Taoiseach
Taoiseach | |
---|---|
Irlandako Gobernua | |
Orain karguan | |
Titularra | Micheál Martin |
Hasiera | 2020ko ekainaren 27a |
Karguduna | |
Trataera | Taoiseach |
Honen kide | Dáil Éireann Irlandako Gobernua Estatu Kontseilua Britaniar-Irlandar Kontseilua Europar Kontseilua |
Egoitza | Government Buildings, Merrion Street, Dublin, Irlanda |
Izendatzailea | Dáil Éireann |
Kargualdia | Dáil Éireann-aren konfiantza mantendu bitartean |
Lehen titularra | Éamon de Valera |
Sorrera | 1937ko abenduaren 29a |
Ordezkoa | Tánaiste |
Webgunea | Taoiseach-aren Saila |
Taoiseach-a Irlandako Errepublikako gobernuburua da. Irlandako Presidenteak izendatzen du Taoiseach-a Dáil Éireann-ak (Irlandako Parlamentuko behe-ganbera) aukeratu ostean. Karguan mantentzeko, gobernuburuak Dáil-aren gehiengoaren konfiantza mantendu behar du.
Taoiseach gaelerazko hitza da zeinak "buruzagi" edo "lider" esan nahi du, eta ofizialki 1937ko Irlandako Konstituzioarekin batera erabiltzen hasi zen Irlandako Gobernuaren burutzat. Ingeleraz zein gaeleraz 'Taoiseach' hitza erabiltzen da gobernuburua izendatzeko, eta gaeleraz, Irlandako gobernuburua dena izendatzeko soilik erabiltzen da.
Gaur egun, Micheál Martin, Fianna Fáil alderdiko buruzagia da Irlandako Taoiseach, 2020ko ekainaren 27tik, Fianna Fáil, Fine Gael eta Alderdi Berdearen arteko akordioaren ondorioz.
Taoisighen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]