Edukira joan

Super Mario 64

Wikipedia, Entziklopedia askea
Super Mario 64
Koji Kondo (en) Itzuli bideojokoa
Egilea(k)Koji Kondo (en) Itzuli
Argitaratze-data1996
Izenburuaスーパーマリオ64
Jatorrizko herrialdeaJaponia
ArgitaletxeaNintendo
Banatze bideaROM cartridge (en) Itzuli eta deskarga digitala
Ezaugarriak
Genero artistikoa3D platform game (en) Itzuli eta collect-a-thon platformer (en) Itzuli
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaNintendo 64 eta Wii U
Sarrera gailuaagintea
Adin-sailkapenaPEGI 3Kids to AdultsA (All ages)USK 0
TelesailaSuper Mario (mul) Itzuli eta Super Mario 64 (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Shigeru Miyamoto
Ekoizpena
GaratzaileaNintendo Entertainment Analysis & Development
Bestelako lanak
MusikagileaKoji Kondo (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMushroom Kingdom (en) Itzuli eta Peach's Castle (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0204657 Youtube: UCh5xC0QuSi21pKg7BdYlwZw Edit the value on Wikidata

Super Mario 64 (japonieraz: スーパーマリオ64 Sūpā Mario Rokujūyon?) Nintendo 64 bideo-jokoen kontsolarako plataformazko bideo-jokoa da, nahiz eta Nintendo DS bideo-jokoen kontsolarako ere bertsio bat dagoen. Jokoa Nintendo Entertainment Analysis and Development eta Nintendo berak egin zuten, eta hainbat herrialdetan estreinatu zen; hala nola, Japonian (1996ko ekainaren 23an), Ipar-Amerikan (1996ko irailaren 29an) eta Europan (1997ko martxoaren 1ean).[1][2][3] Nintendo sistemaren joko nagusia izanik, Nintendo 64 kontsolaren lehen salmenten buru izan zen; izan ere, guztira 11 miloi ale baino gehiago saldu dira, 78 miloi Wii kontsola birtualaren salmentak alde batera utziz.[4]

Mario sagako 3Dko lehen plataforma jokoa den Super Mario 64 jokoak Super Mario Bros. jokoak bezala generoarentzako arketipo berria ezarri zuen, 2 dimentsioetako plataformazko jokoentzako hain zuzen. Joko honi joko "iraultzailea" deitzen zaio eta mota horretako joko askotan eragin handia izateaz gain, 3Dko jokoengan eragina izan du ere.[5][6] Bi dimentsiotako jokoa izatetik hiru dimentsiotako jokoa izatera aldatzean, Super Mario 64 jokoak plataformazko ohiko oztopo-pista mundu zabalengatik ordezkatu egin dira. Mundu hauetan jokalariek era askotako zereginak bete behar ditu, inguruaren araketari arreta berezia jarriz. Hau eginez, jokoaren kutsua mantendu egiten da; izan ere, aurreko jokoetako pertsonaia eta elementu asko mantendu egiten dira. Kritikari eta zale askok garai guztietako bideojorik onenetarikoa dela diote.[7][8][9][10][11]

Super Mario 64 Peachek egindako gutun batekin hasten da. Horretan Mario gonbidatzen du bere gaztelura, berak egindako tarta dastatu dezan. Hala ere, Mario gaztelura heltzen denean, Bowserrek gaztelua menperatu du, eta 70 izarren boterea erabiliz, printzesa eta bere zerbitzariak (Toad-ak) atxilotu ditu. Gazteluko margolanak beste erresumetarako portaleak dira eta haietan Bowserren tropak daude, erresuma horietako izarrak babesten. Mariok, Peach salbatzeko, 70 izarrak lortu behar ditu eta Bowserren boterearekin bat egin. Izarrak lortzen dituen heinean, Mariok gazteluko beste leku batzuetara heltzea lortzen du, eta han margolan gehiago topatzen ditu, erresuma gehiagora bidaiatzea lortuz. Horrela, izar gehiago lortzen ditu eta 8, 30 eta 70 izar lortzean Bowserren aurka borrokatu behar du. Hirugarren aldiz irabaztean, Bowser behingoz kanporatzen du, Peach eta bere zerbitzariak salbatuz. Ordainsari moduan, Peachek Mariori hitzeman zion tarta prestatzen dio.[12]

