Termografia
Itxura
Termografia giza gorputzak igortzen dituen erradiazio infragorrien erregistroan oinarritzen den diagnosi-metodoa. Termografiaren bidez, gorputzeko atalen arteko tenperatura-diferentziak ezagutu daitezke, eta, era horretan, odolaren berri zehatz jakiten da. Gorputz-azaletik hurbil dauden odol-hodien gaixotasunak eta zenbait tumore diagnostikatzeko oso baliagarria da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.