Edukira joan

Tangerreko artxidiozesia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tangerreko artxidiozesia
Archidioecesis Tingitanus
Kokapena
HerrialdeaMaroko
Apezpiku hiriaTanger
Estatistikak
Eremua200.000
Biztanleria
- Denera
- Katolikoak
(2022)
4.496.422
2.990 (%1)
Parrokiak8
Erregelapeko apaizak15
Bataiatuak apaizeko199
Lekaideak20
Lekaimeak51
Informazioa
Errituaerromatarra
Sorrera1956ko azaroaren 14a
KatedralaSortzez Garbiaren eta Espiritu Santuaren katedrala
ArtzapezpikuaEmilio Rocha Grande
Apezpiku emeritoa(k)Santiago Agrelo Martínez
Mapa
Webgunea
https://diocesistanger.org/


Tangerreko artxidiozesia (latinez: Archidioecesis Tingitanus) Erromatar Eliza Katolikoaren marokoar artxidiozesia da. Artzapezpikuaren egoitza Tangerreko Sortzez Garbiaren eta Espiritu Santuaren katedralean dago.[1] Egun artzapezpikua Emilio Rocha Grande frantziskotarra da, 2023ko otsailaren 7an izendatua.[2]

Sortzez Garbiaren eta Espiritu Santuaren katedrala (Tanger).
Pilareko Andre Mariaren eliza (Larache).
San Bartolome eliza (Asilah).
Garaipenaren Andre Mariaren eliza (Tetuan).

Tanger Erromako Mauretania Tingitania probintziako apezpikuen egoitza izan zen. III. mendean, San Martzelo eta San Kasioren martirioa gertatu zen hiri horretan. Tingiseko elizbarrutia 325 inguruko iturrietan aipatzen da, eta gero, Iparraldeko Afrikako elizbarruti guztiak bezala, desagertu zen VII. mendeko konkista islamiarraren ondorioz.

1344ko datuen arabera, Alfonso Bonihominis izeneko domingotar espainiarra hango apezpiku izan zen.[3]

Arcila konkistatu eta gutxira, Tangerreko hiria Portugalek okupatu zuen 1471n. 1469az geroztik, Nunius Álvarez izan zen Marokoko apezpikua. Kanonikoki, Marokoko elizbarrutia 1472ko abuztuaren 21ean ezarri zen Sisto IV.a aita santuaren Clara devotionis buldaren bidez, Ceutako elizbarrutitik bananduz. Hasiera batean, Lisboako artxidiozesiaren sufragioduna izan zen.[4]

1514ko urtarrilaren 12an Tangerreko artxidiozesiak bere lurraldearen zati bat Funchalgo elizbarrutia ezartzeko laga zuen Leon X.a aita santuaren Pro excellenti praeeminentia buldaren bidez.[5]

1540ko irailaren 29an, Évorako artxidiozesiko eliza-probintziako parte bihurtu zen. 1542ko azaroaren 23an Safimeko elizbarrutiari erantsi zioten. 1570eko ekainaren 9an, Tangerreko eta Ceutako apezpikuen egoitzak bat egin ziren.

Egoitza Santuaren eta Portugalgo Koroaren patronatuaren arteko gatazkak zirela eta, Tangerreko eta Ceutako apezpikuaren egoitza jabegabe egon zen hainbat hamarkadatan XVII. mendearen erdialdean. 1675eko abenduaren 16an, Egoitza Santuak bi egoitzen arteko hitzarmena indargabetu zuen, Ceutako elizbarrutia berrezarri zuen, eta Tangerreko elizbarruti ohiaren lurraldeak erantsi zitzaizkion.

1630eko azaroaren 28an, Tangerren, Marokoko prefektura apostolikoa ezarri zen, Andaluziako frantziskotar espainiarren esku utzia.

1693ko uztailaren 13an, Propaganda Fide-k Marokoko bikariato apostolikoa ezarri zuen, eta lehen bikario apostoliko Diego Ortega de Escacena frantziskotarra izan zen, 1696an hil zena. Espainiako gobernua bikariato apostolikoa ezartzearen aurka agertu baitzen, Egoitza Santuaren ekimenak porrot egin zuen. Ondorioz, Marokoko misioa krisi sakonean egon zen XIX. mendean. 1859ko abuztuan, bost misiolari frantziskotar berri bidali zituzten Marokora, lurralde haietan misioa berpiztu zutenak.

