Simiengo Parke Nazionala
Itxura
Simiengo Parke Nazionala1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Simiengo mendien ikuspegia. | |
Mota | Naturala |
Irizpideak | vii, x |
Erreferentzia | 9 |
Kokalekua | Etiopia (Afrika) |
Eskualdea2 | Afrika |
Koordenatuak | 13°11′00″N 38°04′00″E / 13.18333°N 38.06667°E |
Izen ematea | 1978 (II. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Simiengo Parke Nazionala Etiopiako Parke nazionaletako bat da, 1969an sortu zen[1] eta 16.500 hektarea ditu. Simien mendietan dago, Etiopiar mendigunean, Simien Gondar zonaldean, Amhara lurraldean. Bertan Ras Dashen mendia dago, Etiopiako gailur altuena eta Afrikako laugarrena: 16.500 hektarea dituena.
Klima eta begetazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parkea lurralde sasilehorra dago, urtean euriko 600 mm baino gutxiago, urriatik apirila arte. Altitudearen arabera, hiru begetazio mota bereiz daiteke:
- behe mailakoa, 3000 eta 3300 metrorainokoa, garai bateko zedroak eta podocarpusak ditu, zonalde zailenetan salbu, nezakazal lurrekin aldatu izan direnak,
- erdi mailakoa, 4000 metrorainokoa, oso degradatua: bakarrik jatorrizko erica eta salbia basotxo solteak geratzen dira, eta
- goi mailakoa, erica erraldoien basotxoak (batzuk zazpi metrokoak dira), larre sasi-alpetarrak eta arrokak.
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ugaztunen artean: otso etiopiarra (Canis simensis), Abisiniako ahuntza (Capra walie) eta gelada Theropithecus gelada). Hirurak endemikoak dira eta lehendabiziko biak galtzeko zorian daude.
- Hegaztiak: Torgos tracheliotus saia, ugatza (Gypaetus barbatus), belatz gorria (Falco tinnunculus) eta hego-belatza (Falco biarmicus).[2]
Babespena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unescoren Gizateriaren Ondarearen kalifikazioa jaso zuen lehenetariko ingurua izan zen, 1978. Betako espezien egoera pattala ikusita, 1996tik. Parkea oso degradatuta dago: % 80 aldatu da, batez ere nekazal eta abeltzaintza jarduerak sortzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- UNESCO World Heritage Entry on Simien National park
- UNESCO Natural Site Data Sheet
- The National Parks of Ethiopia: Simien Mountain Adventure - Part I (Addis Tribune)
- The National Parks of Ethiopia: Simien Mountain Adventure - Part II (Addis Tribune)
- The National Parks of Ethiopia: Simien Mountain Adventure - Part III (Addis Tribune)
Ikus, baita ere
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ras Dashen mendia.