15 oinarrizko erresuma daude: Bob-omb battlefield, Whomp’s Fortress, Jolly Roger Bay, Cool Cool Mountain, Big Boo’s Haunt, Hazy Maze Cave, Lethal Lava Land, Shifting Sand Land, Dire Dire Docks, Snowman's Land, Wet-Dry World, Tall Tall Mountain, Tick Tock Clock eta Rainbow Ride. Bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu, eta erresumak pasa ahala gero eta zailagoa bihurtzen da jokoa. Erresuma bakoitzean 6 izar aurkitu daitezke eta guztira, gazteluan daudenak kontuan izanda, 120 dira.

Super Mario 64 jokoaren garapenak bi urte baino gutxiago iraun zituen, baina Shigeru Miyamoto zuzendari eta produktoreak bost urte lehenago, Star Foxen lan egiten zuen bitartean, 3 dimentsiotako joko batean pentsatzen hasi zen.[13][14]

Jokoaren garapena pertsonaien sorrerarekin eta kamararen sistemarekin hasi zen. Shigeru Miyamoto eta gainontzeko diseinatzaileek zalantzak izan zituzten kamararen sistemari dagokionez, eta ondorioz, zenbait hilabete behar izan zituzten egokia zen kameraren ikuspegia hautatzeko.[13] Hasieran, kameraren sistema asko kritikatu zen, baina Shigeru Miyamotoren ustez Takumi Kawagoe programalariak egin zuen kamera sistema egokia zen.

Hasiera batean, jokoak bide finkoak izan behar zituela pentsatu zuten sortzaileek, baina azkenean hiru dimentsiotako diseinua erabiltzea erabaki zuten.[15] Nahiz eta joko guztiak hiru dimentsiotako diseinua izan, bide finkoak mantendu ziren pantaila batzuetan; esaterako, Bowserren hiru partidetan.[15]  Garapen taldeak Marioren mugimenduak modu egokian mantentzeko lehentasuna zuten, eta pantailak sortu baino lehenago, taldeak Marioren animazioak probatu egin zituzten.[15]

Shigeru Miyamotok zehaztasun gehiago gehitu nahi zituen jokoan, eta horretarako, eguneroko bizitzako elementuetan oinarritu zen, inspirazio gisa.[15] Horren adibide gisa Boo pertsonaiak daude, Takashi Tezuka laguntzailearen emaztean oinarrituak. Gainera, jokoa Mario saga-ren aurreko jokoek baino asmakizun eta puzzle gehiago aurkezteagatik nabarmentzen da ere. The Legend of Zelda: Ocarina of Time jokoaren momentu berean garatu zen, baina joko hau urte batzuk beranduago estreinatu zenez gero, joko horretatik zenbait asmakizun hartu eta Super Mario 64ra eraman ziren.[15][16]

1995. urteko azaroan Marioren 3D-ko joko berriari buruzko informazio fidagarria filtratu egin zen, eta egun batzuk beranduago, Super Mario 64 jokoaren bertsio bat aurkeztu zen Nintendo 64-ren (momentu hartan Ultra 64) Nintendo SpaceWorld-en. Une horretan, oinarrizko kontrolak ezarrita zeuden, eta jokoaren %50 bukatutzat eman zen.[15] 32 maila gutxienez aurreikusita zeuden, baina kopurua jaitsi egin zen azken bertsioan; izan ere, 15 maila bakarrik mantendu ziren.[15]  

Musika Koji Kondok konposatu zuen, eta aurreko jokoetako musika erabili zuen, baita musika berria ere. Gainera, Super Mario 64 jokoa Charles Martinet-en ahotsa erabili zuen lehen jokoa izan zen, baita Leslie Swan-en ahotsa Peach Printsesaren ahotsa egiteko, eta Isaac Marshall-en ahotsa Bowser-en ahotsa egiteko. Gainera, Ingelesezko bertsioan pertsonaiek Japonierazko bertsioan baino gehiago hitz egiten dute.[16]

