Suwa taisha
Suwa taisha | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Japoniako prefekturak | ![]() |
Japoniako hiria | Chino |
Kokapen fisikoa | Suwa Basin (en) ![]() |
Koordenatuak | 36°04′31″N 138°05′29″E / 36.0753°N 138.0914°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Onbashira | |
Izena | Takeminakata (en) ![]() Yasakatome (en) ![]() |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Suwa taisha (japonieraz: 諏訪大社 ) Japoniako Nagano prefeturan dagoen santutegi xintoista da, Suwa aintziraren ertzean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Japoniako santutegi zaharrenetakoa da. Ez da jakina noiz sortu zen baina dagoeneko VIII mendeko Kojiki liburuan aipatzen da.
1871 eta 1946 artean Kanpei-taisha (官幣大社) izendatu zuten, hots, lehen mailako santutegien taldean egon zen.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tenpluak lau eraikin multzo ditu:
- Maemiya (前宮): santutegi zaharra.
- Honmiya (本宮): santutegi nagusia.
- Harumiya (春宮): udaberriko santutegia.
- Akimiya (秋宮): udazkeneko santutegia.
Japoniako beste santutegi zaharrenek bezala ez dauka kami bat gurtzeko eraikitako Honden eraikinik, izan ere bertan Kamisha mendia eta shinboku (神木) zuhaitz sakratua gurtzen baitira.
Jaialdiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sei urtean behin Suwa auintziraren ertzean Onbashira jaialdia ospatzen da, 1.200 urtetan zehar mantendu dena. Hilabeteak irauten ditu eta ekitaldi nagusia mendian zuhaitz tantaiak moztu, apaindu eta berriz altxatzean datza.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Maemiya.
-
Honmiya.
-
Harumiya.
-
Akimiya.
-
Onbashira jaialdian altxatutako zuhaitz tantaia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz) Webgune ofiziala