Skinnera
Skinnera | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Trilobozoa |
Generoa | Skinnera [[|]] |
Skinnera Ediacararra garaian bizi izan ziren fosilen genero bat da. Espezie bakarra ezagutzen da, Skinnera brooksi[1].
Aurkikuntza eta taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]A.L. Halliday geologoak eta M.M. Bruer laguntzaileak aurkitu zuten Australia iparraldeko Skinner mendian, hortik izena, eta Mary Wade paleontologoak deskribatu zuen 1969 urtean[2]. Aurkitu diren ale guztiak eremu hartan aurkitu dira geroztik. Hallidaya brueri ere aurkitu da inguruan, Skinnera-ren oso antzeko fosila.[3]
Hasiera batean marmoka gisa identifikatua izan bazen ere[1] gaur egun trilobozoa dela uste da[4], hauek ere Cnidaria filumekoak dira.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Skinnera irudiko animalia txikien artean erdian dagoena da. Disko itxurako animalia txikia zen, 3'9 eta 32 mm-ko diametro arteko fosilak aurkitu dira. Animalia zapalak ziren, gehienez ere 2 mm-ko altueradunak. Erdialdean poltsa itxurako hiru depresio ikusten dira fosiletan eta urdaila izan zitekeela pentsatzen da. Depresio hauek inguratzen zulo txiki ugari dituzte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Wade, Mary. (1969). Medusae from uppermost Precambrian or Cambrian sandstones, central Australia. Palaeontology. 12:, 351–365 or..
- ↑ «Fossilworks: Skinnera brooksi» fossilworks.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-07).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Fedonkin, Mikhail A.. (2007). The Rise of Animals: Evolution and Diversification of the Kingdom Animalia. JHU Press ISBN 9780801886799..
- ↑ (Ingelesez) Dzik, Jerzy. (2003-02-01). «Anatomical Information Content in the Ediacaran Fossils and Their Possible Zoological Affinities» Integrative and Comparative Biology 43 (1): 114–126. doi: . ISSN 1540-7063. (Noiz kontsultatua: 2019-05-07).