Super Mario 64a oso ondo erabiltzen zituen Nintendo 64ak eskuragarri zituen botoiak. Aipagarriak dira stickaren erabilera eta mugimendu osagarriak. Stickak 3 sentsibilitate maila zeuzkan. Lehenengoan Mario behatz-puntetan mugitzen da, bigarrenean normal ibiltzen da eta hirugarrenean korrika. Mugimendu osagarriak azaldu baino lehen, botoien funtzio arruntak azalduko dira.[17]

Oinarrizko mugimenduak Nintendo 64ean:[18]

  • Mario mugitu
  • Salto eta igeri egin eta onartu
  • Jo, urperatu, gauzak hartu eta bota eta baliogabetu
  • Lauoinka ibili
  • Kamera mugitu
  • Zooma aldatu
  • Kamera erdiratu
  • Jokoa gelditu, menua irekiz

Mugimendu osagarriak

  • Salto bikoitza
  • (korrika egitean) - Salto hirukoitza
  • (Hego txapela janztean) - Aireratu
  • (Korrika dagoen bitartean zentzuz aldatzean) - Albo-saltoa
  • (Paretaren kontra jotzean) - Pareta saltoa
  • Aire ostikada
  • +(korrika egitean) - Airean urperatzea
  • Ground Pound
  • Jo, jo eta ostikada
  • Backwards Somersault
  • (korrika egitean) - Jauzi luzea
  • Behe-ostikada
  • (korrika egitean) - Slide Kick
  • Lauoinka mugitu

3 remake egon dira, Nintendo DS, Nintendo Wii eta Nintendo Wii U. Lehenengoan aldaketa bakarra kontroletan kameran da. Izan ere, Nintendo DSak 2 pantaila zituen, behekoa taktila izanez. Horretaz baliatuz, remake horretan kamera beheko pantailarekin mugitzen da.[19] Wii-ak eta Wii U-ak, berriz, kontrol antzekoak dituzte:

  • Mario mugitu
  • Salto eta igeri egin eta onartu
  • Jo, urperatu, gauzak hartu eta bota eta baliogabetu
  • Lauoinka ibili
  • Kamera mugitu
  • Zooma aldatu
  • Kamera erdiratu
  • Jokoa gelditu, menua irekiz

Kamara motak (Dimentsioak)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Super Mario 64ko kontrolatzeko modua hirugarren pertsonan 3 dimentsiotako pertsonaia kontrolatzeko modurik intuitiboenetarikoa bihurtu zen. Sortu ez zuen arren, jokoak teknika biribildu eta hedatu egin zuen. Askotan erabiltzen da kamera hau jolasterreztasunaren adibide bezala. Hala ere, benetan polita dena da, horrelako joko bat lehenengo aldiz jolasten duten pertsonentzat, oso zentzuduna dela baita.

Jokoan zehar ikusteko, kamera libre hegalari batek pertsonaia jarraitzen du hau joaten den leku guztietara, kamera pertsonaiari loturik egongo balitz bezala. Pertsonaia astiro doanean kamarak poliki-poliki jarraitzen du eta pertsonaia korrika hasten denean kamarak abiadura handitzen du pertsonaia distantzia berdinera jarraitzeko. Pertsonaiak buelta ematean, kamerak biratu egingo du bere atzean jartzeko berriz. Kontrol eskema honen gakoa da pertsonaia agintzen dioten edozein lekutara mugitzen denean kameraren barruan jarraituko duela.

