Tessa Holyoake
Tessa Holyoake | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aberdeen, 1963ko martxoaren 17a |
Heriotza | Loch Tummel (en) , 2017ko abuztuaren 30a (54 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Glasgowko Unibertsitatea Albyn School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | akademikoa eta onkologoa |
Enplegatzailea(k) | NHS Greater Glasgow and Clyde (en) (1985eko abuztuaren 1a - 1986ko urtarrilaren 31) NHS Greater Glasgow and Clyde (en) (1986ko otsailaren 1a - 1986ko uztailaren 31) NHS Greater Glasgow and Clyde (en) (1986ko abuztuaren 1a - 1989ko urtarrilaren 31) NHS Greater Glasgow and Clyde (en) (1989ko otsailaren 1a - 1993ko urriaren 1a) Beatson Institute for Cancer Research (en) (1992ko urtarrilaren 1a - 1993ko urriaren 1a) NHS Greater Glasgow and Clyde (en) (1993ko urriaren 1a - 1997ko urtarrilaren 31) Blood Cancer UK (en) (1997ko urtarrilaren 1a - 1998ko abenduaren 31) Glasgowko Unibertsitatea (1999ko urtarrilaren 1a - 2001eko uztailaren 31) |
Jasotako sariak |
Tessa Laurie Holyoake (1963ko martxoaren 17a - 2017ko abuztuaren 30a) eskoziar hematologia-onkologia medikua izan zen. Leuzemia mieloide kronikoan (Chronic Myeloid Leukaemia) espezializatu zen, eta haren zelula ama aurkitu zuen. Leuzemiaren ikerketan mundu mailako aditu nagusitzat hartu zen.[1]
Haurtzaroa eta hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tessa Holyoake Aberdeen-en jaio zen, Eskozian, 1963ko martxoaren 17an. Albyneko eskolara joan zen.[2] Medikuntza ikasi zuen Glasgow-ko Unibertsitatean, eta 1985ean graduatu zen.[3] Glasgow-ko Minbiziaren Ikerketarako Beatson Institutuan eskuratu zuen doktoretza.[4]
Ibilbidea eta ikerketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Onkologian espezializatu ondoren, 1992tik 1996ra ikerketa klinikoko bekadun gisa lan egin zuen Glasgow-ko Cancer Research Campaign-eko [Minbizia Ikerketa Kanpaina] laborategietan. 1996tik 1998ra Vancouver-eko Terry Fox Laborategian lan egin zuen eta CMLn zelula ama primitiboak egoera kieszente batean existitzen zirela jakin zuen, eta, beraz, imatinib bezalako ziklo zelularreko agente aktiboei ez zietela erantzuten.[5]
1999an, Glasgow-ko Errege Erizaindegira itzuli zen, eta 2004an, Hematologia Esperimentaleko irakasle eta Paul O'Gorman Leuzemia Ikertzeko Zentroko zuzendari bihurtu zen.[6] 2005ean, lehen aldiz aurkeztu zuen lana, erakusten duena imatinib edo dasatinib konbinazioa farnesil transferasaren inhibitzaile batekin hobea zela CML zelula amak desagerrarazteko, 2007an argitaratu zena.[7]
Tratamendu farmakologikoa garatu zuen CML zelula ama anormalari aurre egiteko, gaur egungo bizitza osoko tirosina kinasaren inhibitzaileen tratamendutik haratago joateko.
