Sri Lankako Alderdi Komunista
Sri Lankako Alderdi Komunista | |
---|---|
Datuak | |
Mota | alderdi komunista eta alderdi politikoa |
Herrialdea | Sri Lanka |
Ideologia | komunismoa |
Jarduera | |
Parliament of Sri Lanka 1 / 225 | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1943 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Sri Lankako Alderdi Komunista (tamileraz: இலங்கை கம்யூனிஸ்ட் கட்சி) ideologia komunistako Sri Lankako alderdi bat da. Azken hauteskundeetan, Askatasunaren Aldeko Herri Aliantza koalizioko kide izan zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alderdia 1943an sortu zen, Zeilango Alderdi Komunista izenarekin, Sozialista Batuen Alderdiaren jarraipena izan zen, britainiar agintari kolonialek debekatu zutena. Hasieran, S.A. Wickremesinghe izan zen buru.
Lanka Sama Samaja (LSSP) alderdi troskistako kide zen Edith Gyömrői Ludowyk, Vivienne Goonewardena eta LSSPko beste emakume askorekin batera, Bolshevik Samasamaja Party eta Sri Lankako Alderdi Komunistak parte hartu zuten fundazioan.
1952an, Doreen Young Wickremasinghe, S.A. Wickremesingheren emaztea, parlamantario aukeratu zuten. 1963an koalizio politiko bat eratu zuen Lanka Sama Samaja Alderdiarekin, Ezker Batuaren Frontea izenekoa, eta urtebete geroago desegin zen. 1960ko hamarkadaren erdialdean, Estatu Batuetako Estatu Departamentuak kalkulatu zuen Alderdiak gutxi gorabehera 1.900 kide zituela.[1]
Gaur egun, alderdiak bi ordezkari ditu Parlamentuan, eta Sri Lanka gobernatzen duen koalizioko kide da.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Benjamin, Roger W.; Kautsky, John H.. Communism and Economic Development, in The American Political Science Review, Vol. 62, No. 1. (Mar., 1968), pp. 122.
- ↑ The crisis facing the Sri Lankan government and the rising mood of militancy of the working class. International Marxist Tendency.