Super Mario 64 jokoak izugarrizko arrakasta izan zuen eta Nintendo 64-ren jokorik salduena da, 11.910.000 salmenta baino gehiagorekin.[20][21] 2003. urteko maiatzean jokoak jada 11 milioi ale saldu zituen.[22] 2007. urtean, Super Mario 64 bideo-jokoa Wii kontsola birtualeko joko salduenetarikoen artean bigarren jokoa izan zen, Super Mario Bros jokoaren atzetik.[22]

Kritikaren erantzuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideo-jokoetan espezializatutako prentsak Super Mario 64 jokoa goraipatu du, eta oraindik ere txalotua da. Sari ugari izan ditu, besteak beste, komunikabide espezializatuen aldetik “Urteko jokoa” izan da, baita Nintendoren Player’s Choice selekzioaren parte ere. Horretaz gain, “garai guztietako joko onenen” zerrenda askotan postu edo leku altuak lortu ditu, hala nola IGN,[1][6][8] Game Informer,[23] Edge,[24] GameFAQs[25] edota Nintendo Power.[26] Electronic Gaming Monthly-k, esate baterako, urrezko domina batekin saritu zuen jokoa bere lehen berrikuspenean, Edge aldizkarian kalifikazio hobeezina lortu zuen lehen jokoa izan zen,[27] eta Game Spot-ek historiako eragin handienetariko 15 jokoen artean kokatu zuen jokoa.[5]

Gorespen gehienak jokoaren aurkezpenari buruzkoak ziren, eta kritikak, ordea, kameraren sistemari zuzendutakoak ziren. Nintendo Power-ek grafikoak, soinuak eta jokatzeko modua goraipatu zituen, baina ikuspegi angeluetara ohitzeko denbora behar zela komentatu zuen.[28] 2009. urtean, Game Informer-ek Super Mario 64 jokoa “Historiako jokorik gogokoenen” zerrendan sartu zuen.[29] Gainera, bideo-jokoetan oinarritutako argitarapenek eta garapen taldeek ondo baloratu zuten Super Mario 64 jokoa, bai honen grafikoengatik, bai hiru dimentsioen erabilerarengatik. Super Mario 64 2 dimentsioetako jokoen saga bat 3 dimentsiotako joko bihurtu zuen lehenengo bideo-jokoa izan zen.[28] Jokoa Marioren aurreko maniobrekin, gaitasun bereziak dituzten blokeekin, maila desberdinetako elementuekin (belardia, laba, izotza, basamortua...) eta etsaiekin diseinatu zen. Hala eta guztiz ere, Super Mario 64 jokoa bere aurrekoen jokabidearekiko leiala ez zela pentsatu zutenak ere bazeuden.

Espainian, Nintendo Acción-ek 100 puntutik 99 punturekin puntuatu zuen jokoa, baina Hobby Consolas aldizkariak, ordea, Super Mario 64 jokoa bideo-jokoen munduan suposatu zuen berrikuntza zela-eta, ez zion notarik jarri.[30]

Eragina eta ondarea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Super Mario 64ak, erabateko aldaketa suposatu zuen bideo-jokoen historian, 2Dko grafikoetatik, hiru dimentsioetakoetara pasatzea lortu zuelako pertsonaiaren kontrol ezinhobearekin. Jokoak 12 milioi kopia baino gehiago saldu zituen eta bideo-jokoen historiako jokorik onenetarikotzat jotzen da. Joko honek eta Tomb Raiderrak erakutsi zuten 3 dimentsioak zirela industriaren etorkizuna. Kamera mota hau erabiltzeko arazorik larriena kameraren kontrola zen. Generazio berriko kontsolek mando berriak ekarri zituzten eta haiekin 3D-ak kontrolatzeko gaitasuna. Horrek 90-eko hamarkadaren erdian, aipatutako 2 joko hauekin hain zuzen ere, hiru dimentsioak jokoak sortzeko era bezala garaitu zen.

