The Verdict
The Verdict (ingelesa Epaia) 1982ko Sidney Lumet estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama filma bat da. Barry Reed idazlea et abokatuaren izenburu berdineko The Verdict eleberrian oinarritua dago. Paul Newman, Charlotte Rampling, Jack Warden, James Mason eta Milo O'Shea aktoreek antzeztu zuten.
Kritikaren goraipamena eta ikusleen txaloak jasotzeaz gain Oscar Sarietarako bost izendapen jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Paul Newman), Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (James Mason), Zuzendari onenaren Oscar Saria (Sidney Lumet), Film onenaren Oscar Saria eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (David Mamet).
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frank Galvin (Paul Newman) garai batean goraipatua eta sonakoa zen eta azken urteetan gainbeheran eta alkoholismoan murgildua dagoen Bostongo adindun abokatu bat da. Bere iraganeko Mickey Morrissey (Jack Warden) lankideak ospitale batean jazotako akats bati buruzko oraindik amaitugabea duen kasua oroitaraziko dio, honetan Galvink parte hartu baitzuen. Berriro profesional moduan jarduteko ahalegin handia egin eta kasu honetan biktimaren familiak epaikta irabazi dezakela ohartuko da. Bitartean, Laura (Charlotte Rampling) izeneko emakum batekin maitasun harreman bati ekingo dio.
Epaiketarako prestatzen doan einean kasua epaitegietatik igaro gabe konpontzeko eskeintza ekonomikoak jasoko ditu. Baina Galvinek egoskor eta guztia kasuan jokatzeko prest agertzen da, biktimaren familiarentzat kalte ordain egokia lortu eta abokatu gisa bere iraganeko izen ona berreskuratzeko asmoz.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Paul Newman: Frank Galvin
- Charlotte Rampling: Laura Fischer
- Jack Warden: Mickey Morrissey
- James Mason: Ed Concannon
- Milo O'Shea: Hoyle epailea
- Lindsay Crouse: Kaitlin Costello
- Edward Binns: Brophy gotzaina
- Julie Bovasso: Maureen Rooney
- Roxanne Hart: Sally Doneghy
- James Handy: Kevin Doneghy
- Wesley Addy: Towler doktorea
- Joe Seneca: Thompson doktorea
- Lewis J. Stadlen: Gruber doktorea
- Kent Broadhurst: Joseph Alito
- Colin Stinton: Billy
- Tobin Bell: epaitegiko begiralea
- Bruce Willis: epaitegiko begiralea (krediturik gabe)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1982ko filmak
- Sidney Lumetek zuzendutako filmak
- David Mametek idatzitako filmak
- Jay Presson Allenek idatzitako filmak
- Paul Newmanek antzeztutako filmak
- Charlotte Ramplingek antzeztutako filmak
- Jack Wardenek antzeztutako filmak
- James Masonek antzeztutako filmak
- Milo O'Sheak antzeztutako filmak
- Lindsay Crousek antzeztutako filmak
- Ed Binnsek antzeztutako filmak
- James Handyk antzeztutako filmak
- Roxanne Hartek antzeztutako filmak
- Wesley Addyk antzeztutako filmak
- Colin Stintonek antzeztutako filmak
- Lewis J. Stadlenek antzeztutako filmak
- David Brownek ekoitzitako filmak
- Richard D. Zanuckek ekoitzitako filmak
- 20th Century Foxek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drama filmak
- Epaiketeei buruzko filmak
- Abokatuei buruzko filmak
- Alkoholismoari buruzko filmak
- Bostonen girotutako filmak