Edukira joan

Terrier irlandar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Terrier irlandar
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
Jatorria Irlanda
Altuera
18 in
Masaarra: 27 lb
emea: 25 lb
Katalogo kodea139

Terrier irlandarra, irlanderaz: Brocaire Rua eta ingelesez: Irish Terrier, Irlandako txakur-arraza bat da, terrier txakur arraza ugarietako bat dena. Terrier txakur arrazetako antzinakoenetako bat da.

Berezko arraza gisa lehenbizikoz 1873an Dublingo txakur erakustaldi batean agertu zen. 1880ko hamarkadarako jada Irlanda eta Erresuma Batuko laugarren txakur arraza hedatu eta ezagunena zen.

Izaera aktiboa eta tamaina konpaktua duen arraza da, bai baserri edo landa eremuan nahiz eremu urbanoan ongi egokitzen dena. Bere azal gorri iletsuak eguraldi kaskarretik bikain babesten du.