Super Mario 64a GameSpoten ‘‘Historiako eragin gehien izan duten 15 jokoak’’ zerrendan sartu zen, haien esanez, 3Da nola erabili behar zenaren estandarrak jarri zituelako.[7] Matt Casamassina, IGNko kazetariak, seguruenik bideo-jokoen historian egon den lorpenik aipagarriena zela esan zuen. Izan ere, kartutxoa erabiliz lortu zituen xehetasunak ez zuen beste horrelako joko batek lortu.[1]

Laburbilduz, Super Mario 64a hiru dimentsioetara pasatzearen paradigma irudikatzen du. Ahalmen teknologikoa bazegoela eta hasiberrientzat ere jolasteko intuitibo eta errazak izan ahal zirela hain zuzen ere. Joko hau eta gero sortu ziren guztiak Super Mario 64arekin konparatuak izan ziren eta hiru dimentsiotako jokoen nagusitasuna eztabaidaezina izan da momentu horretatik aurrera.[31]

DS-rako remake-a

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Super Mario 64 bideo-jokoa 1997. urteko uztailaren 18an hartu zuen berriro indarra Japonen, Super Mario 64 Rumble Pak Support Version-ek bezala. Bertsio honek Rumble Pak-erako sistema hartu zuen bere barnean, baita bertsio amerikarreko ahotsak ere.[32] 1998. urtean, Super Mario 64 Amerikan eta Europan atera zen berriro Player’s Choice-en barnean prezio txikiagoan saltzen diren eskari handiko jokoen hautaketan.

2004. urtean Super Mario 64 DS izeneko Nintendo DS kontsolarako egindako remake-a kontsola mugikorraren merkaturatzerako erabilgarri egon zen. Yoshi, Luigi eta Wario pertsonaiak jokora gehitu ziren, eta jokoak izar, maila eta pantaila berriak ere aurkeztu zituen.[33] Remake-ak harrera positiboa izan zuen, eta 2008. urteko martxorako jada 6,12 miloi ale saldu ziren mundu osoan.[34][35]

Nintendo 64DD-rako Super Mario 64 2[36] egiteko plana egin zen, baina bertan behera utzi zen Nintendo 64DD-k izan zuen harrera negatiboarengatik, baita aurrerapenik egon ez zirelako.[36]

Speedrunak (Glitch-ak)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Speedrun hitz ingelesak bideo-joko bat ahal den lasterren amaitzea du helburu. Internet bilatzean Mario 64ri buruzko speedrun asko agertzen dira (Youtuben eta Twitchen bereziki). Hala ere, speedrun ezberdinak daude, batzuk izar guztiak biltzen baitituzte eta jokoa amaitu (egin beharko zen moduan) eta besteek glichtak erabiltzen dituztelako. Izan ere, jokoak esaten dizu izar guztiak lortu behar dituzula Peach printzesa salbatzeko, baina azken hau posiblea da egitea izarrak lortu barik. Glichak erabiltzea tranpa dirudien arren, jende askok uste du sormenarekin zerikusia daukatela, bideo-joko jolasteko era berri eta desberdin bat sortu baitute.[37]

Super Mario 64 bideo-jokoan glicht asko daude. Mariowikiaren arabera 7 glitch mota daude: grafikoenak, kamerarenak, audioarenak, izozketarenak, fisikakoak, scriptingekoak eta sekuentzia apurtzen dutenak.[38] Bi jasoko dira atal bakoitzeko.