Holyoake ezkoziar jaioa eta benetako eskoziar baten gisan hezitu zen Aberdeen-en, zientzialari eta medikua izateko anbizio goiztiarrekin, 22 urtekin medizina gradua lortuz, 5 urte geroago lehenengoko publikazioa, eta espezializazioa hematologian eta doktoretza konbinazioa 1996an. [4]
Sariak eta ohoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eskoziako Osasun Sariak Cancer Care Award [Minbiziaren zainketa saria], 2009[8]
- Edinburgh-eko Royal Society-ko kidea, 2007 eta 2017ko Domina errealaren jasotzailea[9]
- Glasgow-ko Lord Provost Osasun Saria , 2011[1]
- Medikuntza Zientzien Akademiako kidea, Erresuma Batua, 2013[10]
- Eskoziar Alba Salpneumatikoaren Elkartearen Saltoun Fletcher Saria, 2015[1][11]
- Eskoziako Minbiziaren Fundazioaren Inaugurazio Saria, 2015[1][12]
- Evans/Forrest Domina, 2015[8]
- Rowley saria (Leuzemia Mieloide Kronikoaren Nazioarteko Fundazioa), 2017[13]
- Patologoen[10] Erreal Elkargoko kidea
- Medikuen Erreal Elkargoko[10] kidea
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tessa Holyoake Andy familia medikuarekin ezkonduta zegoen; ez zuten seme-alabarik. Mendiko bizikletaz, mendi-ibilketaz eta kayakez gozatu zuen, eta Leuzemia Ikerketa Zentrorako dirua bildu zuen bizikletan eta Munros eskalatuz.[14]
Bere ikerketa-lanaz gain, Glasgow-ko Beatson West of Scotland Cancer Center [Beatson Eskozia mendebaldeko minbizia zentrua] -ren jarraitu zuen aholkulari gisa praktika kliniko bat egiten.[3]
2017ko abuztuaren 31n bularreko minbizi metastasikoak jota hil zen Loch Tummeletik gertu, Perthshire-n. 2016an diagnostikatu zioten gaixotasuna.[15]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Ingelesez) «Professor Tessa Holyoake» www.gla.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2025-01-31).
- ↑ Copland, Mhairi; Evans, Jeff; Samson, Owen; Drummond, Mark. (2017). «Tessa Holyoake» BMJ: j4224. doi: ..
- ↑ a b «Obituary: Tessa Holyoake» The Times 11 September 2017.
- ↑ a b (Ingelesez) Eaves, Connie. (2017ko irailaren 20a). «Tessa Laurie Holyoake, (March 17, 1963 – August 30, 2017): Remembering a life that knew no boundaries» Experimental Hematology Journal for Hematology, Stem Cell Biology and Transplantation (Edinburgh: ISEH International Society for Experimental Hematology): 1-2..
- ↑ Holyoake T, Jiang X, Eaves C, Eaves A. (1999). «Isolation of a highly quiescent subpopulation of primitive leukemic cells in chronic myeloid leukemia» Blood 94 (6): 2056–64. doi: . PMID 10477735..
- ↑ (Ingelesez) Copland, Mhairi; Evans, Jeff; Samson, Owen; Drummond, Mark. (2017-09-12). «Tessa Holyoake» BMJ 358: j4224. doi: . ISSN 0959-8138. (Noiz kontsultatua: 2025-01-31).
- ↑ Copland M, Pellicano F, Richmond L, Allan EK, Hamilton A, Lee FY, Weinmann R, Holyoake TL. (2008). «BMS-214662 potently induces apoptosis of chronic myeloid leukemia stem and progenitor cells and synergizes with tyrosine kinase inhibitors» Blood 111 (5): 2843–53. doi: . PMID 18156496..
- ↑ a b (Ingelesez) «University of Glasgow - MyGlasgow - MyGlasgow News - Professor Tessa Holyoake» www.gla.ac.uk.
- ↑ (Ingelesez) Live, Glasgow. (2017-09-07). «'A brilliant lady in every sense of the word' tributes paid to cancer professor» Glasgow Live (Noiz kontsultatua: 2025-01-31).
- ↑ a b c Eaves, Connie J.. (20 September 2017). «Tessa Laurie Holyoake, (March 17, 1963 – August 30, 2017): Remembering a Life That Knew No Boundaries» Experimental Hematology 55: 1–2. doi: ..
- ↑ «2015 Andrew Fletcher of Saltoun Awards» Saltire Society.
- ↑ (Ingelesez) «Major Award for Glasgow Cancer Specialist» Scottish Cancer Foundation 2015-11-26.
- ↑ (Ingelesez) Bockwinkel, Stefanie. «iCMLf - The 2017 Rowley Prize is awarded to Professor Tessa Holyoake» www.cml-foundation.org.
- ↑ «'A brilliant lady in every sense of the word' tributes paid to ground breaking University of Glasgow professor» Glasgow live 7 September 2017.
- ↑ Geoff Watts. (7 October 2017). «Obituary Tessa Laurie Holyoake» The Lancet 390 (10103): 1640. doi: ..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Interview on stem cell research, 2014 [Zelula amaren ikerketari buruzko elkarrizketa], 2014 YouTube, 2:48min