XX. mendearen hasieran, Tanger egoitza titular bihurtu zen Tingis izenarekin.

1908ko apirilaren 14an, Pio X.a aita santuaren Romani Pontifices brebearen bidez, prefektura apostolikoa bikariato apostoliko izatera iritsi zen.[6]

1954ko uztailaren 5ean, Pío XII.a aita santuaren Summi Dei voluntate buldaren bidez, Ifniko lurraldea Sahara Espainiarreko eta Ifniko prefektura apostolikoa ezartzeko laga zuen.[7]

1956ko azaroaren 14an, Pio XII.a aita santuaren Qui Deo buldaren bidez, bikario apostolikoa artxidiozesi mailara igo zen eta gaur egun duen izena hartu zuen. Aldi berean, Tingiseko egoitza titularrak existitzeari utzi zion.[8]

2009ko urriaren 4an, Tangerreko artxidiozesiak eta Cádiz-Ceutako elizbarrutiak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten.[9]


Tangerreko apezpikuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Nunius Álvarez (1468 edo 1469 - 1491)
  • Diego de Ortiz de Vilhegas (1491-1500)
  • João Lobo (1500-1508)
  • Nicolas Pedro Méndez (1523-1542)
  • Gonçalo Pinheiro (1542-1552)
  • Francisco Guaresma (1557-1585)
  • Diego Corrêa de Souza (1585-1598)
  • Hector Valladares (1598-1600)
  • Geronimo de Gouvea (1601-1602)
  • Agostinho Ribeiro (1603-1613)
  • Antonio de Aguilar (1613-1632)
  • Gonçalvo (Gonzalo) da Silva (1632-1649)
    • João de Palma (1647) (apezpiku hautatua)
    • João de Andrade (1655) (apezpiku hautatua)
  • Sede vacante (1645-1675)

Prefektu eta bikario apostolikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Juan de Prado (1630-?)
  • ...
  • Diego Ortega de Escacena (1693-1696)
  • ...
  • José Antonio Sabaté
  • Esteban Basarte
  • Pedro López
  • Miguel Cerezal (1859-?)
  • Jose Maria Lertxundi (1877-1896)
  • Francisco María Cervera y Cervera (1896-1926)
  • José María Betanzos y Omaechevarría (1926-1948)
  • Francisco Aldegunde Dorrego (1948-1956)

Tingiseko apezpiku titularrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Stefano Melchisedechian (1892-1894)
  • Bernard Thomas Edward Clark (1902-1910)
  • José Santiago Irala (1910-1939)
  • Friedrich Osterrath (1939-1956)

Tangerreko artzapezpikuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Francisco Aldegunde Dorrego (1956-1973)
  • Carlos Amigo Vallejo (1973-1982)
  • José Antonio Peteiro Freire (1983-2005)
    • Sede vacante (2005-2007)
    • Cristóbal López Romero (2019-2022) (administratzaile apostolikoa)
    • Emilio Rocha Grande (2022-2023) (administratzaile apostolikoa)
  • Emilio Rocha Grande (2023-)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Cathédrale de l’Immaculée-Conception et du Saint-Esprit» GCatholic (Noiz kontsultatua: 2025-02-20).
  2. (Ingelesez) «Archdiocese of Tanger» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2025-02-20).
  3. (Alemanez) «Johannes Hildesheimensis. Henricus de Langenstein. Rabbi Samuel (Köln, Erzbischöfliche Diözesan- und Dombibliothek, Cod. 169)» Diözesanbibliothek Köln (Noiz kontsultatua: 2025-02-20).
  4. (Latinez) «Bula Clara devotionis» Bullarium patronatus Portugalliae regum in ecclesiis Africae, Asiae atque Oceaniae: bullas, brevia, epistolas, decreta actaque Sanctae Sedis ab Alexandro III ad hoc usque tempus amplectens. 1 Ex Typographia nationali (argitaratze data: 1868), 45-46 or. (Noiz kontsultatua: 2025-02-20).
  5. (Latinez) «Bula Pro excellenti praeeminentia» Bullarium patronatus Portugalliae regum in ecclesiis Africae, Asiae atque Oceaniae: bullas, brevia, epistolas, decreta actaque Sanctae Sedis ab Alexandro III ad hoc usque tempus amplectens. 1 Ex Typographia nationali (argitaratze data: 1868), 100-101 or. (Noiz kontsultatua: 2025-02-20).
  6. (Latinez) «Breve Romani Pontifices» Acta Sanctae Sedis (Roma) XLI: 623. 1908 (Noiz kontsultatua: 2025-02-20).
  7. (Latinez) «Bula Summi Dei voluntate» Acta Apostolicae Sedis XXI: 694. 1954 (Noiz kontsultatua: 2025-02-20).
  8. (Latinez) «Bula Qui Deo disponente» Acta Apostolicae Sedis XXIV: 336. (Noiz kontsultatua: 2025-02-20).
  9. (Gaztelaniaz) «Acuerdo de colaboración con el Arzobispado de Tánger» Diócesis de Cádiz y Ceuta: Boletín Oficial 2.573: 775. 2009 (Noiz kontsultatua: 2025-02-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]