  • Bowser ikusezina: Bowserrekin glitch asko daude, baina hau ospetsuenetakoa da. Bowserren aurkako bigarren borrokan gertatzen da. Bowser teleportatzeko kapaza da eta teleportatzeko prozesuan dagoenean Mariok hartzen badu, ikusezina bihurtuko da. Honen ondorioa Mario ukitzean minik ez diola egingo da Hala ere, efektua desagertzen da plataformatik botaz gero edo berriz teleportatzen bada.[39]
  • Mr. 1en glitcha : Super Marioko glitchik arraroenetarikoa da. Lethal Lava Land mapan Mr. 1 baten kontra jolastea posiblea da. Hori hiltzean azkar joaten bazara zona horretatik eta itzuli, beste Mr. 1 bat aterako da, hil ezingo duzuna.[40]
  • Kanoi ikusezina: Glitch honek ez du ezer berezirik aldatzen. Kanoi batean sartuz gero, lehen fotograman Ari emanez gero kanoia ikusezin bihurtuko da. Hau kamara aldatzean ikusiko da.[41]
  • Hegaldun kapelaren glitcha : Hegaldun kapela izanda hegal egiteko mugimendua eginez aldapa batean eroriz gero, hegal egiteko kamara aktibatuko da lurrean zaudenean. Horrela, kamara beti egongo da Mariorengandik hurbil eta Mario beti bizkarra emanda ikusiko da.[42]
  • Musika kentzea gazteluan: Glitch hau apropos egin beharrekoa da, ezin da nahi gabe gertatu. Gazteluan musika, Bowserrek utzi duen nota irakurri eta gero hasten da, beraz nota irakurtzen ez baduzu, ez dago musikarik. Izar nahiko ez badituzu ate bat irekitzeko eta Ari ematen badiozu ate horretan musika hasiko da.[43]
  • Musika hasieratik hastea eragitea: Ukikiren kapela jartzen baduzu eta ez baduzu lorea aktibatzen musika hasieratik hasiko da.[44]
  • Izar bikoitzaren izozketa: Mariok izar bat eta 100 txanpon (izar bat ematen diotena) aldi berean lortzen dituenean jokoa izozten da ezbaitaki zer izar hartu behar duen.[45]
  • Harri gehiegi: Tall, Tall mountain mapan Monty Molesek harri asko botatzen badituzte amildegian behera jokoa izozten da, Nintendo 64an bakarrik 240 objektu egon ahal zirelako mapan.[46]
  • Lethal Lava Landen glitcha: Mario lastargiekin joz gero, Lethal Lava Landera azkar sartzen bada sartu bezain lasterren hilko da.[47]
  • Horma ikusezinak: Leku batzuetan horma ikusezinak egongo dira. Adibide bi ematearren Bob-omb Battlefield mapan bi daude: bata lehen eskaileren ezkerreko aldean eta bigarrena hesiaren alboan.[38]
  • Bowser erortzea: Bowser-en aurkako edozein borrokan zehar lor daiteke. Glitch hau egiteko, jokalariek Bowserren buztana hartu eta ertzetik bota beharko dute. Bowserrek atzera egitean, buztana harrapatu behar diote airean dagoen bitartean eta bonba batera bota. Hil ordez, Bowser agertokiaren ertzetik aterako da, baina oraindik bizirik egongo da. Azkenean agertokiaren erdira itzuli eta borrokak normalki aurrera egingo du.[39]
  • Bullyak labara botatzea: Lethal Lava Landen Bully bat joz gero labara erortzen bada bere animazioa aldatuko da eta laban zehar Marioren bila joango da Mario labatik ateratzen den arte.[48]

Sekuentzia apurtzen dutenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Kanioi barik lortu bota ahal den hormak izarra: Mariok leku konkretu baten ukitzen badu horma izarra lortuko du pareta bota behar izan barik. Horretarako goiko zubitik zintzilikatu, kamera eskuinetik eskerrera mugitu, berriz zubira igo eta sticka behera mugitu behar da. Mario buelta ematen mugituko da eta zubitik botako da, pareta leku horretan ukituz eta izarra lortuz.[49]
  • Jokoa pasatu izarrak lortu gabe: Glitch hau egiteko, jokalariak joko berri bat hautatu behar du, gazteluan sartu eta sotoetara doan eskaileretara joan. Bertan, Black Room of Death-en sartu behar da eta jauzi luzeak egin abiadura handitzeko. Mariok abiadura nahikoa izan eta gero, gazteluko ​​sarrerako atea zeharkatzen du, beste Black Room of Death batera. Kamera erabiliz, jokalaria gazteluko ​​areto nagusian dagoela, eskaileretara joan eta 8 izarreko atetik Bowser in the Dark World-era sartu daiteke. Bowser garaitu eta lehen giltza jaso ondoren, jokalaria sotoan sartu behar du. Sotoan sartzea lortu duen modua kontuan hartu gabe, 30 izarreko atea duen gelako eskailera atzeko aldera egin behar du. 30 izarreko atean sartzeko abiadura behar du berriro. Horrela, Dire, Dire Docks mapa ekidituko du. Bigarren Bowser garaitu ostean, jokalariak Dire, Dire Docks sartu eta maila gelditzeko menuaren bidez utzi beharko du areto nagusira oraindik blokeatuta izango du 30 izarreko atea. Ondoren, jokalariak giltza erabili behar du goiko aldera igotzeko. Honen bidez, 50 izarreko atetik sartu ahal da eta eskailerarik amaigaberaino iritsi (azken mapa dagoen tokia).[50]

