Edukira joan

Sikhote-Alin

Koordenatuak: 45°19′59″N 136°10′01″E / 45.333°N 136.167°E / 45.333; 136.167
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sikhote-Alin
Datu orokorrak
Mendirik altuenaTordoki Yani (en) Itzuli
Garaiera2.090 m
Motamendikate
Luzera1.350 km
Geografia
Map
Koordenatuak45°19′59″N 136°10′01″E / 45.333°N 136.167°E / 45.333; 136.167
Estatu burujabe Errusia
Errusiako kraiak Khabarovsk kraia
Geologia
GaraiaKretazeo

Sikhote-Alin Siberiako (Errusia) mendilerroa da. Tatar itsasartea, Japoniako itsasoa eta Sikhote-Alin mendiak aurrez aurre daude. Iparretik ekialdera 1.200 km hartzen ditu mendikateak, Ussuri ibaiaren parean. Mendirik garaienak 2.077 m ditu (Tordoki-Yani). Urki eta pinu asko dago.

1910 eta 1920ko hamarkadetan, Vladimir Arseniev (1872–1930) errusiar naturalista eta geografoak esploratu zuen zenbait bidaiatan, eta abentura horietako batzuk deksribaru zituen bere liburuetan, bereziki Dersu Uzala (1923), zeina 1975ean oscarra irabazi zuen filma bilakatu zen Akira Kurosawaren zuzendaritzapean. Arsenieven esplorazio eta dibulgazio lanei esker, neurri handi batean, ezarri ziren eskualde lehen bi natur babesleku nagusiak, Sikhote-Alingo natura parkea and Lazoko natura parkea, 1935ean ezarriak.

1947ko otsailaren 12an historian dokumentatu den meteorito erorketa handienetako bat izan zen mendi hauetan, The Sikhote-Alingo meteoritoak atmosfera lehertu zen, baina bere zatiek lurra jo zuten 1.3 km koadroko area batean, zenbait krater sortuz, horietan handiena 26 metrokoa diametroan.

2001an UNESCOk "Erdialdeko Sikhote-Alin" bere munduko ondarearen zerrendan sartu zuen, besteak beste bere natura dibertsitateagatik. Bereziki aipatu ziren arriskuan dauden espezie batzuk: Siberiako tigrea, Blakistonen hontz arrantzalea eta Mergus squamatus ahatea. Erdialdeko Sikhote-Alinek 16.319 km karratu hartzen zituen orduan, bere barne Sikhote-Alin Zapovednik parkeko 3.985 km karratu zeudalarik. 2018 ondare eremua zabaldu zen beste 11.605 km karratutan Bikin Parke Nazionala (edo Bikin ibaiko harana) sartu zelako bertan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]