Thomas Dekker
Itxura
Thomas Dekker | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1572 |
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma |
Heriotza | Londres, 1632ko abuztuaren 25a (59/60 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | grammar school (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, poeta eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
|
Thomas Dekker (Londres, Ingalaterra, 1572 - Londres, Ingalaterra, 1632ko abuztuaren 25a) idazle eta dramagile ingelesa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idazle baikorra izan zen, eta bere garaiko Londresko giro burgesa islatzen jakin zuen. Atxiloturik egon zen 1613tik 1616ra egin zituen zorrengatik.
Dekkerren eleberri pikareskoak errealismoz beterik daude. Drama nagusiak hauek dira: The Shoemaker´s Holiday (1599, Zapatagilearen oporra), Old Fortunatus (1600, Fortunato zaharra) eta The Bellman of London (1608, Londresko gau-zaindaria).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Dekker |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.