Euskarazko bertsioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko otsailean Game Erauntsia Elkarteak, Gorka Elgezabalen eta Xabi Urrutiaren laguntzarekin, Super Mario 64 euskaratu zuen[51]. Itzulpena ez da ofiziala; hau da, Nintendo 64ko bertsioaren jatorrizko fitxategiak eraldatu beharra dago euskaraz jokatu ahal izateko.

Behin lokalizazioa burututa, hau Nintendo 64 kontsolan zein emulatzaile desberdinetan erabil daiteke. Super Mario 64n irakur daitezkeen testu eta irudi guztiak itzulita daude, amaierako kredituak ez ezik.

  • Jokoa 16 izarrekin bakarrik pasatu daiteke bug batzuk erabiliz lekuetara joateko izarren beharrik izan gabe.
  • Super Mario Sagako hirugarren jokoa da Luigi jolastu ahal den pertsonaia bezala ez duela. Beste biak Super Mario Land eta Super Mario Land 2 dira.
  • Bigarren jokalari bat konektatzen bada Mario Peach Printzesaren hasierako karta irakurtzen ari denean kamara kontrola dezake.
  • Gazteluko lorategian irakurri daiteke “L is Real 2401”. Honek eragin zuen jokalari askok ustea 2.401 bira emanez gero Luigirekin jolastu ahalko zutela, baina The Legend of Zelda: Ocarina of Time jokoari erreferentzia bat zen.
  • Ingeleseko bertsioan akats ortografiko bat dago Yoshirekin hitz egitean: "Mario!!! It that really you???" . Zuzena honako hau izango zen: "Mario!!! Is that really you???
  • Jokalariak mandoa ukitzen ez duenean aldi luze batean Mario lokartzen da.
  • Super Mario 64rako erabili zen enginea The Legend of Zelda: Ocarina of Time jokorako erabili zen geroago, baina askoz hobetutako bertsio batekin.
  • Japoniar bertsioan hasierako karta ez du Peachek irakurtzen.
  • Lana garatu zuen taldea 15 pertsonatakoa zen bakarrik.[52]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) Perry, Doug. (1996-09-25). «Super Mario 64 Review» IGN (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  2. (Gaztelaniaz) «Super Mario 64» Nintendo Wiki (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  3. «Super Mario 64 for Nintendo 64 - Sales, Wiki, Release Dates, Review, Cheats, Walkthrough» www.vgchartz.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  4. «Super Mario Sales Data: Historical Units Sold Numbers for Mario Bros on NES, SNES, N64...» www.gamecubicle.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  5. a b «GameSpot:Video Games PC Xbox 360 PS3 Revolution PSP DS PS2 PlayStation 2 GameCube GBA PlayStation 3» web.archive.org 2006-01-30 (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  6. a b (Ingelesez) Staff, I. G. N.. (2001-02-13). «N64 Reader Tributes» IGN (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  7. a b (Ingelesez) Gerstmann, Jeff. (2004-11-20). «Super Mario 64 DS Review» GameSpot (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  8. a b (Ingelesez) Top 100 Video Games of All Time - IGN.com. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  9. «Top 100 Nintendo 64» List Challenges (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  10. (Ingelesez) «Nintendo Power's 100 Best Games of All Time» Nintendo (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  11. «The Top 100 N64 Games of All-Time - Nintendo 64 Message Board for Nintendo 64 - GameFAQs» gamefaqs.gamespot.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  12. (Gaztelaniaz) «Super Mario 64 DS» Super Mario Wiki (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  13. a b (Ingelesez) http://pixelatron.com/blog/the-making-of-super-mario-64-full-giles-goddard-interview-ngc/. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  14. (Ingelesez) «Profile: Shigeru Miyamoto» nsidr (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  15. a b c d e f g (Gaztelaniaz) «Super Mario 64» Super Mario Wiki (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  16. a b «Miyamoto Shrine: Shigeru Miyamoto's Home on The Web» web.archive.org 2012-02-04 (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  17. «Super Mario 64 - ElOtroLado» www.elotrolado.net (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  18. (Ingelesez) «Super Mario 64» Super Mario Wiki (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  19. «Super Mario 64 DS (DS)» www.guiasnintendo.