orca, is Dying» National Geographic News.
- ↑ «Tilikum» Cetacean Cousins.
- ↑ «Dorsal Fin Collapse» SeaWorld Fact Check.