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  20. (Ingelesez) «Mario» Video Game Sales Wiki (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  21. (Ingelesez) List of best-selling Nintendo 64 video games. 2018-12-21 (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  22. a b «Ownt.com - Game Stats» web.archive.org 2006-02-21 (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  23. (Ingelesez) «Game Informer's 100 Best Games of All Time» Giant Bomb (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  24. «The 100 Best Games To Play Today | Edge Magazine» web.archive.org 2010-12-05 (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  25. «The Top 10 Best Games Ever Made - GameFAQs» gamefaqs.gamespot.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  26. (Ingelesez) «Nintendo Power's Top 200 Games» Nintendo (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  27. (Gaztelaniaz) «La revista EDGE puntúa Super Mario Odyssey con un 10» Vandal (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  28. a b (Ingelesez) «Super Mario 64» Nintendo (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  29. (Ingelesez) «Favorite Games of All Time» Giant Bomb (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  30. «Momentos memorables (II): Nintendo 64 y Mario 64 – Ecetia» ecetia.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  31. «Vintage Games - An Insider Look at the History of the Most Influential Games of All Time | Bill Loguidice, Matt Barton | download» b-ok.cc (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  32. (Gaztelaniaz) «Super Mario 64» IGN España (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  33. «Super Mario 64 DS for DS Review - DS Super Mario 64 DS Review» web.archive.org 2006-11-13 (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  34. (Ingelesez) «Super Mario 64 DS» Metacritic (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  35. «Super Mario 64 DS for DS - GameRankings» www.gamerankings.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  36. a b (Gaztelaniaz) «Super Mario 64 2» Super Mario Wiki (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  37. (Ingelesez) Bainbridge, Wilma Alice; Bainbridge, William Sims. (2007-2). «Creative Uses of Software Errors: Glitches and Cheats» Social Science Computer Review 25 (1): 61–77.  doi:10.1177/0894439306289510. ISSN 0894-4393. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  38. a b (Ingelesez) «List of Super Mario 64 glitches» Super Mario Wiki (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  39. a b pannenkoek2012. (2010-09-17). SM64 - Bowser Glitches. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  40. pannenkoek2012. (2010-08-17). SM64 - Mr I. Glitch. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  41. pannenkoek2012. (2013-07-18). SM64 - Cannon Glitch. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  42. pannenkoek2012. (2013-07-20). SM64 - Wing Cap Camera Glitch. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  43. Ethan White. (2017-05-08). SM64 - Castle Music Glitch. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  44. SkicoNow. (2016-08-31). SM64DS - Music Reset Glitch. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  45. Nesrocks Gaming Videos. (2006-11-25). Super Mario 64 Double Star glitch. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  46. UncommentatedPannen. (2016-05-11). Game Crash from Too Many Pebbles. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  47. YumYumYoshi64. (2008-10-19). Mario deaths:Dead at Lethal Lava land start. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  48. pannenkoek2012. (2013-07-05). SM64 - Bully Stuck in Lava Glitch. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  49. GothicLogic. (2014-10-08). Easier Cannonless Setup - 14"4. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  50. SpeedDemosArchiveSDA. (2012-05-09). Super Mario 64 SPEED RUN - 0 Star in 0:06:41 legit non-TAS. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  51. Gamerauntsia. «Super Mario 64, orain euskaraz!» gamerauntsia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
  52. «Super Mario 64 - ElOtroLado» www.elotrolado.net (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]